Altzako Historia ikertzeko diru-laguntza

1999, Ekainak 16

Iñigo Landa

Aurreko hiru urteetan bezalaxe, aurten ere Mintegiak Altzako Historia ikertzeko diru-laguntza eskaini du. Datozen hilabetetan burutuko den ikerketa Alex Ibañez unibertsitateko irakaslea eta Aranzadiko partaideak zuzenduko duena da. Aurkeztutako proiektuaren arabera, Joxemiel Barandiaranek prestatu zuen inkesta etnografikoa adineko altzatarren artean pasako du. Osoa egiterik ezinezkoa izango denez zenbait arlori helduko diete bereziki eta horietako bat Etniker taldea une honetan aztertzen ari dena izango da, hots, familia. Honek aukera emango du Altzako emaitzak Euskal Herriko beste hainbat eta hainbat lekutan egingo denarekin konparatzeko. Ikerketa honi lehentasuna ematearen arrazoia gaiaren urgentzia izan da. Izan ere, igarotako garai bate lekukoak zahartzen diren heinean garai hartako bizimodua eta ohiturak biltzeko eta ezagutzeko aukerak gero eta eskasagoak izango baitira.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean