Julian Mas Julimasene baserriko jabearen berriak

2023, Azaroak 11

julimasene-2023-10-27

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Julimasene Herreraren eta Intxaurrondoko goialdearen artean zeuden baserrien artean geratzen den bakarra da, eta hori, inolako babesik izan ez badu ere.

Bere ibilbide dokumentala duela seiehun urte hasi zen, 1512an, La Floresta izenarekin. Hori izango da baserriaren izena 1688 inguruan [1] Julian Mas izeneko batek baserria erosi eta La Floresta izenarekin batera Julian Masen etxea edo Julimasene deitzen hasi arte, izen horrekin iritsi baita guregana.

Nor zen Julian Mas? Pertsonaia horrek, zuzenean edo zeharka, auzi askotan parte hartu zuenez, Gipuzkoako Artxibo Historikoetan gordetako dokumentazioaren bidez jarraitu ahal izan diogu arrastoari [2].

Donostiako auzokidea izateaz gain, Pasai Donibanen eta Hernanin ere izan zen, azken horretan Hernaniko kontzejuarekin auzia izan ondoren [3], eta auzi hori Probintziaren aldeko txosten bati esker irabazi zuen [4]. Auzi horretan, aurrekarien xehetasunak ditugu:

“Julián Mas natural de la Ciudad de Lila en los Estados obedientes de Flandes y residente en la Noble y Leal Ciudad de San Sebastián = Dice que habrá diez y seis años vino a estos Reinos de España donde asiste desde entonces continuamente y es hijo legítimo de Pedro Mas e Isabel Parmentier su mujer naturales y vecinos de la dicha Ciudad de Lila = y nieto legítimo por parte paterna de Santos Mas y de Clara Heddebault su mujer naturales y vecinos que también fueron de la dicha Ciudad de Lila = y de parte materna es nieto también legítimo de Joan Parmentier y Joana de Laporte su mujer naturales y vecinos que así mismo fueron de la dicha Ciudad de Lila= y son hermanos legítimos y enteros del suplicante Mathias, Santos y Pedro Jacobo Mas y todos cuatro nobles hijosdalgo notorios de sangre de la antigua familia de Mas de la dicha Ciudad de Lila que ha sido y es de esto de Nobleza y Limpieza de mucha honra y calidad y por tal habida, tenida y comúnmente reputada sin cosa en contra de tiempo inmemorial en la dicha Ciudad de Lila y en todos los dichos estados de Flandes y en las demás partes donde han asistido y ellos y todos sus antepasados han gozado y gozan siempre de la dicha Nobleza de sangre por ser como son de la dicha familia y no por otra razón alguna ocupando cada uno en su los oficios de magistrado y otros de la dicha Ciudad de Lila…” [5]

Flandesko Lila, gaur egungo Lille (Frantzia) hiriko merkatari hau Donostian finkatu zen 1675ean eta Ana Maria de Samatelu donostiarrarekin ezkondu zen; bi seme-alaba izan zituzten: Manuela Antonia eta Francisco Alberto. Alaba 1717an ezkondu zen Juan Andres de Huicirekin, Etxaurin jaioa, Nafarroan.

1725ean, Ana Maria de Samatelu hil ondoren, Julian Mas bigarren aldiz ezkonduko da Catalina Pérez de Elizagarayrekin, eta alaba bat izango du, María Teresa.

Julian Mas 1733an hil zen, eta alargunak, urtebete geroago, alabaren ordezkari gisa, lehen ezkontzako Julian Masen alabarekin auzia izango du, herentzia kontuengatik.

Julimasene baserriaren historia Argallo errotarenarekin estuki lotuta egon da, unitate bat ere osatzen zuten. Julimasenetik 200 metro eskasera zegoen, Garbera eta Ametzagainatik Pasaiako badiara jaisten ziren errekak elkartzen diren tokian. Argallo Fabrika izenarekin iritsi zaigu, Txingurrin autobideko sarbideen azpian lurperatuta geratu zen baserria. Mendeetan zehar, Argalloko eta Perueneko erroten arteko uraren kudeaketaren ondoriozko gatazkak etengabeak izan dira, baita informazio-iturri oso interesgarriak ere. Gai honi arreta berezia eskainiko diogu aurrerago.

Erreferentziak:

[1] 1694-10-12: Julian Masen probanza, La Herrerako (Peruene) errotaren jabea den Miguel de Peredoren eta Argallaoko (La Floresta) errotaren jabea den Julian Masen arteko auzian. Gipuzkoako Artxibo Orokorra, AGG-GAO COMCI 2378. Julian Masek La Floresta baserria eta Argallo errota Mariana de Villaviciosari erosi zizkion data, gutxi gorabehera, bost urte lehenago izan zen, baserria eta errota konpontzen lan egin zuen Pedro Ybarra arotz maisuaren deklaraziotik ondoriozta daitekeena.

[2] Altzako Tokiko Bildumako Julimasene baserriaren artxiboko dokumentuak.

[3] 1688-07-15: Julian Mas flandestarrak Hernaniko auzokide izateko asmoa zuen. AGG-GAO JDIM 195/9/4 (3. orria): “Julian Mas mercader Flamenco, ha presentado su Pedimento de Hidalguia ante la Justicia Ordinaria de la misma Villa pretendiendo avecindarse en ella, y ser admitido en sus oficios honoríficos de paz y guerra [...]Julian Mas se halla casado en la Ciudad de San Sebastián con hija natural de ella, donde ha residido, desde que vino de los estados de Flandes hasta hoy, no teniendo dependencia alguna de sangre, ni interés en la dicha Villa de Hernani ni haber explorado su ánimo hasta ahora de querer avecindarse en ella.”

[4] Dokumentu bereko 4. orrian, 1688-07-17 data duena: “vive y está casado en la Noble y Leal Ciudad de San Sebastián [...] Tiene facultad libre para poderse avecindar en la república que quisiere elegir [...] puede mudar de habitación siempre que quisiere.”

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Julián Martinez
    (2024, Apirilak 26)
    «En el barrio de oleta escalerillas,deberían en pensar muy seriamente en dar una solución para subir a Alza centro, »
  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»

etiketak


Sarean