Herrera eta xaboi-fabrika, 1851. urtean
Iñigo Landa, Patxi Lazcano
1847an jaio zen, gaur egun Herrerako plaza den tokian, Altzako lehen fabrika modernoa, emakume batek, Josefa Tito Recaldek, altxatutako xaboi-fabrika. Donostiar hori 1802ko apirilaren 9an jaio zen[1], eta 56 urte bete baino lehentxeago hil zen -1858ko martxoaren 18an-, zeukan enpresaburu sena erakutsiz, Francisco Rodríguez Cárdenas senarra 1842an hil ondoren. Une horretan, Josefa Titok, Rodriguezen alargunak eta 10 eta 19 urte bitarteko hiru neska eta bi mutilen amak, ordura arte senarrak zuzendutako merkataritza-negozioen kontrol osoa hartuko du, eta izaera produktibo eta industrialagoa emango die. Horrela, lehen gerra karlista (1833-1840) amaitu ondoren Gipuzkoako lehen industrializazio modernoa bultzatu zuen korrontearekin bat egingo du.
Gizonak nagusi diren enpresa-munduan emakumeak egotea salbuespenezko zerbait da. Alargun izanik, Josefa Tito salbuespen horietako bat izango da. Bere biografia aztertu nahi izan dugu eta enpresari gisa egin duen lana ezagutu nahi izan dugu. Lan hori erraztu egin du hein handi batean, bere jardueraren zati handi bat eskritura publikoetan erregistratuta uzteko ardura izan zuelako. Horri esker, Oñatiko protokoloen artxiboan dokumentuak arakatu ahal izan dugu, lan honen informazio-iturri nagusia baita. Dokumentuak eta horietako batzuen transkripzioa Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke.
Emakume honen biografiarako eta xaboi-fabrikarako hurbilketa hori lau atalen bidez egin dugu: Josefa Titoren familia; Francisco Rodríguez eta Josefa Titoren negozioak; Josefa Titoren xaboi-fabrika; eta, azkenik, Hijos de Viuda de Rodríguez. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
IZBE, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea
“Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado” da datorren azaroaren 6etik 21 arte, Garberan ikusgai egongo den erakusketaren izenburua.
Intxaurrondo, Altzako gainontzeko auzoak bezala, XX. mendeko bigarren zatiaren geroztik ezagutu duen bilakaera urbanistiko itzela islatzeko saiakera izan da erakusketaren ardatzetako bat.
Bigarren ardatza, komunitate batean bolondres egiten den lanari toki bat eskeintzea izan da. Horren adibide ugari daukagu izan ere, auzoko jaiak edo kirol eta ekintza kultural asko auzokideen ahaleginei esker burutu ahal izan direlako. Zeresanik ez ikastola edo auzoko aitona-amonen etxeari dagokiona baita auzolanean egindako hainbat lan ere. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Javi Castrok eta Yoseba Alonsok gidatuta, joan den larunbatean ibilaldi polita egin genuen Jaizkibelgo tontorraren iparraldeko hegalean zehar, sakabanatutako errotarrien eta harlanduzko erdi landuen artean. Javik, bere kolaboratzaile taldearekin batera, azken urte honetan aurkitu dituen harrobiak dira, dokumentuen azterketari eta landa-lanari esker, harriz harri, belarraren azpian eta garo, txilar eta oteen artean bilatuz.
Orri honetan, garatzen ari diren ikerketari eta harrobi hauen historiari buruzko informazio gehiago irakur dezakezue, eta hemen klik eginez, ibilaldi honen argazki batzuk dituzue, orain arte ezkutuan egon den ondare historiko eta kultural horren hondarrak aparteko esparru natural batean bisitatuz egin genituenak.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Denboraldi honetan gure Probintziako txoko batzuk ezagutuko ditugu eta gure inguruko herrietako paraje naturaletara bisita gehiago egingo ditugu.
Urriak 22: ALTZA-MOLINAO-TXIPRES-KUTARRO-IRASUENE- ALTZA
Ibilaldia Donostiako ekialdeko barrutian (Altza - Errenteria)
09: 00etan: Casares Kultur Etxea
Azaroak 05: ALTZA - SAN MARKO - TXORITOKIETA
09:00etan: San Martzial eliza (Altza)
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Antxon Alfaro
Uztailaren 12ko hauteskundeetan Altzan* abstentzioak % 50eko muga gainditu zuen hauteskunde atal gehienetan.
Hainbat faktorek baldintzatzen dute herritarrak botoa ematera hurbiltzea edo ez. Maila sozioekonomikoa da horietako bat. Auzo pobreenetan gutxiago bozkatzeko joera dago, eta alderantziz, maila ekonomiko eta kultural handiagoan, hauteskundeetako parte-hartzea handitu egiten da.
Altzak hiri osoko batez besteko familia-errentaren mailarik baxuenak ditu. EEIren datuen arabera (azken datuak 2017koak dira), Donostiako batez besteko familia-errenta 41.051 €-koa zen, eta Altzan, berriz, 31.778 €-koa. Baxuena 24.329 €-koa zen 19. atalean (Roteta) eta altuena 53.369 €-koa 3. zentsu-atalean (Jose Elosegi/Luis Pradera/Intxaurrondo zaharra/Ulia). Hirian familia-errenta txikiena duten 10 atalen artean, 8 Altzan zeuden (19, 25, 21, 12,11, 5, 22, 4).
