Ongietorriak udaberria eta enarak

2012, Maiatzak 20

enarak7a

Pili Lázaro

Urtero bezala enarak heldu dira. Zoragarria da ikustea nola aurkitzen duten bere betiko habiak Altzara itzultzen direnean.

Zenbat urte bizi dira? Nola aurkitzen dute Altzarako bidea? Non pasa dute neguan?

Gure etxe-teilapean habiak egin izan dituzte. Wikipedian esaten dute bere habiak baserrietan egiten dituztela, baina gure kasuan bost pisuko etxe batean bizi gara eta bueltaka eta txioka ibiltzen dira gure leihoen aurrean.

Haiek etortzen direnean badakigu udaberria benetan heldu dela.

Gizakiak oztopoak jartzen dizkie txoriei, baina orain arte behintzat gure enarek Altzan bere habiatxoak aurkitu dituzte. Datozen urteetan horrela izaten jarraitzea espero dugu, haren hegada biziarekin gozatu gabe geratzea galera handia izango baitzen.

Ongietorriak udaberria eta enarak.

enarak0

Etiketak:

2 iruzkin

  1. Bittor Hidalgo - Donostia

    Ba, busti eginen zineten gaur, baina zaitezte ongi etorriak!

    Esku muinak denontzat!

    Bittor

  2. joan mari irigoien

    Pili:

    Ez zaitut ezagutzen, baina artikuluxkak zugana hurbildu nau, eta segi iritziak ematen, zeure bidean eta zeure ikuspegipean, jende batek (ni tartean) eskertuko dizu-eta.

    jmi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean