Biztanleria-datuak eguneratzen

2026, Otsailak 12

biztanleria-grafikoa1

Altzako Historia Mintegian aurten gure berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen dugu. Urtebetetzea ospatzean egindakoa gogoratzen dugu, baina batez ere garenaren eta aurrera jarraitzeko ilusioa eta motibazioa ematen diguten proiektuen ospakizuna da. 2026an zehar 40 urte hauetan egindako lan kolektiboa berreskuratuko dugu, eguneratuz eta berrikusiz. Eguneratze hauek hemen, Estibausen, argitaratuko ditugu urte osoan zehar.

Biztanleria-datuak eguneratzen hasiko gara, nondik gatozen ahaztu gabe. Ezaguna denez, Donostiako Udalak erabiltzen duen auzoen banaketak ez ditu errespetatu Altza Herriaren muga historikoak. 1936an, Gerra Zibila eta 1940ko anexioa baino lehen, Kaskoa, Buenavista, San Marcos, Herrera, Mirakruz, Molinao eta Sarrueta auzoek osatzen zuten udalerria. Biztanle kopurua orduan 5.976 zen.

Donostiako Udalak erabiltzen duen egungo auzo mugaketarekin, Altzaren muga historikoa lau auzotara zatituta geratu da: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta eta Martutene. Lehenengo hirurek Ekialdeko Barrutia osatzen dute, Sarrueta kanpoan utziz. Mugaketa honek Herrera eta Mirakruzeko auzo historikoak hiru auzoren artean banatzen ditu. Herrera Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta artean banatzen da, eta Mirakruz, berriz, Mirakruz-Bidebieta, Intxaurrondo eta Ulia artean. Bestalde, egungo mugaketak Marrutxipi Intxaurrondoren barruan sartzen du eta Sarrueta Urumea ibaiko ezkerraldearekin batzen du Martutenen.

Kontuan hartuz goiko zehaztapenak, hauek dira Udalaren webguneak eskaintzen dituen datuak, 2024ko erroldetik ateratakoak:

Biztanleria auzoez auzoz:

Auzoa

Gizon

Emakume

Denera

Altza

10.039

10.572

20.611

Intxaurrondo

8.097

8.027

16.124

Martutene

1.354

1.369

2.723

Miracruz-Bidebieta

4.227

4.612

8.839

Denera

23.717

24.580

48.297

Altzako udalerria zenaren zenbat biztanle bizi den gutxi gorabehera jakiteko, biztanle kopuru horri kendu behar diogu Marrutxipi eta Martutenen Urumearen ezkerraldeari dagokion biztanleria, eta gehitu Udalak Ulia auzoan sartzen duen Mirakruzeko biztanleak. Udalak ez ditu datu horiek eskaintzen eta, beraz, estimazioak besterik ezin ditugu egin: Marrutxipirako 1.683 (2017. urtean), Martuteneko 1.000 eta Mirakruzentzat 350 bat. Horrela, antzinako Altzako udalerrian erroldatutako gutxi gorabeherako biztanleria 45.964 litzateke.

Kontuan hartuz Altzaren lurralde historikoak 12 km²-ko azalera duela, Altzabasoako enklabea barne (1 km²), biztanleria-dentsitatea gutxi gorabehera 3.830 biztanle/km² izango litzateke.

Udal webgunetik beste datu interesgarri batzuk ere atera ditzakegu biztaleriarekin zerikusia dutenak:

Jaiotze, zahartze eta atzerriko biztanleriaren indizeak (2023)

Auzoa

Jaiotze indizea (*)

Zahartze indizea

Gizon (**)

Zahartze indizea

Emakume (**)

Atzerriko biztanleria %

Altza

5,57

188,93

203,11

11,8

Intxaurrondo

6,24

165,32

237,00

13

Martutene

2,20

137,91

203,87

11,6

Miracruz-Bidebieta

4,29

164,34

260,51

11,6

(*) Jaiotze indizea: jaiotza kopurua 1.000 biztanleko

(**) Zahartze indizea: ≥ 65 urte eta ≤ 15 urte bitarteko biztanleriaren arteko zatidura

Biztanleriaren ehunekoa ikasketa mailaren arabera (2024)

Auzoa

Unibertsitarioak %

Bigarren mailakoak %

Lanbide-heziketakoak %

Lehen mailakoak  / ikasketarik gabeak %

Altza

11

20

16

53

Intxaurrondo

19

22

15

44

Martutene

14

21

15

50

Miracruz-Bidebieta

17

21

15

47

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean