Etiketaren izena: Historia

Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (II)

2025, Uztailak 3

Txipres, Kutarro

Txipres (1-i)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

***Oharra: artikulu osoa irakurri hemen***

Basogintzaren sustapena XVI. mendean

Erabaki, agindu eta ordenantzen artean badaude bi historiografiak mugarritzat hartzen dituenak:[1]

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1548. urtean, lehen aldiz basogabetzearen arazoaz jabetuta, hiribildu bakoitzak urtean 500 haritz edo gaztainondo landatzea aginduko du: “hiziessen plantar quinientos pies de robles y castaños en los exidos comunes…”. Donostiak, beste hiribildu batzuekin batera, ordea, protestatu zuen, ez baitzeukan haren iritziz haritzak non landatu: “no tenia lugar donde poder plantar los dichos robles i castaños“.
  • Lau urte beranduago, 1552an, Erregeak txarei[2] buruzko ordenantza berretsiko du: “todas las villas e alcaldias e lugares y personas particulares… ayan de dexar y dexen en los dichos montes xarales asi guiados para carbon de quarenta en quarenta codos vn roble guiado por roble grande y creçido y no le corten ni talen los tales dueños…”. Udalek ordainduko dituzte landaketak hainbanaketen bitartez, landaketa gastoak eta ardura auzokideen artean banatuz, alegia.

  (gehiago…)  »  

Sarroetako portutik La Herrerara

2025, Ekainak 11

l227781

Patxi Lazcanok Tokiko Bildumarako transkribatu dituen azken dokumentuen artean, 1750ean datatutako bat dago, bereziki interesgarria, lehen aldiz Urumeako Sarrueta portua Herrerarekin eta Pasaiako badiarekin esplizituki lotzen duen froga dokumentala eskaintzen digulako:

Digo que mis partes como mayorales de los boyerizos, condujeron todos los materiales de madera y tabla desde el Puerto de Sarroeta a la Errera que es en la Playa y Canal del Pasaje ” [1]

  (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: beste jarduera batzuk (eta 10)

2024, Uztailak 7

l21887

Antxon Alfaro

Santa Barbara auzunea garbitu eta txukuntzeko antolatu zen auzolanak oroitzapen berezia utzi zuen Gazte-Lekuko gazteengan.

70eko hamarkadaren hasieran, Santa Barbara auzunea, Erroteta auzunea bezala, oraindik urbanizatu gabe zegoen eraiki zenetik, ia 20 urte lehenago. José Ignacio Goñik gogoratzen du Santa Barbarako kaleak oso gaizki zeudela, zuloz beteta, lokatzak ia dena hartzen zuen, sastraka asko zegoen, usain desatseginak sortzen zituen ur geldia eta auzoko sarreran zulo handi bat.   (gehiago…)  »  

Ontzigintza Altzan, zertzelada batzuk

2024, Apirilak 12

Itsasontziak eraikitzeko industria garrantzitsua izan zen XVI. eta XIX. mende bitartean Pasaiako badiaren inguruko herrietan, Errenterian, Lezon, Pasaian eta, neurri apalago batean, Altzan, batez ere materialen hornikuntzarekin lotutako jardueretan, baina baita itsasontzien eraikuntzan ere, Herrerako ontziralekuaren inguruan eta Buenavistako Berratxokoan atondu ziren ontzioletan. [1]

1802-costa-de-alza

“Costa de Alza”, 1802 (1. ir.)   (gehiago…)  »  

Altza kartografia historikoan

2024, Martxoak 5

"Fuerte de Alza" (1838)

"Fuerte de Alza" (1838)

Artxiboetan katalogatutako planoak eta mapak oso lagungarriak dira gertaera historikoak garatzen diren espazioak hobeto ezagutzeko. Krokis soil bat zein maparik landuena eta ederrena oso lagungarriak izan daitezke biltzen duten informazio baliotsuagatik. Egungo garapen teknologikoari esker, dokumentu horiek gordetzen diren artxiboek erraztu egiten dute ikertzaileei eta jakin-minez daudenei funts horietarako sarbidea ematea.

Defentsaren Liburutegi Birtualean (Biblioteca Virtual de la Defensa) esaten ari garen horren adibide bat da. Bertan, Defentsa Ministerioaren dokumentu-zerbitzuetan gordetako kartografia historikoaren bilduma bikaina eskaintzen da, eta webgunearen bidez oso kalitate onarekin eskura daiteke.   (gehiago…)  »  

Pilare bat Herrerako ontziralekuan (1551)

2024, Otsailak 17

1766-etiketekin

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

XVI. mendearen lehen erdian, Gipuzkoa zeharkatzen zuten bidaiariek eta merkantziek bidesaria ordaindu behar izaten zuten probintziako ibai nagusiak txalupan zeharkatu ahal izateko, Deban, Zumaian, Orion eta Ergobian (Astigarraga), baita Pasaiako badian ere. Gipuzkoako Batzarrek 1551ko apirilean bilduak ulertu zuten “pasaje“/pasagune horietan egiten zen kobrantzan arbitrariotasun handia zegoela eta batelariek abusuak egiten zituztela; eta aranzel bat, tarifa ofizial bat ezarriz esku hartzea erabaki zuten.

Aranzel hori Herrerako ontziralekua eta Bizkaia auzoko ontziralekua lotzen zituen ibilbidean aplikatu zen lehen aldiz, hau da, Donostia eta Hondarribia hiribilduak lotzen zituen ibilbidean. Batzarrek onartutako agindu horren berri emateko eta hura baliarazteko, Herrerako ontziralekuan pilare bat bere kapitelarekin jartzea agindu zuten, bertan aranzela jasotzen zuen pergaminoa jartzeko. Ondoren, ezaugarri eta prezio bereko beste pilare bat eraikiko da badiaren beste aldean, Bizkaian, garai hartan Lezoko mugapean.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: mendiko atala (7)

2024, Urtarrilak 30

l21893

Antxon Alfaro

60ko hamarkadaren amaieran, egoitza aldatzearekin eta Gazte-Leku martxan jartzearekin batera, mendiarekin lotutako jarduerak izan ziren elkartearen ezaugarri nagusiak. Horretan ere paper garrantzitsua izan zuen Roberto Mendiguren jesuitak ildo horretan egin zuen lanak.

Inguruko mendietara irteerak ez ezik (San Markos, Txoritokieta, Landarbasoko leizeak…), autobusak antolatzen hasi ziren Altzatik urrunago zeuden mendietara (Urbia, Gorbeia, Ernio, Txindoki, Uzturre…).   (gehiago…)  »  

Bola-jokoaren lehen aipamena Altzan

2024, Urtarrilak 16

jan-steen-bolariak

"Bolariak", Steel 1660 (1)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Bola-jokoarekin lotutako lehen erregistroa Altzan 1694. urtekoa da, eta boloak jartzeko landutako harrizko lauza bat Julimasene baserrira [2] eramatearekin lotuta dago.

Bola-jokoa unibertsala da, eta antzinatik jokatu izan da, askotariko aldaerekin. Gipuzkoan, lehen albisteak Erdi Arokoak dira eta gutxi dira, eta oraintsuago sagardotegiekin lotura estua duen kirol herrikoia izan da. [3] Gaur egun praktika oso murritza izan bada ere, oraindik ere presente dago gure artean, batez ere Herreran, non duela urte pare bat bolatoki berri bat eraiki den Arrobitxulo parkean eta partidak antolatzen jarraitzen den.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: euskal dantza taldea (6)

2023, Azaroak 27

Lehen emanaldia (1971)

Antxon Alfaro

Santa Barbarako lokal berrian, Centauroan egiten zituzten mendi irteerekin jarraitzeaz gain, euskal dantza talde bat jarri zen martxan.

Jarduera honen hasiera nahiko kasualitatez eman zen. Pepi Morenok gogoratzen duenez, arratsalde batean Gazte-Lekuko zuzendaritzako hainbat kide Jose Ignacio Goñi presidentearekin bildu ziren Pasaiako Alkartasuna dantza taldearen lokalean. Bilera zuten aretoko hormetan dantzaldietan erabiltzen ziren soineko ezberdinak zeuden ikusgai. Pepik haiei begira eman zuen bilera osoa. Amaieran, Alkartasuneko kide bat hurbildu zitzaion, ea gustatzen zitzaizkion galdetuz. Asko, baina batez ere bere ilusioa dantzatzea izango zela erantzun zuen. Elkarrizketa horren ondorioz, proposatu zieten Gazte-Leku elkartean talde bat antolatzen bazuten Alkartasuneko pertsona batek taldea irakasteko eta abian jartzeko konpromisoa hartuko zuela.   (gehiago…)  »  

Julian Mas Julimasene baserriko jabearen berriak

2023, Azaroak 11

julimasene-2023-10-27

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Julimasene Herreraren eta Intxaurrondoko goialdearen artean zeuden baserrien artean geratzen den bakarra da, eta hori, inolako babesik izan ez badu ere.

Bere ibilbide dokumentala duela seiehun urte hasi zen, 1512an, La Floresta izenarekin. Hori izango da baserriaren izena 1688 inguruan [1] Julian Mas izeneko batek baserria erosi eta La Floresta izenarekin batera Julian Masen etxea edo Julimasene deitzen hasi arte, izen horrekin iritsi baita guregana.

Nor zen Julian Mas? Pertsonaia horrek, zuzenean edo zeharka, auzi askotan parte hartu zuenez, Gipuzkoako Artxibo Historikoetan gordetako dokumentazioaren bidez jarraitu ahal izan diogu arrastoari [2].   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »

etiketak


Sarean