AHM
Altzako Historia Mintegia gure herriko ondarea ezagutzeko, zaintzeko eta ezagutarazteko asmoz sortu zen, eta asmo hori izan dugu gogoan gure ibilibidearen 25 urteetan. Altzaren udal barrutiaren azken mugaketa, 1939. urtekoa, bilatzea, kopiatzea, transkribatzea eta argitaratzea izan zen lehen eginkizunetako bat. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
AHM
Pasaiako mugen gatazkari buruzko guztia esana dago. Epaitegi Gorenaren epaia falta zen soilik; eta dagoeneko hortxe dute, dugu. Epaitegi Gorenak inposaketaren bidea behin betiko itxi egin dio Pasaiako udalari.
(gehiago…) »
2 iruzkin »
Zigor Etxeburua Urbizu
‘Gure herriaren etorkizunarekin kezkatuta gauden altzatar multzoa gara. Ez dugu bat egiten Donostiak Altzarekiko duen jokamoldearekin, eta Altzaren nortasuna eta duintasuna berreskuratzeko protagonista izan nahi dugu’. Horixe da Altza Gara ekimenean bildu garenon goiburua. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Antxoni Loro
Otsailaren 26an, eguerdian, ALTZA KANTUZ taldeko lagun batzuk berriro bildu ginen Daniren zuzendaritzapean, eta Robertoren gitarrak eta Txominen trikitixak lagunduta.
(gehiago…) »
2 iruzkin »
Altzako Historia Mintegiaren 25.urteurrena dela eta ekitaldi bereziak prestatzen ari gara. Denak ere AHM-ren ohiko lanarekin lotuta daude eta hauxe duzue burutu asmo dugun lehena: Martxoak 17 ostegunerako, Aurkezpena eta Hitzaldia antolatu dugu Casares Kultur Etxean Altzaren ingurune naturala aintzat hartuz.

(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa
Mirakulu baten aurrean geundela zirudien: Erakusketa bat Tomasenen! Eta are miragarriagoa: Donostiako udalak antolatuta!
Donostiako (eta Gasteizeko) zerutik jaitsitako erakusketa sorpresa horrek ahoa bete hortz utzi gaitu, Altzan ez baitago erakustokirik. Casaresen zegoen txokoa beste eginkizunetarako erabili eta, geroztik, erakusketa bat egin nahi duenak etsi edo ahal duen moduan eta tokian moldatzea besterik ez dauka. (gehiago…) »
3 iruzkin »
Ángel Calvo
El pasado verano falleció Norberto Chiapuso, vecino del barrio de Loyola que tuvo una buena relación con AHM.
Fue restaurador en el Museo de San Telmo y sus aficiones estuvieron muy ligadas a su profesión. Coleccionaba de todo, monedas y billetes, sellos, postales, fotografías, etc.; colaboraba con diversas asociaciones como la Belenista, con la Parroquia de su barrio, con Tele Donosti,…. Y con todo el que se lo pedía su disposición era excelente.
Persona afable y siempre dispuesta a compartir sus conocimientos, a nosotros es decir a AHM entre otras cosas nos cedió en varios tomos el Inventario Documental del Marquesado de San Millán, “San Milián” como él lo llamaba, y además toda las información que disponía sobre dicha familia que entre otras muchas propiedades que poseyó durante varios siglos, se encontraba la Ermita de Uba y algunos caseríos de nuestro entorno. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
“Altza Hautsa Kenduz” berri bat osatzeko lanari heldu diogu. Bi urtean behin egiten dugu, gutxi gorabehera, eta abendu aldera aurkezteko ohitura daukagu. Hementxe doa, bada, edukia osatzeko gonbidapena: historia, familia eta gizarte zientziak oro har, natura, literatura, elkarte eta auzoen bizitza, argazkiak…, Altzari buruzkoak edota altzatarrek sortuak.
Ale berriak hamaika zenbakia eramango du eta, jakina denez, hamaika ugaritasunaren sinonimoa da. Hala izango delakoan gaude, honez gero artikuluren bat jasoa baitugu.
Lanak jasotzeko azken eguna irailaren 1ean izango da, uda pasata alegia. Gurekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili, posta, telefonoa edo, nahi izanez gero, Casaresen bertan, ostegun arratsaldetan.

Iruzkinik ez »