Igeldok herria izan nahi du

1998, Irailak 17

Juan Carlos Izagirre

Horrela adierazi zuen orain dela lau urte. Erabaki guztiz errespetagarria. Herri batek erabaki bat hartzen duenean, eta indarrean dauden legeek erabaki hau gauzatzeko herri honek eskubide osoa duela esaten dutenean, badirudi bidea erraza izan behar duela. Ba ez!

Donostiako Udaletxearen jarrera gure eskaeraren aurrean.

Donostiako Udaletxea hasiera hasieratik gure eskaerari oztopoak eta traba administratibo eta juridikoak jartzeko alde posizionatu da. Egin zuten lehenbiziko gauza legez kontrako akuerdo bat hartzea izan zen, gure eskaera egin eta gero indarrean jarri zen Foru Arau berri bat aplikatu baitziguten. Errekurritu egin genuen, noski.

TSJPV-k atera duen sententzian garbi uzten du arrazoia guk daukagula. Donostiako Udaletxeak eskaera egin genuenean indarrean zegoen legea aplikatu behar digu. Lege horrek dionez, gure eskaera Batzar Nagusietara pasa behar du derrigorrez. Udaletxeak hartutako akordioa baliorik gabe uzten du sententziak.

Donostiako Udaletxeak sententzi hau errekurritu egin du Tribunal Supremoren aurrean. Baina ez akordio ondo hartu zuela eta legezkoa zela pentsatzen duelako, baizik eta beste hiru urtetan tramitea atzeratzeko.

Argumenturik ez dutenean, horrelako trabak eta putakeriak egiteko aukera baitu Administrazioak. Zer lortzen dute ba honekin?

  • gastu ekonomiko eta lana gehiago sortzea. Beraientzako hau ez da arazoa. Denen diruakin jolasten dute. Baina guretzako arazo larria da. Zer lortu nahi dute, gu ekonomikoki ito eta horrela gure eskaera ahaztea? azkenean aspertuta eta nazka eginda, hainbeste lan egiteak ez duela pena merezi eta dena abandonatzea? Ez dute lortuko, jakina; baina horrela izango balitz, hau alda bere demokrazi eta tolerantzia?
  • benetako arazoaren eztabaida atzeratzea. Badakite lehenago edo geroago eztabaida serioa izan beharko dela. Bakoitzak bere argumentuak jarri beharko dituela mahai gainean. Igeldo herri independiente izatearen aldeko edo kontrakoak. Zer gertatzen da, beldurrez daudela bere argumentuak inolako pisurik ez dutelako?

Eta zergatik izan nahi dugu herri independientea?

Luzea izango litzateke esplikatzea Igeldon eduki genuen eztabaida prozesu guztia. Azterketa mordoska egin zen, abokatu, teknikari, herri txikiko alkateak, Kontzejoko lehendakariak, eta beste hainbat pertsonai ekarri genituen Igeldora, mahai inguru, hitzaldiak eta bilera informatimoak egiteko. Esan dezakegu ondo pentsatutako erabakia izan zela.

Eztabaidetan azaldu ziren argumentu batzuk:

  1. Igeldok beti izan du herri izaera. Bere nortasun propio du. Bere ohiturak, hizkuntza, antolaketa, bizimodua. Nortasun hau babestu nahi bada, garbi dago etorkizuna markatuko dituen erabakiak bertan hartzea dela gauza egokiena. Eta Donostiako Udaletxea ez dago prest igeldotarrok erabaki dezagun gure etorkizuna. Beraiek erabaki nahi dute. Beraiek esan ze nolako Igeldo izan behar dugun. Beraien interesak eta ikuspuntuak defendatuz, noski. Eta gureak kontutan eduki gabe. Erabakiak Igeldon bertan hartu nahi ditugu. Soluzioa: herri independiente izatea.
  2. Administrazioa gerturatzea. Eguneroko arazoak sortzen direnean (bide bat konpondu beharra, papelera batzuk aldatu, frontoia pintatu, lizentzi bat lortu, bideak txukundu, barandila edo ispilu berria jarri,…) erantzun azkarra eta egokia nahi izaten da. Igeldotik nazka nazka egina gaude gauzak eskatu eta kasurik egiten ez digutelako. Baina asuntoa ez da nahita egiten dutela edo, ez dugu uzten horrela denik. Asuntoa da Donostiako administrazioa oso haundia dela, eta horrelako gauza txikiak ez dute lehentasunik. Agian, logikoa. Baina igeldotar batentzat baserri bide batek Donostiako Avenidak baino garrantzi gehiago eduki lezake. Soluzioa: herri independientea izatea.
  3. Udaletxeak Igeldon inbertitu dituen diruak oso eskasak izan dira. Azpiegituretan ez du ia ezer gastatu azkeneko 30 urtetan (orain bai gastatzen ari dela, baina gure eskaeraren ondorioz, eta guri kontsultatu gabe, noski). Edozein herri txikien azpiegiturak eta zerbitzuekin konparatuz, Igeldo abandonatua dago oso. Egin ziren estudio guztietan garbi azaltzen zen herria izanik hau asko hobetuko litzatekeela.
  4. Eta azkenik, eta oso inportantea. Gehiengoak herri independiente izan nahi du. Eta legeak aukera hori ematen digu. Betetzen ditugu jartzen dituen baldintza guztiak. Beraz, gure eskubide bat defendatzen ari gara. Legea bete dezatela.

Igeldoko mugak

Igeldotaz ari garenean ze lur eremutaz ari garen hitz egiten askotan tokatu zaigu esplikatzea. “Monte Igueldo” bezala ezagutzen den “parque de atracciones”-a ez dago Igeldon. Ez da sekulan Igeldo izan. Ez daude Igeldon ere “Camino del Faro”, “Erregenea” edo “Paseo de Igeldo”.

Igeldo Balentingo Kurban (Leku Eder Jatetxea) hasten da. Hortik gora eta Orioko mugara arte Igeldo da.

Ibaeta aldean berriz gune industriala kanpoan gelditzen da. Pilotegi eta Pokopandegiko bide zati bana ere bai, baina beste bat barruan dago.

Usurbil eta Oriokin dituen mugak, gaur egun Donostiak dituen berberak dira.

Eta Donostiarrei zer suposatzen zaie Igeldoren segregazioa?

Ba gauza haundirik ez. Aldaketaren bat edukiz gero, onerako izango da dudarik gabe.

Alde batetik, eta egindako txoten ekonomikoetan garbi azaltzen da, ekonomikoki Donostiari ez zaio inolako kalterik egiten segregazioarekin.

Bestetik, Igeldo politagoa eta hobeto zainduagoa aurkituko dute gure herrira etortzen diren guztiak, donostiarrak gehien bat.

Beraz, denok aterako ginake irabazten.

Zergatik orduan hainbesteko traba eta oztopo? galdetu politikarei!

En Igeldo lo tienen claro. Tanto los estudios de viabilidad del futuro municipio como la consulta popular realizada apuntan en una única dirección: Igeldo quiere y puede ser municipio. Solo queda esperar que los que tienen el poder político atiendan la decisión judicial y respeten la determinación del pueblo de Igeldo.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Apirilak 28)
    «Beharrezko iruditzen zait biztanleen bizi baldintzak 3 hobetzeko egiten diren eskabide eta ekintzak aurrera eramatea. Eskerrikasko hortan aritzen zeraten guztioi. ...»
  • Julián Martinez
    (2024, Apirilak 26)
    «En el barrio de oleta escalerillas,deberían en pensar muy seriamente en dar una solución para subir a Alza centro, »
  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»

etiketak


Sarean