Elkartu, elkar ezagutu eta ezagutzera eman

2011, Azaroak 7

gipuzkoa-elkarteakDatorren larunbatean, hilak 19, Altzako Historia Mintegiak antolaturik eta Casares-Tomasene Kultur Etxearen laguntzaz, Gipuzkoako Tokiko Historia Taldeen I. Topaketa egingo dugu Tomasenen. Helburu nagusia elkargune bat sortzea da, non AHM egiten ari den antzeko lanetan jarduten duten mota askotako ekimenek elkartzeko, elkar ezagutzeko eta ezagutzera emateko aukera izango duten.

Topaketa antolatzeko ideia 25. urteurrenaren egitarauaren prestaketa bileretan sortu zen, hogeita bost urteko jardunaren ondoren gure elkarteak eskaini dezakeen ekarpenetako bat izan zitekeelakoan. Hasiera batean zalantza ugari egon baziren ere, azkenean erabakia hartu eta aurrera jo genuen.

Erreferentzia bat Errioxan geneukan, erkidego horretan lanean ari diren herrietako “Historiaren adiskideak” elkartzen baitira urtero. Horrelako esperientziak gurera ekarriz, topaketa gure lurraldera mugatzea erabaki genuen, eta, horrela, Gipuzkoan sortu edo garatutako ekimenei deialdia luzatu genien.

Elkarte motari dagokionenez, alde batera utzi genituen administrazioarekin lotura zuzena dutenak (udal batzordeak…) eta enpresa moduan antolatutakoak, eta borondatezko lanean oinarritutako taldeekin soilik biltzea pentsatu genuen.

Ekimen horien jarduna, bestalde, modu orokor batean “Tokiko Historiaren” barruan kokatuta egon behar luke, hau da, komunitate edo giza jarduera  jakin baten iraganarekin eta bilakaerarekin arduratuak dauden elkarteak, ondarearen ezagutza, ikerketa eta babeserako aktibitateak bultzatuz.

Oinarri horiekin, balizko parte hartzaileen zerrenda osatzera ekin genion aurrenik. Elkarteen erroldara jo genuen eta gutun bana bidali genien Gipuzkoako liburutegi eta agiritegiei, bilatzen ari ginen elkarteen berri bidal ziezaguten. Batekin eta bestekin zerrenda osatu ondoren, haiekin modu ezberdinez harremanetan jartzen saiatu ginen topaketan parte hartzera gonbidatzeko.

Oso pozik gaude jaso dugun erantzunarekin. Hauek dira, gure taldeaz gain, parte hartuko dutenak: Albaola Itsas Kultur Erakundea (Pasaia), Gorga Historia Mintegia (Añorga), Antxotarrok Historia Mintegia (Pasai Antxo), Fato Cultural Galego Castelao (Pasaia), Burdina Taldea (Andoain), Deba Kultur Elkartea, eta bere kontu, Balbino Garcia Albizu (Ameskoak) eta Xabier Cabezón (Leitzaran). Seguru gaude ez garela gai izan Gipuzkoan arlo honetan jarduten duten guztiengana heltzea, eta, horregatik, parte hartzeko bidea zabalik dago interesaturik dagoen edonori, beti ere aurretik antolatzaileekin harremanetan jarriz gero.

Parte hartzaileekin topaketa prestatzeko bilera batzuk egin ditugu, banan bana, eta, beste gauzen artean, fitxa xume bat bete dugu bakoitzarekin, ekimen bakoitzaren aurkezpen gisa.

Topaketa, esan bezala, larunbataren goizean zehar izango da, eta lagun arteko bazkari batekin bukatuko da. Goizeko lehen orduan mahai batzuk prestatuko dira parte hartzaileek ekarriko dituzten argitalpen, irudiak eta bestelako materialekin. Hasieran antolatzaileek etorritakoak agurtuko dituzte eta aurkezpen labur bat egin ondoren, Deba Kultur Elkarteko Javi Castrok Gipuzkoako elkarterik zaharrenaren azalpen bat egingo du, haiek bildu duten 50 urte baino gehiagoko eskarmentuaren balorazioa eginez eta etorkizunari begira dauzkaten erronkak azalduz. Elkarte honen berezitasunik handiena bere jatorrian datza, izan ere Ostolaza Fundazioaren ondorengoa da; horrek eman dio urte horietan guztietan independentzia ekonomikoa eta, horrekin batera, kultur jarduera garrantzitsua eta aberatsa garatzeko aukera Deban.

Debako esperientziaren azalpenaren ondoren, lagunarteko hizketaldi bat izango da eta parte hartzaile bakoitzak bere esperientziaren berezitasunetik hitz egiteko parada izango du, bakoitzaren erronkak mahai gaineratu eta gainontzekoekin ikuspuntuak erkatu.

Kafetxoak ere bere tartea izango du eta dudarik gabe hasitako berriketaldiak jarraipena izango du, eta, bidenabar, ekarritako materialak ikusteko momentu ona ere izango da. Ondoren, talde txikietan bilduko gara interesatzen zaizkigun gai ezberdinei buruz modu zehatzago batez hitz egiteko. Hauek aurreikusi ditugu: Ondarearen babesa; Historia eta iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko harremana; hedapena eta komunikazioa; harremanak administrazioekin. Amaieran taldeetan hitz egindakoaren laburpenak egingo dira eta, bukatzeko, topaketak eskaini duenaren balorazio orokor bat.

Topaketa denontzat oso probetxugarria izatea nahi genuke, beste erreferentziak jasotzeko, harreman berriak sortzeko, aurretik zeudenak indartzeko, eta etorkizunean berriro bildu gaitezen.

(Informazioa gehiago hemen)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2025
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»

etiketak


Sarean