Juanatxone baserria eta dontzeila pobre umezurtzentzako doteak
Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
Juanatxone Molinaoko baserri xume bat da, eta XVI. mendearen amaieratik dugu haren berri. Bere historiak berezitasun bat du: bi mendez baino gehiagoz, eta 1653an jabeak, Juan de Layda Villaviciosa Inkisizioaren komisarioak egindako testamentu-xedapen baten bidez, baserriak sortutako errentak Donibaneko dontzeila umezurtz pobreak ezkonsariekin hornitzera bideratu ziren.
Gizarte tradizionalean, emakumeek etorkizunera begira izan zitzaketen bizi-proiektuak ezkontzara edo erlijio-bizitzara mugatzen ziren. Horretarako, neskaren familiak ezkonsari bat emateko moduan egon behar zuen, gero senarraren edo komentuaren esku uzteko. [1] Dotea biltzea, noski, ez zegoen neska guztien eskura, eta ezkontzeko geratzen zitzaien bideetako bat ongintzako erakunde batera jotzea zen, hau da, “dontzeila pobre umezurtzak egokitzeko” obra pia batera, erruki ekintza batera, alegia.
Altzan praktika horren bi adibide baino ez ditugu ezagutzen, bata Maria Manuela Ibarbururena [2] eta bestea Juanatxone baserriarena. (gehiago…) »