Datorren abenduaren 16an, arratsaldeko 7:00etan, “Altza denboraren joan-etorrian” liburua aurkeztuko dugu Larratxo Kultur Etxean. Aurkezpen hau berezia izatea nahi dugu eta ahalegin guztiak egiten ari gara hala izan dadin.
Altzatarrek historian zehar egin duten bilakabidea ezagutzeko gogoz, 30 urte bete ditu aurten Altzako Historia Mintegiak. Urteurrenaz baliatuz, proiektu berri bati ekiteko aukera ona iruditu zaigu, gure herriaren historia irudidun baten argitalpena hain zuzen, non orain arte Altzaren Historiari buruz ikasi dugun guztia laburbildu eta irudikatuko dugun.
Ostiralean Tomasenen hirurogei bat lagun bildu ginen 2016 urteko egutegiari ongietorria emateko eta bidenabar urte berriak zer ekar dezakeen aurreikusteko. Gure ibilbidearen hogeita hamargarrena izango da eta gainontzeko eragile altzatarrekin Altza2016 kultura egitarau bat osatzeko erronka jarri diogu gure buruari.
Honez gero prest daukagu 2016 urteko egutegia eta datorren abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dugu Tomasenen. Egutegi berriaren aurkezpenaz baliatuko gara zuekin datorren urterako dauzkagun asmoak partekatzeko, urte berezia izango baita guretzat. Berezia, batetik, 2016. urtean AHMk 30. urteurrena beteko duelako. Eta bestetik, hainbat urtetan gure jarduera berraztertzen eman ondoren, elkartearen gertuko etorkizunari gogoz eta asmoz heldu nahi diogulako. (gehiago…) »
Joan den ostiralean, hilak 12, Jolastokietan, 2015 urteko egutegia aurkeztu genuen. Egutegi berrian kirol giroan murgildu gara. Izan ere, album altzatarra berria prestatzen ari gara eta bere orrialdetan kirolak Altzan XX. mendean zehar izan duen presentzia islatu nahi dugu. Asmoa burutzeko argazki sorta interesgarria badugu dagoeneko, baina, hala ere, egutegiaren aurkezpenaz gonbidapen berri bat egiteko baliatu gara, Altzako kirolarekin zer ikusirik duen momenturik, lekurik, ekitaldirik, protagonistarik eta abar jasotzen duen argazkirik duena gurekin harremanetan jar dadin.
Aurreko ostiralean, Aterpean eta Altza Hutsa Kenduz berriarekin batera, 2014. urteko egutegiak aurkeztu genituen. Oraingoan protagonista Francisco Armendariz da eta bere argazkiak, egutegi handiarena Garberan egina eta txikiarena Lau Haizetako bidean.
Honez gero, Estibausen bi alditan erakutsi dizkizuegu haren argazkiak, lehenengo batean Altzako inguruetan eginak eta beste batean bidaietan eta ibilaldietan egindakoak.
Guztietan argiaren erabileran eta konposaketa osatzeko erakusten duen sentsibilitatea nabarmentzen da. Hirugarren bat egitea geratzen zaigu, erretratuekin. Horiek guztiak mila argazki baino gehiago biltzen dituen albumetatik hartutako sorta txiki bat baino ez dira, bere alabak Mª Doloresek maitasunez gorde eta gurekin partekatu duena.
Aurten ere egutegi berriak argitaratu ditugu, handia paretan zintzilikatzeko eta txikia poltsikoan eramateko. Egutegi handian fondoko irudia XIX. mendeko grabatu bat da, A. Piralak egina, karlistaden kronista, eta bertan San Martzial eliza zaharra, Barbotegi eta Txapiñene etxeak ikusten dira. Argazkiak urrian aurkeztu genuen “Sarroeta-Martutene” album altzatarra liburutik hartutakoak dira. Datorren urte berria pasa duguna baino askoz hobea izan dadila. Halabiz.
Urtebete pasa da hogeita bosgarren urteurrenaren ospakizunetatik. Urte berezia izan zen hura, alde guztietatik begiratuta, eta bultzada ederra izan zen aurrean dauzkagun erronkei eusteko. Horrela, hilabete hauetan lanean jardun dugu eta urte amaitu aurretik egitarau trinko bat prestatu dugu lan horren erakusgarri. Garaiz jasoko duzue informazioa zehatza, baina, bitartean, bihoa oraingoz egitarauaren aurrerapen hau:
Ganbara erakusketa: “Egun batez Altzan…orain dela 60 urte“, Tomasene kultur etxean, abenduaren 11tik 14ra.
“El cuaderno de Tere” liburuxkaren aurkezpena, Tomasenen, abenduaren 14an.
2013. urteko egutegiaren aurkezpena, egun eta leku berean.
“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua, San Martzial elizan, abenduaren 15ean.
AltzaNatura: abenduaren 16an Marko Sierraren eskutik ibilaldia Molinao errekaren inguruetan honen balio naturalak ezagutzeko.
Erne, bada, abenduan.
Bitartean, Orereta-Oinarri abesbatzak iazko kontzertuan abestutako pieza honekin goxatzen uzten zaituztegu: Josu Elberdin pasaitarraren “Alami”.
Alami
Baso ilunean soinurik ez dago,
Baso ilunean ahul dago dena. (bis)
Hotza, hotza ta iluna.
Hotza, hotz handia.
Zarata izotzan urtu eginten da
Eta iluntasunean desagertzen da.
Paparapapapa… (bis)
Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala.
Amestu egin nahi dut
Munduan zehar ibiltzen naizela
Zoriontsu izanik
Jendearekin abesten dudala!
Amets egiten dut nik
Ametsak amestu
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira
Amets egiten dut nik
Ametsak abestuz
Abestuz amesten dut
Zerurantz begira
Ostiralean Altzaren adiskideen elkargune bihurtu zen Tomasene eta giro eder batean bete egin zen “Altza,Hautsa Kenduz 11″ liburuari ongietorria emateko. Liburuaren aurkezpenarekin batera, Daniel Soliño txistulariak eta Manu Gómez gaita-joleak doinuz jantzi zuten ekitaldia eta Mattin ilustratzailearen irudi koloretsuek argitu zituzten paretak.
Iragarri bezala atzo arratsaldean AHM-k argitaratutako azken liburuaren aurkezpena egin zen, “Altza XIX. mendeko kroniketan / Altza en la prensa del siglo XIX” liburuarena, alegia. Ekitaldira etorritako lagunek Tomaseneko aretoa bete egin zuten haien presentzia eta maitazarrez.
Emma Berra (2025, Otsailak 6) «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
Natalia berra (2025, Urtarrilak 21) «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
Carmen Perez (2024, Abenduak 30) «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
Carmen Perez (2024, Azaroak 29) «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
Carmen Perez (2024, Azaroak 29) «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »