Sagardotegiak Altzan 1931-1933 urteetan
XX. mendearen hasieran sagardotegiak modan jarri ziren Altzan eta Urumeako eskualdean. Ordura arte sagardogintza etengabeko gainbeheran murgilduta zegoen, baina industrializazioarekin batera gizarte eta ohitura aldaketa handiak izan ziren eta, besteak beste, aisialdirako kultura zabaldu zen. Sagardotegiak, etxeko produkzioa saltzearekin batera, toka eta boloak, bertsolaritza edo soinuaren inguruan biltzeko lekuak bilakatu ziren.
Gerra Zibilaren ondoren, ordea, gain-bera etorriko da. Mendeetan Altzako lurrek ematen zuten produktu nagusia izatetik, ia desagertua izatera pasa zen. Ardoak, garagardoak eta edari gaseosoek sagardoaren lekua hartu zuten. 50. hamarkadatik aurrera, gainera, auzune berriek, azpiegiturek eta industriaren eraginak landa eremua nabarmen murriztuko dute. Horrela, azken hamarkadetan txotx ohituraren inguruan ezagututako berpizkundetik kanpo geratu zen Altza.
Gerra aurreko garaiari begira jartzen bagara, 1931-1933. urte bitarteko datuak dauzkagu eskuragarri. Tokiko Bilduman gordetzen dugun dokumentu honetan ikus dezakegu: “Relación de la existencia de sidra en la Provincia de Guipúzcoa para el pago del impuesto concertado con la Excma. Diputación“, 1931-1932 eta 1932-1933 denboraldiei dagozkiona.
Sagardoa ekoiztu edota saltzen duten 76 herriak 35 barrutietan antolatuak daude, kopuru handiak dauzkaten herriak berez barruti bat osatuz. Laburpenei erreparatuta Altza hirugarren lekuan agertzen da, Donostia eta Tolosaren ondoren. Hauxe da rankingean lehen hamabi postuetan agertzen direnak:
Barrutia 1931-1932 (litro) 1932-1933 (litro)
Donostia 2.193.904 1.349.967
Tolosa 410.729 317.422
Altza 557.155 300.567
Astigarraga 524.278 237.288
Hondarribia 308.417 220.050
Irun 429.462 208.312
Hernani 423.586 193.974
Pasai San Pedro 179.977 99.399
Pasai Donibane 128.127 81.680
Pasai Antxo 114.594 64.915
Errenteria 435.635 140.097
Zarautz 293.015 134.230
DENERA 8.359.713 4.427.191
Dokumentu berean, bi denboraldi horietan sagardotegiko jabeak zirenen zerrendak agertzen dira. Bi denboraldietan 22 izen-abizen daude, soilik 1931-1932ean 19, eta soilik 1932-33 zerrendan beste 10. Hona hemen haien izen-abizenak alfabetikoki ordenatuak. Parentesi artean gehitu dugun helbidea 1934. urteko hauteskunde erroldatik hartu dugu:
Bi denboraldietan agertzen direnak:
- Tomás Aguinagalde (Arteaga)
- Franciso Anabitarte
- Juan Arámburu (Aramburu enea)
- Celestino Atorrasagasti (Mirasun)
- María Aztarbe
- José María Elizalde (Churdin)
- Martín Er[r]andasoro (Artolategui)
- Juan Galarraga (Mendiola)
- Nicolás Garbizu
- José Guruceaga (Iruguruceta)
- Juan Irastorza (Papin)
- José Iruretagoyena (Lizardi)
- Nicolás Labaca (Cillarquiñenea)
- Andrés Loinaz (Trinquete)
- José Machain (Juantzeta)
- José Maiz (Antondegui)
- Gregorio Mendizábal (Peruene zar)
- José Otaño (Zapirain)
- Antonio Porras (Leku Ona)
- Ignacio Salaverría (Julimasene)
- José Ramón Sarriegui (Irazuene)
- Fidel Tolarechipi (Errota zar)
Soilik 1931-1932 denboraldian:
- Francisco Altuna (Larracho)
- Viuda Anabitarte
- N[icolasa] Arízaga (Arrretenea)
- José M. Arrieta (Pelegriñene)
- Pedro Arrieta (Soroburu)
- Julián Arrieta (Arrieta)
- Vicente Arrieta (Pelegriñene)
- Miguel Barandiaran (Iparraguirre)
- Modesto Berrondo (Molinao)
- Casares y Salaverría
- José Esnaola (Goicoechea)
- José Luis Galardi (Nieves-enea)
- Viuda Gaztelumendi
- Juan María Lujambio (Arrillaga)
- Martin Marichalar (Labeas)
- José Muguruza (Chisen enea)
- Marcelino Múrua
- Ignacio Orbegozo (Ermalidos)
- Ignacio Zubizarreta (Tolarecho)
Soilik 1932-1933 denboraldian:
- Victoriano Anabitarte (Parada)
- Joaquín Arízaga (San Marcos)
- Juan Beguiristain
- Serapio Erdocia
- Pedro Larrañaga
- José Mª Lazcano (Ochoqui)
- José Mª Liceaga (Garciategui)
- José Maiz (Antondegui)
- Jesús Santos (Arretenea)
- Santos Zabala
Zerrenda horietatik gaur egun bakarrik Gatziategi baserrian dauden bi sagardotegiek jarraitzen dute eta, horrez gain, guk dakigula, une honetan Artolaetxe baserria da sagardoa egiten duen bakarra. Ongietorriak izango dira sarrera honetan aipatutako datuak osatzen lagun dezaketen informazioak helarazten badizkiguzue, iruzkina hemen idatziz edo elkarteko kontaktu bideen bitartez.
***
Pellizar sagardotegian (Anabitarte familia, 1935).
Kartelaren ondoan, Jose Iruretagoiena, Pakita Anabitarte, Angeli Anabitarte. Goiko hilaran, ezkerretik eskubira, 2. Juanito Zabaleta, 4. Patxi “Telefónica”. Erdian, ezkerretik eskubira, ¿?, Angel Anabitarte, ¿? Juan Jose Anabitarte, Juan Iraola, Bonifacio Eneterriaga, Santiago Fernández, Vitorio Zabaleta, Mariano Ayerza. Behean, ezkerretik eskubira, Norberto Berregi, Jose Mari Ibarzabal, Celedonio Elkano, Mauricio Elkano, Vitoriano Anabitarte eta azkena Paco Zabaleta.
Errotazar/Txingurri sagardotegiari omenaldia egiteko bildutako herreratarrak (Pauli Tolaretxipi , 1926-10-17).
Besteak beste, aurrean, erdian diplomarekin Fidel Tolaretxipi “Txingurri”, sagardotegiko jabea; bigarrena ezkerrera, Juan Ansa; hirugarrena eskuinera, Valentin Extremo; eta laugarrena Juan Aranburu. Bigarren ilaran, lehenengoa ezkerretik Emerita Tolaretxipi; haren atzean, Santiago Ijurko. Goian, lehenengoa eskuinetik Jose Antonio Lasa; hirugarrena eskuinetik Patxi Eguzkiza. Manolo Eguzkiza soinuarekin; ilara berean, hirugarrena, Lete; eta seigarrena, bibotearekin, Ignacio Lasconateguy.





