2026ra begira jarrita

2025, Abenduak 13

altza-2026-egutegiaFrancisco Armendarizek 60ko hamarkadaren erdialdean Lau Haizetatik goizeko paseoan hartutako argazki bat da 2026an zehar gure ondoan izango dugun egutegiaren goiburuko irudia. 2026 urte biribila izango da Altzako Historia Mintegiarentzat, altzatarren historiako bideetan egindako ibilbidearen 40. urteurrena izango delako.

Atzo arratsaldean talde polit bat elkartu ginen egutegia aurkezteko eta datorren urtean landuko ditugun jardueren berri emateko. Horien artean nabarmentzekoa da Altzako historiari eskainitako liburu baten argitalpena, non lau hamarkada hauetan argitaratutako lan guztia kondentsatuko den, eta dagoeneko lantzen ari garena. Aurrerapen gisa, aurkezpenean orri-markatzaile bat banatu genuen, XIX. mende hasierako erdi-txori ikuspegian marraztutako mapa bitxi batetik abiatuta.

orri-markatzailea-def

Eta denbora horretan egin dugun bide hori jende askorekin elkarren ondoan lagunduta egin dugunez, eta jende horrek bere esperientziak eta argazkiak gurekin partekatu dituenez, topaketaren zatirik handiena duela hiru aste egin genuen gonbidapenari erantzunez aukeratutako eta bidalitako berrogei argazki ikustera eta komentatzera bideratu dugu. Proiekzioan bizipen pertsonalak, emozioak, gure oroitzapenetan bizi diren senideen, bidaideen eta lekuen izenak partekatu genituen, gure bizitzaren parte direnak.

aurkezpena-2026-1Klik egin irudiaren gainean argazkien aurkezpena ikusteko

Egutegian parte hartu nahi eta ezin izan zutenek egutegia argitaratzen lagundu dutenen bitartez eskura dezakete - Zugasti Jantziak, Erdikoa taberna, Camping Lizarra, Calzados ZM, Librería Peñuelo, Nido eta Zumardi tabernak, Herri Ametsa Ikastola, Confecciones Conchi -, edo AHMrekin harremanetan jarriz 649496607 edo ahm@altza.net.

2025-12-12-tomasene

Aurkezpenaren bideoa hemen, Youtubeko Altzanet kanalean

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean