“Historia y tragedia…”, de Fernando Barrero

2010, Irailak 2

Iñigo Landa

Nuestro colaborador Fernando Barrero Arzac, dedicado principalmente al campo de la historia familiar (”Retorno a Altza“), ha realizado una investigación sobre la memoria histórica centrada en la represión de que fue objeto la 109ª Brigada Mixta al entregarse en el Campo de Concentración de Zaldívar (Badajoz). A la misma brigada pertenecía su abuelo Andrés Barrero, que desapareció en dicho campo.

La Guerra Civil española, causante de tanta muerte y sufrimiento, tiene aún pendiente la dignificación en todos los ámbitos de las víctimas de aquella barbarie. Investigaciones serias, como ésta de Fernando Barrero, realizadas a partir de un buen trabajo de documentación, son toda una aportación en ese sentido.

zaldivar“Historia y tragedia de la 109ª BM en el Campo de Zaldívar (Badajoz)”

Etiketak: ,

4 iruzkin

  1. Bittor Hidalgo - Donostia

    Berriro espainol hutsez? Zer da hau, Iñigo? Zer da hau, Estibaus?

    Maitasunez

    Bittor

  2. Iñigo

    Ez dut ulertzen zure harridura, Bittor, nobedaderik ez baitago.
    Nire aldetik, behintzat, nahi dudalako egiten dut eta arrazoia jakin nahi baduzu, erraza da ulertzea: komunikatzeko ahal ditudan hizkuntzak erabiltzen ditut eta saiatuko naiz ahal dudan neurrian gehiago eta hobeto egiten. Euskaraz hitz egitea, irakurtzea eta idaztea oso gustukoa ditut, oso, eta egiten dut. Kitto.
    Estibausi dagokionez, zure kritika ez zait onargarria iruditzen. AHM-ren ekitaldi eta argitalpenetan ahalegin handi-handi bat egin da euskararen presentzia duina eta bizia ziurtatzearren. Hogeita lau urteetan oso gutxitan (une honetan, gogoa lausoturik agian, bat ere ez) jaso dugu horren balorazio positiborik; bai, ordea, negatiboak, orain zuk egin duzun bezalaxe. Ni, pertsonalki, kokoteraino nago euskaltzaletasun mota horrekin: norbaitek euskaren presentzia handiago nahi badu bere esku dago ekarpenak egitea. Erantzukizunak ez dira bilatu behar gure elkartean eta bertan lan egiten dugunen artean, ez da zilegizkoa, bidegabekeria handia da. Elkarte bat ez da erakunde ofizial bat, elebitasunera behartuta dagoena eta itzultzaileak ordaintzeko aurrekontu bat duena. Elkarteetan euskaren erabilpena eskasa baldin bada, erantzukizuna, gaur egun, euskaldunen artean bilatu behar da.
    Irakurri al duzu artikulua? Niri oso interesgarria iruditu zait.

  3. Zigor Etxeburua

    Hasteko esan nire iritzia eman ala ez zalantzan izan naizela. Uste dut ez dela guztiz egokia zure erantzuna Iñigo, ulertu dezakedan arren Bittorren esaldi laburraren tonuak min egin izana. Bittorren kritika onargarria da, edozein kritika izan daitekeen moduan, gizalegez eginez gero, noski.
    Era berean, bat nator diozunean AHMk ahalegin handia egiten duela euskararen presentzia duina eta bizia ziurtatzearren (portzierto, badakizue horretan laguntzeko prest naukazuela).

    ‘Euskaltzaletasun mota horrekin’ kokoteraino egoteaz, ez dago argi zer mota den ‘hori’, asma dezakedan arren. Uste dut bazkide gaituen erakundeari Estibauseko artikulu horren sarrera (Bittor hortaz ari delakoan nago) espainol hutsez (sic) argitaratu izana kritikatzea ez dela euskaltzaletasun mota jakin baten kritika, edozein euskaldunena izan daitekeela uste dut. Nik ere nahiago nuke euskaraz (ere) balego.

    Ez nator bat diozunean ‘elkarte bat ez dela erakunde ofizial bat, elebitasunera behartuta dagoena eta itzultzaileak ordaintzeko aurrekontu bat duena’. Horren arabera, ez genuke inoiz euskaraz bizitzerik izango. Soilik erakunde publikoei badagokie euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzea, jai dugu. Behartuta gaude, izan publiko ala izan pribatu. Jakina, erantzukizunak eta eskakizun mailak ezberdinak izango dira (publikoak herenegunerako behar zuen bermatua), eta baita erritmoak ere.

    Eta ez nator bat ezta ere diozunean ‘elkarteetan euskararen erabilpena eskasa baldin bada, erantzukizuna euskaldunen artean bilatu behar dela’. Zalantzarik gabe, erruren bat badugu, baina euskara utzi badugu ez da nahita izan, ez nagusiki behintzat. Ezintasun eta oztopo esplizituak, hiztun hegemonikoaren aurrean euskaldunon arazo psikologikoak (irakurri https://www.slideshare.net/guestb9c207/2-maria-jose-azurmendi-elkarrizketa-argia-2009), eta nahita ere behin eta berriz ezina topatzea dira utzikeria horren azalpen batzuk.

    Bukatzeko, eztabaida honek balio dezala guztion ahalegina are eta eraginkorragoa izan dadin. Esaerak dioen bezala, ‘gaizki esanak barkatu eta ongi esanak kontuan hartu’.

  4. Pablo Landa

    Baina nun bizi gera?
    Barrero jauren lana aipatzen gaztelanez idatzita dago.
    Errespetu bat mezedez.
    Maitasunez

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean