Erakusketa: “Aldaketen garaiak (70eko eta 80ko hamarkadak)”

2025, Martxoak 4

kartelaTomasenen, otsailaren 6tik apirilaren 3ra arte “Aldaketen garaiak (70eko eta 80ko hamarkadak)” erakusketa ikusteko aukera dago. Izenburu horrekin Altzako Tokiko Bilduman dauden dokumentuen lagin txiki bat jaso dugu. Argazkiak, aldizkariak, egutegiak, eranskailuak, bideoak…, horietako asko berriki katalogatuak, 70eko eta 80ko hamarkadetan izandako aldaketen berri ematen digutenak. Erakusketa arratsalde batez ikusi ahal izan genuen abenduan, www.altza.info webgunearen aurkezpenaren harira, eta orain denbora tarte luzeago batean ikusgai egongo da Tomaseneko sarreran.

Guztira hogeita zortzi panel dira, garai hartako gai garrantzitsuei buruzko beste hainbeste zertzelada eskaintzen dituztenak: auzo elkarteen mobilizazioak, auzo berrien eta industrialdeen sortzea, euskararen aldeko lana, politika, heroinaren eragina gizartean, jaiak, eta abar.

Sarreran kokatuta dagoen pantailan bost bideo labur ikus daitezke begiztan jarrita, martxoaren 10etik 22ra, eta martxoaren 31tik apirilaren 3ra.

Erakusketa txiki honetan ikusten diren dokumentuetatik haratago joan nahi duenak, Tokiko Bildumaren webgunearen bilatzaile berritura jo dezake.

Altzako Tokiko Bilduma Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak sortutako dokumentazio zerbitzua da, Altzaren dokumentu-ondarea bildu, zaindu eta ezagutarazteko xedea duena. Esan bezala, Bilduman mota eta eduki anitzeko dokumentuak daude (artxibo dokumentuak, argazkiak, prentsako kronikak, mapak, ikus-entzunezkoak…) eta egoitza Casares kultur etxean dauka. Bertan eskaintzen da kontsulta zerbitzua, ostegun arratsaldetan, 17:30 eta 20:00 ordu bitartean, baita Interneten ere, www.altza.info webgunearen bitartez. Une honetan 23.000tik gora dokumentu biltzen ditu, eta horietatik 19.600 baino gehiago eskuragarri daude webgunean. Webguneak azken hamabi hilabeteetan 92.289 bisita izan ditu.

a3-don-bosco-1975-l13708b(Kutxateka)
a4-pegatinak-l23696-l23698-l23705(Antxon Alfaro)

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean