Nolakoa da amesten edo behar duzun auzoa?
Emanhar Elkartea
Mezu honen bidez HERRERA auzoko bizilagunen artean gure bizilekua hobetzeko egingo dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu:
NOLAKOA DA AMESTEN edo BEHAR DUZUN AUZOA?
Amets hori identifikatzeko ekintza batzuk egingo ditugu hilabete bukaeran, Oasis Jolasa deiturikoa. Brasiletik datorren metodologia honen bidez auzoko amets kolektiboa identifikatu eta sortzeko pausuak emango ditugu. Ohikoak ez diren eratan, auzoko adin, jatorri eta perspektiba ezberdinetako bizilagunez osatutako jokalari-talde motorea osatuko da: HERRERAKO AUZOTALDEA. Oasis Jolasa bere osotasunean bizituko duten 20 jokalariak, bi astebukaerako parte-hartzearen truk auzotarren indarra batzeko aukera izango dutenak.