Jesus Mari Villasante, Koldo Salaberria. Unai Oliden Sarriegi, Jon Arrieta Arze
Euskal Giroa Elkartea
De nuevo y con el mismo dolor, tenemos que dar el adiós a un amigo. El fallecimiento de Jesus Mari Villasante “Pirri”, después de una larga y agresiva enfermedad que finalmente ha ganado la batalla, nos ha entristecido esta mañana. La bandera a media asta, la tristeza en los corazones, esa especie de abandono cuando se va alguien al que has visto luchar, animado, con ganas de vivir y plantando cara a una difícil situación que parecía superar con la ayuda firme de su familia. Pero no ha sido posible. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Iñigo Landa Ijurko
Altzako Etxe Merkeak auzunearen dokumentazioarekin ari ginela kazetari gazte batekin topo egin genuen, gure artean erabat ezezaguna, baina Frantzian, ordea, oso ezaguna izango zena. Bere izena Clara Candiani da, eta Etxe Merkeak auzunearen inaugurazioaren kronikan, 1921eko urriaren 18an El Pueblo Vasco egunkarian argitaratua, Clarita Caudiani izenarekin sinatzen du (1). Garai hartan 19 urte besterik ez zeukan, baina kronikan erabili zuen tonua eta jaso zuen edukiagatik agerian zegoen ezohiko nortasuna eta nolakotasunak zeuzkan kazetari baten aurrean geundela. Frantzian, Clara Candianiren biografia publikoa eta profesionala 1925. urtean hasten da eta nahiko dokumentatuta dago, baina haren hastapenak, gehien bat Euskal Herrian gertatutakoak, ezezagunak bezain erakargarriak dira. Espainiako prentsaren bitartez kazetari gazte honen lehen urratsak jarraitu ahal izan ditugu, gizonezkoen mundu batean nabarmenduko ahal dena –XX. mendeko 30. hamarkadan, kazetarien artean %2 baino ez ziren emakumeak Frantzian– eta emakume honen bizitza profesionalaren oinarriak ezagutzera ere hurbildu ahalko gara. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
IZBE
Intxaurrondo Zaharreko auzo elkarteko historia batzordeak Urriaren 19an “Intxaurrondo atzo eta gaur” izeneko argazki erakusketa inauguratuko du Intxaurrondo kultur etxean 19:00etan. Bertan, auzoko 1970. urtetik aurrerako argazkiak biltzen dira.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
AA.VV. Osteguna y Herripe
OSTEGUNA, Asociación de Vecinos de Larratxo-Herrera, y HERRIPE, Asociación de Vecinos Herrera-Altza, presentan ante el Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián las siguientes alegaciones en relación con el proyecto Modificación del Plan General de Ordenación Urbana referida al ámbito A.U. IN.09 Garbera de Donostia / San Sebastián.
Constatamos en la información que nos ha llegado sobre este proyecto que no se ha tenido en cuenta la repercusión que esta actuación tiene en los barrios de Herrera y Larratxo en lo que se refiere a la conexión de aguas pluviales y fecales (saneamiento) que van a verter al río (regata) Txingurri, vertiente con una importante saturación que ha provocado unas violentas cascadas e inundaciones en Txirrita, Paseo de Herrera y Plaza de San Luis. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Datorren urriaren 21ean, larunbata, Mutriku ezagutzera joango gara gure adiskide, bazkide eta Aranzadiko kidea den Javi Castroren eskutik. Egitasmoa hauxe da:
- Mijoa auzoa: San Geronimo ermita eta Ilunbe baserrian dagoen XVI. mendeko dintelean dagoen nao baten irudia.
- Saturraran: Gipuzkoako muga. Eguraldiak laguntzen badu oinez joango gara Ondarroaraino.
- Antzainerra edo Songinerreka bailara: istorio mitologikoez jositako errota ingurua.
- Olatz bailara: Bizkaiko mugan dagoen haran karstikoa. Ordubeteko denbora baldin badugu, Lete saroea bisita dezakegu.
- Bazkal ondoren, Mutrikuko hirigunea bisitatuko dugu. Erdi Aroko aldea eta portua.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Euskal Giroa Elkartea
Xenki Berro Mujika, Iurre eta Ziortza Mujika Merino
Joan den larunbatean, irailak 23, Jabi Mujika Arregi adiskide minari omenaldi hunkigarria eskaini genion Herrerako pilotalekuan. Pilota partidak, aurreskua, musika, adiskideon gertutasuna… Bertaratu ginenok nekez ahaztuko ditugun momentuak.
Biharamunean, igandean, hirurogei bat lagunek, adiskideak eta familiakoak tarteko, Berueterako bidea hartu genuen bertan Jabiren errautsak airean barreiatzeko, Begoña, Juanjo eta Jose Mari anai-arreben eta Santi Asumendiren errautsekin egin zen bezalaxe.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Altza Hadi batzordea
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 11tik abenduaren 1a bitartean “ALTZA HADI 21 EGUN EUSKARAZ” ekimena egingo dela Altzan.
Helburua da euskaraz hitz egiteko aukera, babesa eta onarpen soziala handitzea Altzan. Aurreiritziak, ajeak edo beldurrak gainditzea. Erronka bat da. Horretarako, 515 altzatarrek adieraziko dute, nahi duenak haiekin euskaraz aritzeko aukera duela, belarria prest dutela euskara entzuteko eta beste 212k lehen hitza euskaraz egingo dute, Ahoa bizia dutela.
Honela bada, zu ere esperientzia honen partaide egin nahi zaitugu. Zure euskararen ezagutza edozein mailakoa dela ere, lagun dezakezu eta partaide izan guztiokin batera. Lehen hitza euskaraz egingo dizunaren jarrera onartzearekin soilik parte hartzen ari zara. Euskararekiko jarrera ona duzula ikusteko modua da, eta honek, ondokoari euskaraz egiten lagunduko dio, ziur.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
La Voz de Guipúzcoa, 1922-09-14
Desde Alza
Fiestas en Miracruz
Con motivo de la festividad de la Santa Cruz, la simpática Sociedad de recreo “Arzak-Ortzeok”, con la eficaz ayuda de la Comisión de Vecinos de Miracruz, y cooperación del Ilustre Ayuntamiento, ha organizado diversos festejos que tendrán lugar los días 14 al 17 del actual.
Entre las diversas fiestas que figuran en el programa, hoy se celebrarán las siguientes:
A las seis de la mañana diana por los tamborileros y dulzaineros.
A las diez, solemne misa en el convento de Miracruz, en sufragio de los fallecidos en el barrio durante el año.
A las doce, partido de desafío, á mano, entre dos competentes y renombradas parejas de aficionados del barrio. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Arg.: Francisco Armendáriz
Oñatiko Protokoloen Artxiboan gordetako dokumentu batek gure arreta biziki erakarri du. Dokumentua 1650. urtekoa da eta Mercader oinetxearen berreraikuntzaren xehetasunak eskaintzen ditu, baita plano bat ere.
Mercader oinetxea, -gaur egun Merkear aldaera moztuarekin ere ezaguna-, Lau Haizeta aldean zegoen, gaur egungo Larratxoko parkearen goiko sarreraren aurrean. Tamaina handiko zuhaitz multzo bat, desagertutako baserriari bere garaian itzala eta babesa eman ziotenak, baserriaren jatorrizko kokapenaren lekukoak dira.(1)
Etxearen izena Altzaren historiari lotua dago altzatar komunitatearen hasiera-hasieratik, baina Arzak, Aduriz, Berra eta antzeko beste etxeak bezain nabarmena izatera heldu gabe. Abizenak bide laburra egin zuen zeren XVI. mende hasieran, arazo ekonomikoak izan zirela medio, jabetzak saldu behar izan zituzten eta horrela abizena eta oinetxearen arteko lotura hautsi egin ziren.(2) (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Euskal Giroa Elkartea
Euskal Giroa Elkartea sortu zenean, ia 40 urte, jende mordo bat bildu ginen zerbait berri egin nahian, asmo berri baten inguruan. Horien artean jende heldu xamarra eta Jabitxu “gure mutikoa” gazteena bera bait zen.
Garai hartan bera Herrerako “Itzala” gazte elkarteko kide zen eta halare denbora izaten zuen bi elkarteetan parte hartu ahal izateko. Soldadutzan zegoela permiso ematen ziotenean Elkarte berria prestatzeko lanean ziharduen buru belarri.
Berak Herrera zuen maite, eta nahikoa zen edozeinek eskatuz gero bere laguntza eskaintzeko. Langile porrokatua, geldi egon ezin horietakoa, lanerako beti prest, sutsua eta bere ingurunearekin oso konprometitua.
Euskal Giroa Elkarteko lehendakari izana, egun lehendakari ordea eta pilota saileko arduraduna. Zaila izango zaigu berak egin dituen gauza guztiak nolanahi ahaztutzea. Ezinbestekoa dugu, une honetan, geure esker ona nabarmentzea.
Bihotz bihotzez eta merezimendu osoz!!!! (gehiago…) »
2 iruzkin »