Kultura Altzan: Argi gorria piztu da

2001, Apirilak 16

Iñigo Landa

Prentsaren bitartez ezagutu ahal izan dugu 2001. urterako Donostiako udalak prestatu duen aurrekontu proiektua. Kulturari dagokionez eta beste auzoetan ez bezala, Altzan ez da inbertsiorik aurreikusten. Beharrik ez dagoelako ote? Behin eta berriro entzuna dugu Altzako kiroldegian, liburutegian, zein ikastaroetan ematen direla erabiltzaileen kopururik baxuenak. Eta lotsarik gabe aurpegiratzen ohi digute administrazioaren arduradun politikoei zein teknikariei arlo honetan ahalegin handiagoa erreklamatzen diegunean. Altzatarren kultur eskaera urria edo udalaren axolagabekeria aurrez aurre, edo batera. Hau da koska. Estatistikak egiten dituztenean aprobetxatzen dute gogorazteko gurean daudela maila ekonomiko apalena eta ikasketa maila baxuena. Baina aurrekontuen garaian ahaztu egiten zaie eta, inaugurazioen efektua pasa ondoren, instalazioak bezala egitasmoak ere zarpailtzen uzten dituzte. Azken urtebetean seinale berriak ikusi ditugu jarrera penagarri hori areagotu egin dela adierazten diguna. Eta argi gorria piztu da.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean