Ez, ez, ez, zentral nuklearrik ez!

2017, Apirilak 28

l16646

Antxon Alfaro

Hurrengo asteetan behin betiko jakingo da Garoñako zentral nuklearra berriro abiarazten den edo betirako ixten den. Egoera honek egin du “Ez, ez, ez zentral nuklearrik ez!” leloa Euskal Herriko kaleetan berriro entzun dezan.

  (gehiago…)  »  

Altzako V. Naturaldia

2017, Apirilak 23

naturaldia-2

Maiatzean ospatuko da aurten, Altzako naturari eskaintzen diogun erakusleihoa. Egitarau oparoa prestatu dugu  Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak eta tarte berezia eskainiko diegu gure inguruneko anfibio eta narrastiei.

Hona hemen aurtengo egitaraua:   (gehiago…)  »  

Ondarea babesteko Plan Berezi bat Altzan

2017, Apirilak 12

armarria-herreraDonostian indarrean dagoen ondarea babesteko Plan Bereziak (HEOBPB) Altzaren antzinako udal barrutian babesten duen elementu kopuru eskasa baino eskasago da: Donostiako 1000 elementutik gora soilik hogeita hamalau nolabaiteko babesa daukate Altzan. Donostiako udalak onartutako planek ez dute Altzaren ondarea babesteko balio izan, aitzitik gure ondarea degradatzen eta desagertzen laguntzeko tresnak izan dira. Ondareak -baserritarra, hiritarra zein industriala- gaur egungo hiritarrok gure historiarekin harremanetan jartzen gaitu eta horregatik Altzarentzat premiazko Plan Berezi bat eskatzen dugu, Altzaren eremutik bere historiaren aztarnak ez daitezen erabat desagertu.   (gehiago…)  »  

Plataforma de asociaciones en defensa del patrimonio

2017, Apirilak 10

Con el objetivo de aunar esfuerzos y colaborar en la defensa, conservación y estudio del Patrimonio histórico-artístico y urbanístico de Donostia - San Sebastián, se acaba de crear una Plataforma en la que convergen diferentes Asociaciones (Ondare-SS, Áncora, Uliako Lore Baratzak, Altzako Historia Mintegia …) que se han destacado por su actividad en la reivindicación del mantenimiento de edificios y espacios singulares de la ciudad.

Su primera acción ha consistido en hacer entrega en el día de hoy (7de abril 2017) en el registro del Ayuntamiento de un DOSSIER elaborado por arquitectos e historiadores con amplio listado de obras (edificios, comercios, portales, mobiliario urbano, parques…) que en su opinión deberían tenerse en cuenta y ser incluidos en la revisión del PEPPUC que actualmente está realizando la Concejalía de Urbanismo.   (gehiago…)  »  

Otxoki baserria eta lazkanotarrak

2017, Apirilak 6

otxoki-baserria

Otxoki 1935 aldean (Arg.: Karmen Urkizu Lazcano)

Patxi Lazcano Sorzabal

1871. urtean Otxoki baserrian Sansinenea Larrañaga anaiak bizi ziren, Jose Joaquin eta Jose Mariano, beraien familiekin, “1871, Nómina de casas y habitantes contribuyentes al pago del médico cirujano titular de la población de Altza” dokumentuan jasoa dagoenez.

Juana Josefa eta Francisca Ramona Yribarren Yrizar ahizpekin ezkonduak zeuden, aurrenak bost seme-alaba izan zituen eta bigarrenak lau. Ez dakigu noiztik bizi ziren baserrian, ezta noiz utzi zuten. (1)

Beste artxibo-dokumentu batean, “Sesión extraordinaria para elaborar las listas electorales del Ayto. de Altza, del 1 de febrero de 1889″, Otxoki baserriko Antonio Lazcano Arsuaga agertzen zaigu, 133. zenbakiarekin. Hauxe da lazkanotar bat Otxoki baserriari lotua agertzen zaigun lehena.

  (gehiago…)  »  

AHMren Batzarra

2017, Martxoak 30

20170323_200907Pasa den ostegunean, hilak 23, urteko Batzar Nagusia ospatu genuen AHMn. Estibaus buletinaren banaketarekin hasi ginen. Iazkoaren antzean, aurreko urtean blogean argitaratutako artikuluak eta 2016 urteko memoria bildu ditugu buletinean. Jarduerak errepasatu eta gustura iaz egindako lanarekin, aurten dagoeneko esku artean dauzkagun jardueren inguruan hitz egitera pasa ginen.   (gehiago…)  »  

Santi Asumendi

2017, Martxoak 27

Santi erdian zutik (1966)

(J.L. Canellada, 1966)

Euskal Giroa

Adiskide onari, lehendakari ahaztezinari, bihotz-bihotzetik.

El viernes 24 de Marzo amaneció como un viernes cualquiera. En la noche del jueves al viernes murió Santi Asumendi. Por eso para Herrera no era un día como los demás. La noticia corrió entre nosotros y los sentimientos afloraron. Cuando alguien fallece tendemos a hablar pensando en los últimos años de su vida, pero somos algo más. Todo evoluciona y lo que hoy en día tenemos frente a nosotros parece que siempre ha estado ahí. No es verdad. Santi ha formado parte de esa época de postguerra en la que ha habido que definirse, crear y recomponer y ha participado en esa historia local que algunos compartimos.   (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak

2017, Martxoak 22

2016-09-15-mendiolaAurtengo denboraldian gure herriko txoko batzuk ezagutu ditugu eta Gipuzkoako beste zenbait museo eta ingurune naturalak ere bisitatuko ditugu.

2017ko DENBORALDIA (MAIATZA-URRIA)

Maiatzak 18: ANFIBIOAK ETA NARRASTIAK ALTZAN ETA ERRENTERIAN
Ibilaldi bat gure inguruetan bertako fauna ezagutuz Aranzadi Zientzia Elkarteko Jon Garin herpetologoaren eskutik.
10:00ean, Casares Kultur Etxean.

Maiatzak 25: HENDAIA - BEHOBIA - IRUN
Ibilaldia Bidasoa ibaiaren ibaiertzetik.
9:15ean: Herrera (Topo); 10:00etan: Hendaia (Topo).

  (gehiago…)  »  

Altzako kiroldegia

2017, Martxoak 14

20170106_130844Altzatarrei adierazi nahi dizkiegu gure kezka eta ezinegona, kiroldegiaren inguruan hedabideetan zabaltzen ari diren informazio ugari, nahasi eta deslotuak direla eta. Ez datoz bat ikusten ari garenarekin. Hain zuzen ere, argipen zehatza eta berehalakoa behar duten hiru gai nabarmentzen dira:

  1. Kiroldegia eraikitzeko epeak.
  2. Amiantoz kutsatutako eremuen eragina eta etorkizuna.
  3. Irtenbidea ematea erabiltzaileon ezinegonari, beren instalazioak galdu dituztelako, eta hain beharrezkoa duten ariketa fisikoa uztera behartu zaielako, beste kiroldegi batera joateko ezintasunagatik.

  (gehiago…)  »  

Emakumeen izenak

2017, Martxoak 8

l11229Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin batera emakumeek gure historian lehen aldiz gizon eta emakumeen arteko berdintasunera gerturatzeko oinarri legalak lortu zituzten. Garaipen hura, ordea, ez zuten lortu goizetik gauera; ezta espero zituzten ondorioak ere. Aldaketa prozesu luze eta zail  horretan ezinbestekoak izan ziren modu gogotsu eta eraginkor batean lan egin zuen emakumeen jarduna, industriaren eta merkataritzaren eraginez aldaketa sakonak ezagutzen ari zen gizarte tradizional hartan lan egin behar izan zuten emakumeak. Altzako Tokiko Bilduman dauzkagun industria eta merkataritza urtekarietan arakatu dugu Errepublika aurreko urteetan gizonezkoen izen pilo baten artean gailendu ziren emakume haien izenen bila.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»

etiketak


Sarean