Buenavista ondo zaindu

2001, Abuztuak 1

Iñigo Landa

Donostiako Udalak auzo guztietan ez duela berdin jokatzen gauza jakina da. Altzaren ezaugarri geografiko berdinak dituen Aiete bezalako auzoan altura baxuko etxeak egiten dituzten bitartean Auditz-Akularren zazpi solairuko etxeak aurreikusten ari dira; Gas fabrika eta Tabacalera kulturarako berreskuratzen ari diren bitartean Buenavistan aurretik balioko ezer ez balego bezala jokatzeko asmoa dute. Udaberrian udalak erakutsi zuen proiektuaren arabera, Buenavistari nortasuna ematen dioten eraikinak bota eta lo egiteko beste auzo bat gehiago eraikitzeko asmoa dute. Donostiak etxebizitzak behar omen ditu eta, jakina, nonnahi eta nolanahi egin behar dira, dena eta denon gainetik pasa behar badute ere. Ez dute auzokideekin hitz egin eta ez dute balioa duen ezer ikusi nahi. Eskola zaharraren eraikina zabartzen utzi dute; ez dira gauza izan Campsak erabili zuen eraikinak duen balio arkitektonikoa estimatzeko; ez dakite plazako etxea bertan bizi direnentzat zein garrantzitsua den. Buenavistak merezi du ondo pentsatutako proiektu bat eta, bertan etxeak egin behar badituzte, egin ditzatela dagoena zainduz, zaharkitua eraberrituz eta auzoa auzokideen bizitzarako berreskuratuz.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Otsailak 9)
    «Tenemos una Junta de distrito q ni la conocemos, ni sabemos para qué vale (ni la Junta misma creo q ...»
  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»

etiketak


Sarean