Haurtzaroko parajea nahiago

2001, Abenduak 1

Manex Ralla

Nik hamaika urtetan zehar, suntsitu nahi dituzten paraje hauetan hitz egiten, ibiltzen eta bizitzeko inportanteak diren gauzak egiten ikasi dut, hain zuzen ere Anjelatxo Enean, bota nahi duten etxeetariko batean, aiton-amonen etxean. Bertan jolasean ibiltzen nintzen eta nabil, katuen atzetik, txabolak egiten eta gaur egun, lehengusuaren taldearen entsaioak entzuten, baina horiek eta beste gauza batzuk ezinezkoak egingo zaizkit “ñoñostiar” batzuei bururatu zaien ideia txoro bat dela medio.

Plan hau dela eta, hiru dira bota nahi diren etxeak, eta jabeei pisu txiki bana emango zaie dituzten lursail eta etxearengatik. Lur horiek, berriz, etxe itsusiz beteko dira; ondorioz, bertako aberastasuna pikutara bidaliko dute, Landarro guztiko aberastasuna galarazi eta etxe kaxkar batzuk eraikiko.

Ni neroni, askotan joan izan naiz San Markosa eta Dendatxora bide polit eta lasaigarrietan barrena, baina hemendik bizpahiru urtera bide horiek infernua izango direla pentsatzeak ernegatu egiten nau, eta nire haurtzaroa pasa dudan leku basotsu eta lasaigarria urbanizazio eta industria “ñoñostiarrez” beteko dela pentsatzeak botagura ematen dit.

Besterik gabe, esan nahi dut ideia hori oso gaizki iruditzen zaidala eta Auditz-Akular proiektua “ñoñostiarrek” altzatarrei dieten amorrua adierazteko ideia bat besterik ez dela.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2025
A A A O O L I
« eka    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean