Mikel Zabaltza

2010, Azaroak 12

Joxeramon Zapirain

Mikel Zabaltza hil zutela 25 urte betetzen diren honetan, gertakari haiek gogoratzea eta plazaratzea derrigorrezkoa zaigu. Euskal Herria goitik behera astindu zuen erailketa hark, gure herriaren eta bereziki altzatarron memoria kolektiboaren zati da. Memoria hori gordetzea eta belaunaldi berriei helaraztea beharrezko eta nahitaezko lana dugu.

Mikel, 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Altzan, Jolastokieta auzoan,  han bizi baitzen Donostiako Autobus konpainian gidari lana egitera etorri zen Orbaitzetako ( Nafarroa ) gaztea. Intxaurrondoko koartelera eraman, hiltzeraino torturatu eta desagerrarazi zuten. Handik 20 egunetara abenduaren 15ean Bidasoa ibaian aurkitu zuen Mikelen gorpua Guardia Zibilak ere. Kasu hau orain artxibatu dute, inor errudun izendatu gabe.Halaber Mikelen kontra inork, inoiz, ez dute ezertaz errurik bota.

Altzatarrok badakigu nork erail zuen Mikel. Hori salatzeko eta tortura betirako desager dadin exijitzeko, Mikelen heriotza alperrik ez izateko, zenbait ekitaldi antolatu dira Altzan datozen egunotan:

Azaroak 18tik 26ra - Torturari buruzko erakusketa Altza Kaskon (arratsaldez )

Azaroak 25ean - Mikelen senide bat eta Torturaren Aurkako Taldeko partaideekin bideo eta hitzaldi-eztabaida Tomasene kultur aretoan, 19:00etan

Azaroak 26an - Lore eskaintza ekitaldia, San Martzial Plazan, 19retan

Azaroak 27an - Orbaitzetara bidaia autobusez, bere herrian antolatuko den omenaldira (izenak emateko astean zehar)

Zenbait heldu agian ahaztu eta gazteenek ez dute ezagutu, baina Altzan urteetan zehar Mikelen heriotza salatu eta gogoratu izan dugu. Hemen duzue 1990ko irudi batzuk, 5. urteurrenekoak hain zuzen.


1990-11-25

Etiketak: , ,

Iruzkin 1

  1. Pello Ezkerra

    Erahilketa honi buruz, gauza bat da nik ikusi ez dudana komentatua.
    DONOSTIAKO GURUTZE GORRIAK leku hura miatu eta araktu zuten, oker ez banago 2 rgunez, ezertxo ere aurkitu gabe eta handik piska batera agertu zen gorpua.
    Nik ulertzen ez dudana zera da: Nola Gurutze Gorriak, bere irudi ona mantentzeko sikiera, ez zuen ezer esan; jendeak bazekien adtu hau. Baina, zer den G.Gorria jakinik, konprenigarria da jarrera hori; baina, hori ez nahikoa aitzaki Gurutze Gorria ere salatzeko.
    Agur

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean