Aurtengo batzar berezia

2016, Apirilak 8

batzarra2016 Pasa den martxoaren 10ean Altzako Historia Mintegiak burutu zuen batzarra berezia izan zen. Hogeita hamar urteko ibilbidea ekinean eta proiektu zaharrak eta berriak esku artean aurrera begira ekiteko gogoz egotea ospatzeko modukoa da. Hogeita hamazazpi bazkide elkartu ginen altzatarrentzat esanguratsu den leku batean, Altzako udaletxearen batzar aretoan, jatorrizko altzarien artean, 1999. urtean Herrerako Auzotegin herri ekimenez zaharberritu zirenak. Udaletxearen leku berean zegoen 1390. urteko Estibaus zelaia hura, altzatar talde bat komunitatearekin zerikusirik zeuzkaten gaiak aztertzeko biltzen zen leku berean.

Batzarrak bere betebeharra bete zuen: memoria eta kontuak onartu zituen, zuzendaritza batzordea izendatu… Bidenabar, batzar berezi honetaz baliatu ginen 2015 urteko Estibaus buletina aurkezteko, zortzi urte pasa ondoren paperezko formatu eraberritua berreskuratuz. Bere orrialdeetan 2015 urtean zehar blogean argitaratutako artikuluak bildu dira, baita AHMk 1986 urtetik gaur egun arte burututako ekimen eta jardueren laburpena eta 2015. urteari dagokion memoria ere. Batzarrean zehar eta amaieran aukera izan zen eskuartean dauzkagun jarduerei buruzko xehetasunak komentatzeko eta bereziki nola lagundu daitekeen horiek burutzen. Batzarraren amaieran oso pozik geratu ginen egindakoarekin. Kronika labur hau bukatu aurretik, etorri ez zineten bazkideei gogoratu nahi dizuegu buletinaren ale bat eskuratu dezakezuela ohiko bideak erabiliz. (Estibaus buletina Pdf formatuan hemen)

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean