Mutriku ezagutzera

2017, Urriak 3

mg_7186-2Datorren urriaren 21ean, larunbata, Mutriku ezagutzera joango gara gure adiskide, bazkide eta Aranzadiko kidea den Javi Castroren eskutik. Egitasmoa hauxe da:

  • Mijoa auzoa: San Geronimo ermita eta Ilunbe baserrian dagoen XVI. mendeko dintelean dagoen nao baten irudia.
  • Saturraran: Gipuzkoako muga. Eguraldiak laguntzen badu oinez joango gara Ondarroaraino.
  • Antzainerra edo Songinerreka bailara: istorio mitologikoez jositako errota ingurua.
  • Olatz bailara: Bizkaiko mugan dagoen haran karstikoa. Ordubeteko denbora baldin badugu, Lete saroea bisita dezakegu.
  • Bazkal ondoren, Mutrikuko hirigunea bisitatuko dugu. Erdi Aroko aldea eta portua.

ilunbe1Denboraren arabera, Erdi Aroko dorretxe bat ikusteko aukera izango dugu, Aritzeta, moja agustindarren komentuaren jatorria eta XVI. mendean Lobianoko Isabel bahitu zuten lekua; bertan 1470. urteko harearrizko harri batean zizelatutako testua dago.

Esteka honetan daukazue Mutrikuri buruz Javik bildutako datu sorta bat.

Txangoa gure autoak erabiliz egingo dugu, aise heltzeko eta aparkatzeko modua izango baita. Parte hartuko dugunen artean ordainduko ditugu gastuak, 5 bat euro inguru bakoitzeko.

Kirol oinetakoak edo bota arinak eramatea gomendagarria da.

Bazkaltzeko bakoitzak bere ogitartekoa eramango du.

torreberriatua10Casares kultur etxetik 8:30ean abiatuko gara eta Deba herriko sarreran, hondartza ondoan dagoen aparkalekuan 9:30 inguruan bilduko gara. Itzultzeko ordua 5ak aldean izango da, Mutrikutik.

Joan gaitezkeen partaideen kopurua mugatua da eta parte hartu nahi duenak urriaren 15a baino lehen izena eman behar du 649496607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz, honako datu hauek emanez: parte hartuko dutenen izen-abizenak, kontaktatzeko telefono zenbakia, eta ia ibilgailua duzun edo ez.

puerto28

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean