Real Defensako markesen artxiboaren argazkiak

2020, Irailak 1

brunet-35aJoan den urrian, Nafarroako Artxiboak jakinarazi zuen Real Defentsako markesen argazki-artxiboaren zati bat jaso zuela. Artxibo handi hori, aldi berean, familia-funts desberdinez osatuta dago, eta horien artean aipagarria da José María Brunet y Bermingham argazkilari afizionatuarena (Donostia, 1836-1891). Funts horretan Gipuzkoako eta Belle Époque garaiko Donostiako argazki bilduma bat dago bilduta; horien artean, gure inguruarekin lotura zuzena duten lau argazki daude, interesgarriak antzinatasunagatik eta edukiagatik.

h-19a

Argazki batean (goian), Herrerako trenbidearen zubia ikus dezakegu. Beste batean (lerro hauen azpian), Intxaurrondo-aundi baserria, eta haren ondoan, Intxaurrondo-txiki; atzean, Larrotxeneren zati bat ageri da, eta, ezkerrean, Buskando baserria.   (gehiago…)  »  

Tren bat Intxaurrondo zeharkatuz, 1915 aldera

2020, Abuztuak 2

dcp-a-0956_pa

Lagun batzuek ezagutzen ez genuen Polentinoseko kondearen bildumako argazki hau pasa digute. Argazkia Garro zubitik egina dago eta trena Intxaurrondo zeharkatzen erakusten digu, Irunerako norabidean. Trenaren bidearekiko paralelo, tranbiarena dago. Ezkerrean, Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen artean, Algarbe baserria. Polenteninoseko kondearen beste argazkiak bezala, hau ere estereoskopikoa da, hau da, hiru dimentsiotan ikusteko egina da. Efektu hori lortzeko, argazki makinak begi bakoitzerako argazki bat egiten du, bi argazkiak pittin bat ezberdinak direlarik.

l19269b

80 urteko anexioa: aitzakia

2020, Uztailak 26

inventario

Altzako udal ogasunaren egoera jasanezina izatea izan zen Antonio Silva buru zuen korporazio frankistak Donostiarekin bat egitea bultzatzeko erabili zuen argudio nagusia. Argudio ona izan zitekeen Altzako egoera Gipuzkoako gainerako udalerriek baino egoera txarragoan zegoela pentsarazteko zerbait balego, baina, datuei begiratuta, esan daiteke argudio bat baino gehiago aitzakia bat izan zela, -Astigarragaren anexiorako erabiliko zuten berbera-, aurretik erabakitako anexioaren inposaketa justifikatzeko, bederatzi hilabeteko epe laburrean.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko barrutia, parte-hartze hutsala

2020, Uztailak 23

Iazko urriaren hasieran, aurreko legegintzaldian Ekialdeko Barrutiko Batzordea osatzen genuen 8 elkarteok Barrutiak bi urtez egindako ibilbideari buruzko balantzea egin genuen, argi-ilunak adieraziz. Bederatzi hilabete geroago, gure balorazioa askoz ilunagoa da.

Orduan ere agerian utzi genuen Udalaren egitura ez zegoela ez teknikoki ez politikoki prestatuta barruti bat izateko, eta Batzordearen erabakiek ez zutela benetako zilegitasunik, gobernu-taldearen oniritzi formala izan arren.

Praktikan, oztopo horien ondorioz, 2019an gauzatzeko onartutako 23 proiektuak 2020. urtera aldatu behar izan ziren.

Gaur egun, egoera askoz larriagoa da, 2019ko aurrekontuaren exekuzioa % 1etik beherakoa baita.   (gehiago…)  »  

Altzan U-12 hauteskundeetan abstentzioa “garaile”

2020, Uztailak 15

atalak-abstentzioa

Antxon Alfaro

Hainbat ikerketak adierazten dute lotura esanguratsua dagoela hauteskunde-parte-hartze txikiagoaren eta pobrezia- eta bazterketa-mailaren artean.

Premisa hori Altzan* ere betetzen da. Altzako auzoetan (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo eta Sarrueta) Donostiako abstentzio-mailarik altuenak daude eta hiriko familia-errentarik baxuena (32.652 €).

Eusko Jaurlaritzak emandako behin-behineko datuen arabera, joan den igandean altzatarren % 46k baino ez zuen botoa eman.   (gehiago…)  »  

Altzako ahozko historiak koloreztatzeko lehen koadernoa

2020, Uztailak 8

koloreztatzeko

Nahia Delgado de Frutos

Azken hilabeteak osasun egoeraren ondorioz zalantzaz eta aldaketaz beteta egon dira. Txikienak ez dira ikasgeletara itzuli eta oraindik ez dago argi datorren ikasturtea nola planteatuko den, dena normaltasunera itzuliko den edo aurrez aurreko eskolak online formatuarekin uztartu beharko diren.

Hala ere, hurrengo ikasturtea hasi baino lehen, uda osoa dugu aurretik inguruan dugun jendearekin gozatzeko eta bizipenak partekatzeko. Partekatzearen eta haurrek normaltasun berri honetan hainbat modutan entretenitzearen ideia horrekin, auzoko ahozko historiak margotzeko koaderno bat sortzea bururatu zaigu.   (gehiago…)  »  

Liburu bat eta Batzar bat aurrera ekiteko

2020, Uztailak 1

altza-gerra-zibila

Hiru hilabeteko atzerapenaren ondoren, atzo, San Martzial Altzako zaindariaren eguna zela eta, Ion Urrestarazu Paradak idatzitako Altza durante la guerra civil española liburua aurkeztu genuen Tomasenen. 55 pertsona bertaratu ziren, eta aretoak gaur egungo osasun-egoeretan onartzen duen gehieneko edukiera osatu zuten.

Pasaiarekiko muga gatazkari amaiera

2020, Ekainak 22

Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 10ean emandako epaiak amaiera ematen dio Pasaiako Udalak, Pasaiako Hiriaren sorreraren 200. urteurrenaren ospakizunen barruan, 2005ean hasitako muga-gatazkari. Aldarrikapena babesten zuen txosten juridikoaren egileek elkarrizketa batean (Pasaian, 2006ko urtarrila) ziotenez, “si el tema acaba en los tribunales, con el acta de Vargas Ponce y la sentencia de 1890, la razón se la darán a Pasaia.” Prozesuetan esku hartu duten auzitegi guztien epaiek, ordea, kontrako epaia eman dute, eta argi eta garbi utzi dute Vargas Ponceren auto guztiz ezaguna  abokatu eta udal idazkari pasaitarrak “deskubritu” ondoren eraikitako birsorkuntza historikoan oinarritutako txosten juridiko hura aurreiritzietan oinarritutako eta oinarririk gabeko txostena zela. (”La Marcha Gris. Sobre el conflicto de mugas con Pasaia” bloga, 2005-2011)   (gehiago…)  »  

Batzarrak eta liburuak dagoeneko badute data

2020, Ekainak 13

gonbidapenaestibaus

Martxoaren amaierara atzeratu genuen AHMren Ohiko Batzarrak eta Altza durante la guerra civil española liburuaren aurkezpenak data berria dute dagoeneko.

Batzarrean elkarteko bazkideek baino ezin dute parte hartu, eta ekainaren 29an izango da, Herrera elkartean (San Luis plazan), arratsaldeko 7etan.

Ion Urrestarazu Paradaren Altza durante la guerra civil española liburuari dagokionez, aurkezpena ekainaren 30ean, asteartea, izango da Tomasene kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Konfinamendu garain eta Liburuaren Egunaren harira, liburuari sarrera bat eskaini genion hemen, Estibausen, eta bertan egin genuen liburuaren azalpen labur bat, lanaren aurkibidearekin batera.   (gehiago…)  »  

Dokumentuen transkripzioak

2020, Ekainak 5

bentagoya-bentabea

Herrerrako hondartza (1860)

Dokumentu historikoak transkribatzeak kaligrafia bakoitzaren berezitasunen atzean ezkutatuta diruditen datuen irakurketa eta prozesamendua errazten du. Ezinbesteko lana da azterketari eta ezagutzari ateak irekitzeko. Altzako baserrien azterketa historikoaren kasu zehatzari dagokionez, Patxi Lazcano Sorzabal dokumentuak bilatzen eta transkribatzen egiten ari den lanarekin kontatzen dugu gure artean. Orain arte laurogei dokumentu baino gehiago transkribatu ditu, eta dagoeneko eskuragarri daude Altzako Tokiko Bilduman, originalekin batera.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean