Joan Mari Irigoien, idazle iraupenlaria

2010, Azaroak 27

Iñigo Landa

Bi mila orrialdetik gorako kontakizun batek adar eta bihurgune ugari izan behar ditu, halabeharrez, eta idazleak, adar horien artean mugitzeko trebetasunez jantzita egoteaz gain, barruko behar indartsu bat ere eduki behar du abentura horretan abiatzeko.

Ezaugarri eta baldintza horiek guztiak biltzen ditu Joan Mari Irigoienek. Bizpahiru urtetan Orbe familian murgildurik egon ondoren eta odisea bat bizi eta idatzi ondoren, azkenean, konklusiora heldu da “Nor bere bidean”, trilogiaren azkena argitaratuz.

Orbe da istorioa protagonizatzen duen familiaren abizena eta Orbe Munduari deitzeko beste modu bat ere bada, lurra eta zerua biltzen duena, existitzen den guztiaren multzoa. Joan Marik mundu bat eraiki du Orbe familiaren inguruan, psikologian, soziologian, erlijioan eta politikan buru-belarri arakatuz, bere barruko behar horrek eskatzen dizkion erantzunak bilatu nahian.

Estibaus irakurtzen dugunok gertutik ezagutzen dugu Joan Mari eta bere ibilbidea idazle gisa. Aurrekoetan egin den bezala, oraingoen ere hitzordua daukagu berarekin, datorren ostegunean, hilak 2, Tomasenen, orbetarrek hartutako bideen nondik norakoak azaltzen bere ahotik entzuteko eta egin duen berebiziko lanagatik gure txaloa jaso dezan.

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Pello Ezkerra

    Zorionak, Juan Mari.
    3. liburua eskutan dut, baina ezin izan nuen 2. bukatu.
    Baina, hi segi aurrera. Aupa Altza eta altzatarrak. Ni LIZARRAGAtarra nauk.
    Agur

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean