Lanpeturik

2010, Abenduak 3

Altzako elkarteak oso lanpeturik daude. Gure asmoa ez da, eta ezin dugu, Altzan egiten ari diren jarduera guztien aipamen zehatza hemen egitea, baina lerro hauetan jarduera gutxi batzuen aipamena egiten saiatuko gara behintzat, Interneten bitartez, Estibausen bertan dauden loturen gainean klik eginez jarraitu daitezkeenak.

Herriperekin eta Herrera interpretatzeko eta hobetzeko egin duten Ideia Lehiaketarekin has gaitezke. Joan den astean Nido Tabernan ikusi ahal izan dira aurkeztutako proiektuak eta aste honetan bertan erakusketa EHU-ko Arkitektura Eskolara eraman dute, non abenduaren 3an lehiaketaren sariak banatuko dituzten.

Berpiztuko kideak, bestalde, azaroan Afrika aldean ibili dira eta aste honetan bertan Ekuatore Gineatik etorri dira kooperazio bidaia bat egin ondoren.

Bizarrain Kultur Elkartea urritik jo ta ke ari da Mintzamina izenburupean antolatu duten hitzaldi eta tailer sortarekin. Azken ekitaldia datorren 16an izango da, Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiak antolatutako tailerrarekin.

Azaroan ere elkarte berri bat sortu da Altzan. Joan den igandean, azaroak 21, Somos Altza Gara elkarteak bere ibilbidea hasi zuen Altzako udaletxean altzatarren protagonismoa aldarrikatzeko antolatutako agerraldi batekin. Agerraldiarekin batera Liburu Ibiltaria abiarazi zuten, etxez etxe eta auzoz auzo Altzan zehar ibiliko dena, gure herriaren historia modu laburrez eta irudiztatua ezagutzera emateko.

Era berean, AHM lanean ari da bete-betean datorren ostiralean, hilak 10, Altza.net web orri berritua ordenagailuen pantailetan ager dadin. Estreinaldia Tomasenen izango da eta, horrekin batera, 2011 urteko egutegiak ere banatuko dira eta 25. urteurrenaren egitasmoa aurkeztuko da.

altzagara

Somos Altza Gara eta Liburu Ibiltaria

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »
  • Jose Luis Arrieta
    (2026, Otsailak 14)
    «Mi juventud se nutrió de sus retransmisiones del 5 naciones. Forma parte de mi historia. Y no tengo palabras para ...»
  • Nekane Beloki
    (2026, Otsailak 10)
    «Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: "hain hurbil eta ezezaguna" dugulako. Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin ...»
  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»

etiketak


Sarean