
Ubako Erreformatorioaren mendeurrenaren harira, Ion Urrestarazuk Bartzelonan argitaratutako La Hormiga de Oro aldizkari katoliko eta karlistan 1922ko urriaren 14ko alean aurkitu duen erreformatorioaren argazkia pasa digu. Eraikinak duen itxura berritua data horien aurreko beste argazki honetan agertzen denarekin aldera dezakegu, Erreformatorioaren aurrekarietara hurbiltzen gaituena. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

- Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Iñigo Landa, Patxi Lazcano
Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ion Urrestarazu Parada
El 1 de octubre de 1922, en un San Sebastián sumido en un ambiente festivo, sucedía de manera relativamente discreta, sin pompa ni fausto, la inauguración del Reformatorio de menores de Uba.

De izq. a dcha.: Aldecoa, el Rey , el gobernador civil, Pavía y Echevarría Torres. Guerequiz/LVG.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Zigoitiara (Araba). Txango hau iaz egitekoak ginen, baina halabeharrez bertan behera geratu zen. Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Ondategiko Bengolarra aparkalekua izango da, 9:30tan, baina Altzatik joango garenak 8:00etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 13a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko.

Javi Castro
He preparado una excursión circular suave, de unos 7 km de recorrido por el monte Oketa con la idea de visitar 6 canteras moleras y algunos otros cercanos elementos etnográficos de interés en el municipio alavés de ZIGOITIA.
Fecha prevista: sábado 15 de octubre de 2022
Hora de inicio del recorrido: 9:30 h, en el aparcamiento de Bengolarra (Ondategi, Zigoitia). Coordenadas del aparcamiento de Bengolarra (UTM30N-ETRS89): X: 522050 / Y: 4756174 (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Prentsan irakurri dugunez, Herrera eta Larratxoko bizilagunek eta elkarteek eskatutako haritzaren “indultua”, –inguru horretan geratzen den ale bakarra–, RENFEk aintzat hartu zuen, eta horrek, beste zerbaitekin batera, Herrerako tren geltokia eraberritzeko prozesua atzeratzea ekarri du. Altzako erabiltzaileok eta, oro har, herritarrok pozik gaude obrarekin, igogailuak jartzea beharrezkoa baitzen eta tren azpiko pasabidea eta geltokiko nasetarako sarbideak guztiontzat ahalbideratzen dituelako, hamarkadetan jasaten ari garen erabilpen eta konexio arazo asko konponduz. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Herrerako Kantujira taldearen 2022-2023 aldiko lehen entseguak ia 40 zale bildu ditu Herrera animatuz gozatu eta abesteko. Emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa izan zen alde handiz, baina horrek ez du esan nahi adoregabetu behar denik, bai baitakigu Auzoan eta inguruetan ahots oneko gizonak daudela konpartitzeko prest. Bai gitarra-jotzaileak, Manolo lagun handiak, bertaratutakoen esanetan bikain aritu zenak, bai Koldo Oliden zuzendariak, akatsik gabea dela esan baitute, dena ondo ateratzeko ahalegin handiena egiteko prest daudela erakutsi dute. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Uda honetan zehar eta irailaren 3ra arte ikus dezakegu Koldo Mitxelena Kulturunean «Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik» erakusketa, José Brunet Berminghan-en (1836-1891) argazki bildumaren aukeraketa interesgarria.
Erakusketaren komisarioak Lola Horcajo Calixto eta Juan José Fernández Beobide izan dira, Donostiako denda eta landetxe historikoei eskainitako argitalpenengatik ezagunak diren egileak. José Brunetek egindako mila argazkien artean ehun bat argazki aukeratzeaz arduratu dira, baita argazki horiek dokumentatzeaz eta testuinguruan jartzeaz ere.
