Nola bere hiri ikusgarriarekin harrotzen dena hiriaren atzealdearekin ahazten den

2019, Urtarrilak 24

(Udalari zuzendutako idatzia)
image001Urtea pasabide berriaren Herrerako aldean hasi ginen, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak, Portuko Agintaritzak eta Donostiako Udalak 2018ko azaroan inauguratu zutena. Guk horrela jarraitzen dugu, baina, informaziorik ez dugunez, espekulaziora joan gara.

Pasaiako Portuko biltegi handiaren teilatua ez da egin. Goiko aldean sartzeko aukera izan beharko dute, baina suposatzen da portuko zonaldetik lan egingo dutela. Herrera arrière-boutique edo dendaoste/atzealde hori da, eta edozein obratan sartzeko aukera ematen du. Zergatik ez da pentsatu behar espaloi horrek beste edozein makinarako, materialetarako eta abarretarako pasabidea izango duela? Eta beste behin, berriro hastera… Gure erabilerarako geratu da funtzionatzen ez duen urak husteko bidea eta, euria egiten duenean, belardia putzuz beterik geratzen da, adibidez. Herreran pasabidea EZ DAGO BUKATUTA, baina Zuei bost axola.

Adina eta oroimena dauzkagunoi, inaugurazio goiztiar horiek bakarrik kontabilitateak eragiteko balio dute, eta, nahi gabe, bere burua jenerala baino gehiagotzat ikusten zuena, eta, jende koipe-emailez inguraturik, hurrengo egunean, langileek eraikitzen jarraitzen zuten urtegiak inauguratzen zituena gogora ekartzen digu.

LARDI ALDE

image0031Lardi Aldeko goiko aldean, zuen baimenez mole hau eraiki da, Jolastokietako dorreei erreferentzia eginez (irudiaren eskuinaldean, ez bazarete kokatzen) txikiagoak dirudite, pisu gehiago izan arren. Nabarmena da Lardi Aldeko garajeen eta merkataritzaren alboa estaltzen duen nolabaiteko txapa hori, Harrobieta kaletik ikusten ez dena, baina beste aldetik -argazkian erakusten dena- bai.

image005Eraikitzen ari den eraikuntza, -momentuz, bizilagun askorentzat ezkutatua.- harrobiaren aldera, dorretzarraren segidan. Atzealdeko horma zuriak, eraikitzen hasi aurretik zuek eraitsi behar zenituzten biltegietakoak dira.

image007

Eraikuntza beraren beste bista bat, Ermita bidetik, obra-hondarrak dituena, finkatu gabeko ezpondak, eta, bide batez, puntu horretan 2017ko abuztuan”behin-behingo” hodi bat lehertu zen eta hainbat uholde eragin zituen, besteak beste, Herrerako gainerakoan. Aburuz arituko naiz, baina Zuek ahaztu duzuela uste dut.

image009Egon beharko ez luketen eraikinen bista, baina daude.

image011Herrera Pasealekura irteera, 12 eta 14 zenbakien inguruan, eta, hiriko beste edozein gunez hitz egingo bagenu, garbi egon beharko luke, hoditera, hodiak eta behar duen hirigintza-azpiegitura osatzen duen guztiarekin.

image013Ermita bidearen goiko aldera irteera, pixka bat altuagoa, (pare bat metro), okerrago asfaltatua eta apur pixka bat penagarri, Herreran, edozein gauza nahikoa baita. Irisgarritasunaren antitesia, hain zuzen ere, Zuek ibiltzen zareten korridore horietan sarritan erabiltzen duzuen hitz hori, hiriko estandarteetako bat bezala.

HERRERAKO BEGIRATOKIA (Herrera pasealekua, Bidealde etxearen eta Oletako sarreraren artean)

Ez dugu interes handirik Begiratokiaren gunean noiz sartu ahalko dugun jakiteko. Puntu horretan nola bizi garen azpimarratu nahi dut, urtez urte, Zuei -izan ere, zuetako batzuk askotan Herrera pasealekutik igarotzen zarete, eta, gainera, udal politikari eta arduradun teknikoak zaretenez jakin gainean egon behar zenukete-, bost axola zaizue eta uste okerra daukazue ez garela kexatuko eta aguantatuko dugula.

image015Obra luzea, erritmo astuna, geldooooooooooa … espaloia (bakarra) ixtea, Dbus autobusak gurutzatzeko zailtasunak. Zuhaitz-mozketa.

image017Egoeraren ikuspegi argia: burdin hesi eroriak, tonu desberdineko oihalak (hor jarri dituztenen gustuen nahas-mahasa edo biltegian pilatutako oihal hondarrak). Espaloi bat -bakarra-, duela aste batzuk (are hilabete baino gehiago) bukatua, eta erabili ezin dena.

Ingurua ezagutzen ez dutenek kontuan izan behar dute espaloi bakarra dela. Kalearen beste aldean dagoenari ezin zaio espaloia deitu, ezta bere unerik onenetan ere.

image019

Urtarrilak 21 goizeko 9,45etan. Jai-eguna Donostian, auzotarrek Egun Handiaren ondoren atseden har dezaten.

image021Seinaleren bat kendu den zulo baten xehetasuna, eta horrela, burdina airean utzi da. Gehitu ohiko iluntasuna eta pasa gainetik, ikusi gabe. Oletako irteera-semaforoa, Herrera pasealekura.

image023Espaloia, erdi pribatua eta erabat arbuiagarria, obrako pertsonalaren ibilgailuak pixka bat aurrerago dituela lanean, hodiak deskargatuz -obra hain aurreratua dagoenean!,-zangen bat gehiago egin beharko dela susmatzen digu.

Honetara heltzeko. Ez da aldatuko Zuek ez duzuelako nahi izan … eta ez duzue konpondu nahi. Irisgarritasuna defendatzen dutenentzako umiliagarria.

image025Eta bien bitartean,

image027

Kamioiak …

image029Kamioiak …

image031Kamioi gehiago …, hain aspaldikoak ez diren garai haietan bezala.

Urtarrilak 20:

Ixo, ixo danbor alai, ozpin eta zaratatsuak

Auzoak berdintzeko Zuen saiakerak gutxi iraun du.

Herritarrek beren errealitateari heldu diote

Eta errealitate hori ez da berbera hiri ikusgarriaren auzo guztietan.

2019ko urtarrilaren 21ean

Elena Arrieta Yarza (Herrera-Altza)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean