Erakusketa bat Altzan! (edo Donostia kulturaz mozorroturik)

2011, Otsailak 25

Iñigo Landa

Mirakulu baten aurrean geundela zirudien: Erakusketa bat Tomasenen! Eta are miragarriagoa: Donostiako udalak antolatuta!

Donostiako (eta Gasteizeko) zerutik jaitsitako erakusketa sorpresa horrek ahoa bete hortz utzi gaitu, Altzan ez baitago erakustokirik. Casaresen zegoen txokoa beste eginkizunetarako erabili eta, geroztik, erakusketa bat egin nahi duenak etsi edo ahal duen moduan eta tokian moldatzea besterik ez dauka.

Baina horretarako daude ustezko jainkotxoak, ustezko mirakuluak egiteko eta ezer ez dagoen lekuan itxuraz sortzeko. Izan ere, ustezko jainkotxo horiek betiko jauntxo horien moduan jokatu dute. Goizetik gauera, erakusketa bat inolaz ere egin ezin den lekuan erakusketa bat jarri dute, erakusketak egiteko dirurik eta programarik ez dagoen lekuan (”auzoa” diote haiek) horretarako dirutza erabiliz, hilabete osoko programazioa hankaz gora jarri behar badute ere.

Inauterien atarian gaude, jakina. Altzako beste konpartsekin batera berea antolatu dute, hauteskunde propaganda informazio gisa maskaratzeko eta Tomasene erakustokiz mozorrotzeko. Piñata eguna pasako da, mozorroa kenduko dute, eta erakustokirik gabe jarraituko dugu. Noiz dira hurrengo inauteriak?

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. joan mari irigoien

    Ez nekian, Iñigo, baina, hire informazioari esker, oraintxe badakit nora ez dudan joan behar.

    Eutsi goiari!

    Besarkada bat:

    joan mari irigoien

  2. Zapi

    2010ko urrian zehar, eta Mikel Zabaltzaren hilketaren 25. harira, torturari buruzko erakusketa egiteko leku egoki bat eskatu genion orduko Altzako Kultur Etxeko arduradunari (dagoeneko aldatu dutena).
    Haren erantzuna “Altzako udal-instalazioetan ezin zela erakusketarik antolatu” izan zen. Hortarako Okendo Etxea hautatu duela udaletxeak, edo bestela gaia ikusita, Ayeteko Bakearen etxean eskatzera gonbitatu gintuen. Guk Altzan montatu nahi genuen, eta hala egin ere, baina ez udaletxeko (beraz, denon) lokaletan. METRO EZ KILOMETROKO MUTURRA GURE AGINTARIENA !!!!!

  3. agustin rodriguez

    Norbanakoek pentsa lezakete halako klabe izkutuan dela idatzita Iñigorena, baina elkarteren batean gabiltzanok errez identifikatzen dugu esandakoa udalarekiko pairatzen ditugun gure bizipenetan, eta, beraz, zeharo identifikatzen gara esandakoa eta esan gabe dihoanarekin ere.
    Oso ondo.
    Geneukan apurra bakarrik nahi eta komeni zaienerako erabiltzeak gu ere erabiliak sentiarazten gaitu.
    Beste behin.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean