Txoritokietarako bidezidorra itxita

2002, Ekainak 1

Altzatik Txoritokietara edota Perurenara joateko bidean, Bordaxar baserriaren paretik igaro ondoren betidanik ezagutu dugun bidezidorra, Berrazpingo aldapa alegia, itxi egin dute.

Negu aldean, azken aldiz zeharkatu genuenean, oteak nagusitzen ari ziren. Pasatzerik bazegoen ere, gero eta okerrago zegoela nabarmena zen.

Azkenik, norbaitek hesia jarri du. Bideak denon zerbitzura daude eta ez da bidezkoa ixtea. Are gehiago bide nagusitik auto trafikoa izugarri handitu denean eta oinezkoentzako bideak gero eta beharrezkoagoak direnean.

Nori dagokio mendi bideak zaintzea?

Bidexka arrunt polita eta atsegina zen, eta oraindik izan daiteke. Urteen poderioz, bide bera zeharkatu dugun guztiok lurrean zizelatu dugun bidea da, aldapatsua hasieran, harri sendoz osatutako labirinto baten antzekoa goialdean. Berrazpingo aldapa, agur. Gure pausoek zure zorua berriro urratzeko itxaropena ez dugu galdu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2026
A A A O O L I
« abu    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean