Zavalaren Auspoa Altzan

2009, Otsailak 7

Iñigo Landa

Antonio Zavala, Auspoa bildumaren sortzailea,  Iruñean hil zen urtarrilaren 2an, 80 urte zituela. Jesuita eta euskaltzain osoa, haren merezimenduaz luze eta zabal idatzi da, agian ez merezi duen haina. Gure txokoan ere aipamen bat, xumea bada ere, merezi duela uste dugu, haren lana handia izan delako eta gure artean oraindik ere bide luzea egingo ahal duelako.

Bere bizitzaren zati handi bat “herriaren arnasa” biltzeari emana, herriz herri, baserriz baserri ibilitako gizon langile horrek Altzako sukaldeetatik ere ahazmenaren zulo ilunera kondenaturik zeuden harribitxiak bildu zituen.

Zavalari zor diogu “Alza’ko bertsolari zaarrak” liburu preziatua, 1968. urtean argitaratua. Haren bitartez heldu zaizkigu Marrusko Andres Arrieta, Arruesko Joxe Garmendia, Amuederko Patxiko Arzak, Gaztelueneko Xaturdino Erauskin eta Txurdiñeneko Artzai-Txikiya bertsolarien berri.

Haren bitartez ere, garai bateko altzatarren hizkeraz eta bizimoduaz ikasi dugu: Atañoren “Txantxangorri kantaria“; Txirritak Gazteluenetik jarritako bertso-paperak; Gaztelueneko Jose Ramon Erauskinen “Aien garaiak”, Garberako Bixente Barandiaran eta Ubegiko Bartolo Aierberen lekukotasunak. Altzatarron ondarea ederki aberastu du.

Zavalak gerora begira burutu du bere lana eta bere Auspoak bidaltzen digun arnasaz onduko da gurea.

altzakobertsolariak_200

Etiketak: , ,

Iruzkin 1

  1. Bittor Hidalgo

    Eskerrik asko Iñigo Altzatik ere Aita Zabala gogoratzeagatik, eta berarekin Altzako aipatzen dituzun altxor horiek guztiak ere, “haren lana handia izan delako eta gure artean oraindik ere bide luzea egingo ahal duelako”.

    Ondo izan eta segi lanean

    Bittor

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2024
A A A O O L I
« eka    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»
  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»

etiketak


Sarean