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Muela, 140 x 20 cm (Exkulain)
Javi Castrok eta bere kolaboratzaile taldeak gure mendietan ezkutatuta dauden errotarri-harrobiak aurkitu eta dokumentatzen jarraitzen dute. Datorren urriaren 24an, larunbatean, Javi Castrok Jaizkibelen aurten aurkitutako harrobiak ikustera eramango gaitu eta haiei inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkigu. Bide batez, bertako ondarearen beste elementu interesgarri batzuk bisitatzeko aukera aprobetxatuko da.
Ibilbidea Txingudiko begiratoki bikaina den Santa Barbara dorrearen ondoan hasiko da, eta hegoaldeko osagai bati jarraituko zaio Jaizkibel mendiaren goialdean dauden telekomunikazio-antenen inguruetara iritsi arte. Ibilbidean zehar, duela gutxi katalogatutako hiru errotarri-harrobi (horietako bat Pasaian), harlanduzko beste harrobiren bat, historiaurreko zenbait monumentu eta beste aztarna arkitektoniko batzuk bisitatuko dira.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
2020ko irailaren 16an Ekialdeko Barrutiko Batzordearen ohiko bilera egin zen (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo). Bertan, Martin Ibabe Lehendakariak adierazi zuen ez zegoela erabaki irmorik barrutiaren 2019 eta 2020ko aurrekontuetan aurreikusitako proiektuak exekutatzeari dagokionez. Hurrengo egunean, El Diario Vasco egunkariak albiste hau argitaratu zuen: “Los proyectos del distrito Este quedan en suspenso por la pandemia“, Udaleko Lehendakaritzako Zuzendari Manu Narvaez zitatuz.
Tamalez, ez da lehen aldia udal gobernuak egia ezkutatzen digula. Ekialdeko Barrutia eratu zenetik, etengabekoa izan da Udalaren aldetik lankidetza falta izan denaren kexa. Batzordeko 8 elkarteok askotan adierazi dugu koordinazio eta komunikazio falta dagoela, eta horrek aurrera egitea eragozten duela.
Barruan esan dugu, Batzordean, lantaldeetan, sailekin egindako bileretan; eta kanpoan, prentsa-oharretan eta artikuluetan, auzoetako elkarteekin egindako koordinazioetan. Baina egoerak hobera egin beharrean, okerrera egin du azken legegintzaldian.
(gehiago…) »
4 iruzkin »
Iñaki Lertxundi Olasagasti
Ezohiko egoerak bultzatuta, aurtengo Bertso Aroa udazken betean datorkigu.
Martxoaren bueltan abiatzekoak ginen baina pandemiaren etorrerak dena hankaz gora ipini zuen eta aurre ikusita genuen egitaraua behin behinean alboratzea ekarri zuen.
Bertso Aroa denon artean aurrera ateratzeko borondate eta gogoak ahalbideratu du aurtengoari huts egin ez izana. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Euskal Giroa Elkartea
Luis, GARIN/KASARES senitartekoen gazteena bera! Bart utzi egin gaitu, horren lagunarteko egonaldien maitale zena, bere azken bidaia bakar-bakarrik egitera abiaturik. Bere haurtzarotik ezagutu ahal izan dugunon artean “LUISITO” izan da beti, horrelaxe da oraindino ere eta horrela izango da gerora ere geure gogoetan.
Duela urte batzuk, Herrerako festetako programaren azaletan gure “LUISITO” bere Luisitarekin agertu zen lehenengo aldiz ponposo-ponposo eta alaitsu Herrerako Sanluisetako jaien berri gu guztioi emateko.
Baina ez gaitezen gehiegi nahasi berbatan, nor da?, nor zen “LUISITO”? Edo hobe esan zer zen “LUISITO” herreratarrontzat?. Ez da batere erreza bera zena hitz bitan ezagutzera ematea. Gauza bat garbi dago ez zuen etsairik. Beti zegoen edonorekin elkarrizketarako prest, ezaguna ala ez ezezaguna izan. Pentsamolde zabala, beti laguntzeko prest, izakera alaitsu eta baikorra.
Eta amaitzeko gizon sentikorra, oso sentikorra zela esango genuke. Beste gizakion gaitzekin sufritzen zuen horietakoa zela. Eta orain guri dagokigu bere galera sufritzea, zaude zeure sinesmenak eskaintzen dizun zeru alai eta zoriontsu horretan!!!
(gehiago…) »
2 iruzkin »
Pakita Etxebeste Etxaniz 1926ko irailean jaio zen, La Herrerako portu eremuko Cuarta Vía etxean. Bere familia honako hauek osatzen zuten: aita, Jose Mari Etxebeste, Mendiolako Larrabide baserrikoa, Pasaiako Portuko zuzendariaren auto gidaria; ama, Kontxa Etxaniz, Zumaiakoa, eta anaiak, Julio, Mari Tere eta Fortuni.
Pabiloi berriak eraikitzeko portuko etxea botatzearen ondorioz, Eskalantegi kalera aldatu zen familia. Gerra garaian, denboraldi batez baserrira itzuli ziren, berriro Eskalantegira, eta gero, behin betiko, Herrerara, Peruene-berri etxera.
Bestalde, 1927an hiru moja mexikar ezarri ziren Pasai San Pedron eta Etxebeste-Etxaniz sendiarekin harreman estua eta elkarri laguntzekoa izan zuten. Han, baserrian amaren ardurapean heziketa bat ikasteko lehen pausoak eman zituzten haurrek, eskola nazionalera joan gabe, Kontxak hala erabakita, seme-alabak edozein tratu txar edo utzikeriatatik zaindu nahi zituelako. Geroago, 1938an, mojak Herreran ezarri ziren eta haiekin harreman hori mantendu zen. (gehiago…) »
5 iruzkin »