Altzako hautesle-errolda, 1894. urtekoa

2011, Urtarrilak 16

Iñigo Landa

Tokiko Bilduman badago dokumentu bat XIX. mende amaierako gizarte altzatarraren erretratu bat egiteko oso baliagarria. Gipuzkoako Hautesle-Errolda da, 1894 urtekoa. Altzako udalerria bi barrutiz osaturik agertzen zaigu, Kontzeju eta Antxo. Antxoko barrutiak Herrera, Oleta, Buenavista, Eskalantegi eta Molinao hartzen zituen bere baitan, gainontzeko auzoak Kontzeju barrutiaren barruan geratuz.

Errolda honek bere mugak ditu: 25 urtetik gorako gizonezkoak soilik izan zitezkeen hautesle eta, beraz, emakumezko guztiak kanpoan geratzen dira. Hala ere, oso interesgarria da eskaintzen duen informazioa: izen-abizenak, adina, bizitokia, ogibidea, hautagaia izan daitekeen edo ez, eta, azkenik, irakurtzen eta idazten badakien.

Denetara 466 hautesle dira, 291 Kontzejun eta 175 Antxon, eta 42 urteko batez besteko adina.

Gaur egun hautesleen bizitokia kalearen bitartez adierazten bada ere, garai horretan etxearen izenez egiten zen eta, horri esker, Altzako etxeen zerrenda osatu dezakegu eta etxe bakoitzean zenbat hautesle bizi ziren jakin erebai.

Irakurtzen eta idazten zekitenen kopurua, bestalde, oso ezberdina da barrutik batetik bestera. Kontzejun %75 analfabetoa zen bitartean, Antxon ehuneko hori erdira jaisten da, %39, Altzaren batezbestekoa %61 izanik.

Ogibideen datuak oso adierazgarriak dira: zerrendatutako hautesleen erdia nekazariak dira, 232 zehazki, eta jarraian jornalariak datoz, 91 lagun; enplegatuak 27, jabeak 25, harginak 16, zerbitzariak 9, merkatariak 8, errementariak eta upelagileak 5 bana, 2 lagun aguazil, bidezain, harakin, zamaketari, maisu, sendagile, eta tabernari gisa; azkenik, ordezkari bana lanbide hauetan: abokatua, igeltsero, espartingile, langileburu, apaiz, postari, apaiz-lagunkide, gurtzain, kontratista, artekari, gordailuzain, trenbide-zain, ferratzaile, ingeniari, itsasgizon, mikelete, notario, sakristau, idazkari, bikario, zapatari.

Dokumentu hau XIX. mende amaieran oso bizkor aldatzen ari den gizarte baten erretratu bikaina da eta bertan gaur egun ezagutzen dugun Altza hiritarra garai hartan dagoeneko nabarmentzen ikusten dugu.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean