Etiketaren izena: oinetxea

Zabalaga oinetxea (Hernani), eta Arzak-tarrak

2021, Ekainak 22

Zabalaga

Zabalaga (A. Calvo, 2021)

Joan den hilean, Plus 55ekin Chillida Leku museoa bisitatu genuen, Hernaniko Zabalaga oinetxe zaharraren lurretan. Patxi Lazcano Sorzabal altzatar baserriei buruz egiten ari den dokumentazio-lanari esker, Altzatik datu berriak emateko moduan gaude, hernaniar orube horrek XVII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara izan duen ibilbideari buruz, Altzako Larrerdi loturaren parte izanik. [1]

Lehenik eta behin, bi mende pasatxoko ibilbide horren laburpen azkar bat egingo dugu, eta, ondoren, Zabalagaren historia osatzeko ekartzen zaion dokumentazioa aztertuko dugu zehatzago, esan bezala, Larrerdirekin harreman estua duena.

Larrerdiko maiorazkoa Migel Arzakek eta Katalina Perez Aszinak sortu zuten 1682ko apirilaren 23an, Larrerdi oinetxea eta bere jabetzak emanez. Ondorengoetako batek, Migel Arzakek, 1731ko urriaren 29an egin zuen testamentuan, lotura horri Zabalaga oinetxea gehitu zion, bere ondasunekin.   (gehiago…)  »  

Casanao etxearen dokumentuak

2012, Abuztuak 22

Iñigo Landa

Orain dela urtebete pasatxo, Miren Mendarte Casares errenteriarra, amaren aldetik Casanao baserriko ondorengoa eta familiaren artxibo jasotzailea, gurengana hurbildu zen etxean gordetako dokumentazioaren edukia Altzako Tokiko Bildumaren funtsean ere jasoa gera zedin.

Honez gero, dokumentuak soilik katalogatu ditugu, berrogeita bat denera, gehienak XVIII. eta XIX. mendekoak. Dokumentu asko Casanao baserriaren gaineko zentsuak dira, baina badira ere testamentuak, ezkon hitzarmenak, odol-noblezia kide izatearen autoak eta bestelako gai interesgarriak. Adibidez, 1873. urteko agiri bat Altzako Etxetxiki, Arraskoene eta Antxo baserriak desjabetze prozesua jasotzen duena, Pasaiako portuan zabaltzeko obrak egiteko. Miren Mendarteri gure esker ona adierazi nahi diogu altzatarren ondarea aberasten laguntzeagatik.

1739-12-12

Ernabido, seguruenik

2009, Urriak 27

Iñigo Landa

Eusko Ikaskuntzak Internet argitaratzen duen Euskonews buletinaren 503. zenbakian, “Atzoko Irudia” atalean, “Acceso a una casa de Altza” izenburuko argazkia erakutsi digu. Argazkiaren fitxan agertzen denez, argazkiaren egilea Pedro Garmendia da eta 1920-1934 urte bitartean egina da. Irudian etxe baten ataria ikusten da eta bertan antzinako arku baten dobelak nabarmentzen dira, garai batean etxe horrek izan zitekeen handitasunaz hitz egiten diguna. Atari xume bat, hortaz, ate zabalago eta dotoreago bat zegoen lekuan.   (gehiago…)  »  

Berra, comune d’Italia

2008, Azaroak 28

Berra Italia

Esta semana, Mario Rueda nos ha escrito desde Argentina a través de Altzanet para solicitarnos información sobre el apellido Berra.

Naturalmente, le hemos enviado la información genealógica y de la casa solar de que disponemos, y en el mensaje de agradecimiento que nos ha enviado nos dice: “Igualmente sigo investigando acerca de las raíces italianas del apellido, ya que me dieron datos que los antepasados provienen de la región de Piacenza, en la Emilia Romagna.”

Y así es. Junto al río Po, en la provincia de Ferrara, se encuentra el municipio de Berra, de 5.623 habitantes, compuesto por los barrios de Serravalle, Cologna y Berra. La población de Berra es conocida desde la antigüedad y con el tiempo su nombre ha dado origen al apellido italiano Berra.

Es conocido que algunos de los apellidos altzatarras, como Arzak, Aduriz y el propio Estibaus, hacen referencia a los lugares de procedencia de los primeros portadores, por lo que no hay que descartar el realizar una investigación sobre el posible origen mediterraneo del altzatarra Berra.

Casa Solar Arzac - Artzaka

2008, Ekainak 12

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »

etiketak


Sarean