Argazki-bilduma garrantzitsu hau argitaratu gabe egon da duela bi urte pasatxo José Bruneten bilobak, egungo Real Defensako markesak, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren esku utzi zuen arte. Bertan zaharberritu dituzte. Gertaera horren berri eman genuen, hemen Estibausen, argazki guzti horien artean gure historiarako oso interesgarriak diren lau argazkirekin egin baikenuen topo, Herrerako zubibidearen, Intxaurrondo baserriaren eta Herrerako badiako obren hasieren lehen irudiak baitzeuden. Gogoratu behar da José Brunetek eta bere familiak, bere enpresa-ondare garrantzitsuaren artean, bazituela zenbait jabetza altzatarrak, zehazki Buenavistako Antxo, Etxetxiki eta Arraskuene baserriak, Norteko trenbidearen eta Pasaiako portuko kaiak eraikitzeko saldu zituztenak. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Bizarrain Euskara Elkartea
Askotan entzuten ari gara, azken aldian, EUSKARAREN INGURUAN, erabilpenean ari garela huts egiten egunerokotasunean. Berau, kontutan izanik, hortxe sartuko genuke Altzan gauzatutako Bertso Aroaren ekitaldiak, nolabait bidean zuzentzeko asmoz eta erabilerari pisu eta presentzia handiago emanez.
Gure inguruan, hala izango da gutxi erabilia, baina erabiltzen dena ondo erabilia dela esan beharrean gaude. Zergatik diogun hori?
Bukatu berri da, ekitaldi horien artean, Altzako XII. Bertsopaper Lehiaketa. Iritsi zaizkigun lanak hori frogatzen dutelako. Gai bakoitza, ideia nagusia, era ezin hobean toleatuak izan direlako egile bakoitzaren aldetik. Osatzeko teknika ondo erabiliz, sarritan jakin gabe nor aukeratu lehenengo postu hori betetzeko. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euskal Giroa Elkartea
Dagoeneko jaietan gaude Herreran, eta igandean, ekainaren 19an, programaren barruan, Iñaki Olaziregik, Maribi Garinek eta Euskal Giroak osatzen duten ohiko taldearen gidaritzapean, pandemiak eragindako geldialdiari amaiera ematea eta Donostiako Boilur VII. Azoka prestatzea erabaki du. Hainbat probintziatatik etorritako tokiko ekoizle eta egileen ordezkaritza zabala dugu, boilurrak eta boilurrarekin egindako produktuak saltzeko eta dastatzeko. Aurreko edizioak gogoan hartuz, esan dezakegu etorriko diren pertsonekin hitz egin eta haien azalpenak eta ideiak entzun ahal izango ditugula, ondoren familia-mahaietan aplikatzeko, haiek baitira boilurren munduaz, asko hitz egiten den eta gutxi ezagutzen den mundu honetaz gehien dakitenak. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

ALTZA XXI Herri Ekimena, Elkartasuna Altzako Auzo Elkartea, Herripe Herrerako Auzo Elkartea, INTXAURDI, INTXAURRONDO BERRI Emakumeen Elkartea, IZBE Intxaurrondoko Auzo Elkartea, LODABE (Lorete, Darieta, Berra) Auzo Elkartea, Oleta Auzo Elkartea, Osteguna Larratxoko Auzo Elkartea, Plazandreok, Showtime Elkartea
DONOSTIAKO PLAN OROKORRA: herritarren partaidetza informatua, plurala, kolektiboa, ez baldintzatua, denboran eskuzabala eta elkarteen aldez aurreko lanak errespetatuko dituena aldarrikatzen dugu.
Donostiako Udalak duela hilabete batzuk iragarri zuen 2010eko Plan Orokorra berrikusteko asmoa duela. Martxoan talde idazlearen aurkezpena egin zen eta asmo handiko proiektu moderno bati buruz hitz egin zen. Horrelako hirigintza plan guztiek bezala, formulazio erabakiarekin batera, Herritarren Partaidetzako Programa aurkeztu zen, legeak hala agintzen duelako. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »