Distritos

2010, Maiatzak 16

Elena Arrieta Yarza

El actual territorio que conforma la ciudad de Donostia se hace grande e incontrolable.  Grande, no porque se haya agrandado dimensionalmente desde 1940, con la incorporación de Altza, ya que incluso se ha hecho más pequeño desde entonces. Es grande por lo incontrolable en su conjunto y porque en las últimas décadas se está viviendo un desarrollo en servidumbre de lo que se llama la periferia con respecto a un centro que, sometido a su vez al turismo, cada vez requiere más y más.   (gehiago…)  »  

Altza kantuz

2010, Maiatzak 11

Antxoni Loro

Asteartero, altzatar talde handi bat arratsaldeko 7:30ean biltzen da, Casares kultur etxean, Euskal Herriko kantuak abestuz une atsegin bat pasatzeko, Dani Ugalderen zuzendaritzapean.

Joan den larunbatean, ikasturtean zehar ikasitako abestiak auzokideekin konpartitzeko asmoz, taldeak Kantu Jira bat egin zuen Altzako kaleetan zehar, Casaresetik Altzagainaraino. Kantu Jiraren festa giroa borobiltzeko, herriko ohitura zaharrari eutsiz, mahai baten inguruan bildu ziren, Altzatarra elkartean.

Argazkiak: Antxon Alfaro

Plus 55 txangoak

2010, Maiatzak 5

AHM

Aurten ere, “Altza ezagutuz” egitasmoarekin ibilaldiak egiteko aukera izango dugu. Angel Calvo izango da, aurrekoetan bezala, ibilaldiak prestatu eta gidatuko dituena, Donostia Kultura eta AHM-ren laguntzaz.

Apirilaren 29an lehen txangoa egin zen. Garberatik abiatuz, San Markoko zabortegiaren inguruan buelta bat eman zen.

Maiatzerako beste bi txango daude prestaturik:

  • Maiatzaren 13an Donostiako Untzi Museora (Herrerako bus geltokia, 10:00etan)
  • Eta 27an, Ametzagainako parkera (Garberako bus geltokia, 10:00etan)

Ongi ibili.

jaizubia-04062009

Bertso-aste bikaina

2010, Apirilak 29

Iñigo Landa

Altzako bertsozaletasunak goia jo du aurreko astean. Altzania eta Bizarrain elkarteak antolaketa lanetan, Altzako Bertso Asteak hamar urte egin ditu eta hamarreko nota merezi duen egitasmoa burutu du: 17an, Altzatarra elkartea jendez lepo egon zen Irazu eta Sarriegi bertsolarien inguruan afaltzeko eta bertsoez gozatzeko; 23ko iluntzean, bertsoak eta musikak bat egin zuten Nido tabernan Bertsoshow espektakuluan; eta, igandean, bertso jaialdi bikaina izan zen Altzagaineko Plaza Gorrian, une honetan puri-purian dauden bost bertsolari handiekin: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Egitasmoa borobiltzeko, bertso-paper lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz eta hamabost lanen artean Iñigo Legorbururena izan da saritua.

X. bertso-aste honen antolaketak, giroak eta jendearen erantzunak mugarri bat jarri dute Altzako bertsozaletasunaren historia txikian. Zorionak antolatzaileei eta eutsi goiari!

Txangoaren irudiak

2010, Apirilak 23

Javier Cantera

Hemen dauzkazue joan den martxoaren 27an Gongora eta Irulegiko gaztelura (Aranguren Harana) egindako txangoaren argazkiak.

Lehenengo argazkian, Aitor Pescador historialaria Gongora oinetxe eta familiari buruzko ibilbide historikoa azaltzen ari da.

Bigarrenean, Juantxo Agirrek Eskola-Tailer baten bitartez egiten ari diren Jauregi Zaharraren eraberritze lanak azaltzen ditu.

Hirugarren argazkia Irulegi gazteluan egina dago.

XIX. mendeko irudiak

2010, Apirilak 17

Iñigo Landa

Datorren apirilaren 30 arte Donostiako Koldo Mitxelenan irudi bilduma interesgarri bat ikus daiteke. Marrazkiak Lehen Karlistadan Ingalaterrako ilustratzaile militarrek egindakoak dira.

Baten batek ezin badu joan edo Aldundiaren funtsetan dauden irudiak ikusi nahi baditu, Interneteko web orri honetara jo dezake: XIX. mendeko Albuma. Behean, web orri horretan Altzarekin loturik aurkitu ditugun irudiak ikus ditzakezue; asko Pasaiako badiarenak dira eta albo batean Buenavistako bazterra ikus daiteke.

Kaleko artea

2010, Apirilak 11

Iñigo Landa

Altzan barrena ibiliz, kaleko artearen adibide interesgarriekin topo egin dezakegu txoko askotan.

Kaleko artea, edo hiritarra, kalean egindako mota askotako adierazpenak hartzen ditu bere baitan. Askotan legez kontrako eta ezkutuan sortua, maiz igarobidetan, hormetan eta hiriko altzarietan egina. Erabiltzen diren gaiak, formak eta teknikak ugariak dira (margo eta graffiti politikoak, sozialak, pertsonalak…), eta sarritan bazterketarekin, gaztetasunarekin eta gizarte disidentziarekin lotu ohi da. Egileak anonimoak edo ezezagunak izaten dira, askotan beraien tag edo graffiti-sinadura bertan marrazten badute ere. Egiten dituzten margoketak ere inork ez daki zenbat iraungo duten, garbitzaileek edo obra batek desagerrarazi egin ditzakete eta; ia inori ez zaio burutik pasatzen lan horiek gordetzea edo zaintzea, askotan miresmena sortzen badute ere.

Arte mota honen adibide batzuk ekarri nahi izan ditugu hona; lehenengo biak Molinaoko A-8 autopistaren azpiko pasabidean egindako margoen argazkiak dira, eta besteak Herreratik Gomistegira joateko oinezkoen kaletxo luzean ikus ditzakegunak.

Altzaren natur ondarea, ikergai

2010, Martxoak 29

Udaberria heldu da eta atzean geratu dira hotza eta iluntasuna. Jendeak bideak eta pasealekuak hartu ditu eta inguratzen gaituen naturaz gozatzeko parada ezin hobea dauka, bost zentzumenez. Antzinatik gizakiak moldatu egin du Altzako lurraldea bere beharretara, baina horrek ez du eragotzi, ez baserri giroan ezta kaletarrean ere, naturarekiko harreman estua edukitzeko, urarekin, landareekin, hegaztiekin… Harreman estu horrek arrasto sakonak utzi ditu altzatarren biografian eta bere isla ere utzi du idazle zein ikerlarien lanetan, “Altza, Hautsa Kenduz”-en ikus daitekeen bezala.

Altzako Historia Mintegiak, bere aldetik, gai honen ikuspegi orokor bat edukitzeko beharra ikusi du eta, horregatik, injineru agronomoa eta Haritzalde ekologi taldearen partaidea den Marko Sierra-rengana jo du Altzako lurraldean dauzkagun habitatak deskribatu eta kokatzeko. Azterketa honek “Aniztasun biologikoa Altzan” izenburua izango du eta aurki amaituta egongo da. AHMk azterketari ahal den hedapen handiena ematen saiatuko da, altzatarrek daukagun natur ondarearen ezagutza eta gozamena handitzearren.

Kaskabeltzaren kantua Martillunen.

kaskabeltza

Natur Zientziekin lotutako artikuluak “Altza, Hautsa Kenduz”-en:

Bihar, hilak 25, bi hitzaldi

2010, Martxoak 24

Bihar, hilak 25, arratsaldeko 7:00etan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hitzaldi bat izango da Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta. Hitzaldia Alberto López arkitektoak eskainiko du izenburu honekin: “LURRALDEA, HIRIA ETA KRISI EKONOMIKOA: Donostiako eredua. Hiri plangintza orokorraren ikuspegi kritiko bat”. Alberto López arkitekto hirigile doktorea da eta Portugalete, Castro Urdiales, Etxebarri eta Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Nagusien eta Bilboko HAPN-ren aurrerapenaren egilea da.

  (gehiago…)  »  

Altzako berriak, orain dela 80 urte

2010, Martxoak 12

Argia, 1930-03-02 - 462. zbka.

Iturri goxo

Aspalditxo ixilik egon ondoren, eta nere ez biarrak aldegin diranian berriro itzuli nai nuke, ARGIA maite onetara.

Egun oroigarria

Benetan egun alai eta pozgarria, Altza’ko sendi on eta ezagun batentzat, eta aiekin batian, beste an ziran guztientzat jun dan astian Zumaia’n Elizalde’tar Teodora’ren lekaime sarrera zala ta igaro genduen eguna; Martillun jatetxe ospetsuko alaba zan, eta sendi au ain ugaria da, eta ainbeste ezagun dituzte, iru auto berez ibillen biarra izan zan danak aldatuko bagiñan.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»

etiketak


Sarean