Tokiko Bilduma elikatuz
Altzako Tokiko Bilduma (www.altza.info) elikatzen jarraitzen dugu poliki-poliki eta, honez gero, 7.000 dokumentutik gora kontsulta daitezke bertan. (gehiago…) »
Altzako Tokiko Bilduma (www.altza.info) elikatzen jarraitzen dugu poliki-poliki eta, honez gero, 7.000 dokumentutik gora kontsulta daitezke bertan. (gehiago…) »
Hirigintza eta parte-hartzearen gaia gaurkotasun handia dauka gure artean. Joan den urtean, Herripe Auzo Elkartea tartean zegoela, Herrera birsortzeko ideia lehiaketa bultzatu zen non hiria egiteko modu berritzaileak erabili ziren. Esperientzia interesgarri hura argitalpen batean bildu dute “Ulertu eta proposatuz… Herrera” izenburupean eta gure bildumarako bidali digute. Liburua Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Sailak argitaratu du, Olatz Grijalba, Claudia Pennese eta Koldo Telleria koordinaziopean. Parte-hartze prozesuan sortutako hausnarketak jasoak daude bere orrialdetan eta dudarik gabe aurrerago egin beharko diren hausnarketak egiteko baliagarriak izango dira. Hauek dira liburuaren aurkezpena eta aurkibidea, eta interesatuen esku jartzen dugu liburua.
Pasa den Santa Isabel egunean, Unai Elizasu gai-jartzaileak “Album altzatarra 1953-1978″ liburu argitaratu berriaren azala ekarri zuen eguerdiko bertso saiora Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek nesken eta mutilen arteko soka-tiraren inguruan jarduteko. Hona hemen osatu zituzten bertsoak.
Alberto
Con puntualidad que a lo largo de todo el día pondría de manifiesto a una perfecta organizadora -Maribel-, atenta al grupo y a cada uno de nosotros hasta el mínimo detalle, con una eficacia entreverada de cariño, y en manos de Daniel, que se revelaría, además de un seguro y profesional guía, como un encantador compañero de excursión a lo largo de toda la jornada, partimos de Altza.
El destino, Poza de la Sal; nuestra anfitriona, la pozana-altzatarra Lucía.
Al entrar por la puerta natural de Castilla, el desfiladero de Pancorbo, Lucía -todo salero, como no podía ser de otra manera- nos introdujo en materia con ajustadas localizaciones y encantadoras poesías y recuerdos de su infancia en los campos de la Bureba. (gehiago…) »
Album altzatarra 1953-1978 argazki-liburua aurkeztuko du Altzako Historia Mintegiak, ekainaren 30ean, osteguna, 7:30ean Euskal Giroa elkartean (Herrera).
AHMren 25.urteurrena ospatzeko asmoz argitaraturiko albuma, hainbat pertsonen eta elkarteen ekarpenen bidez hornitzen ari garen Altzako Tokiko Bildumako 99 argazkiez osaturik dago. 1953-1978 urte bitarteko irudi hauek, Altzaren hazkundearen eta eraldaketa fisiko zein sozialen oroimena dira, estiloen, erritmoen eta ohituren aldaketena. Argazkien bitartez, garai zail hartako komunitate altzatarra islatu nahi izan da, pertsonen eta elkarrekin bizitutakoen lekukotasuna nabarmenduz.
El Pueblo Vasco, 1936-06-07
Berri samiya bertsozaleentzat, Euskaldun artean beste itzik entzuten al da?: “Txirrita il da!! Ainbeste urte buruan gure erriko bazter guziak alaitu dituan bertsolari Jaunak Bereganatu du.
Igande goiza zan. Aberri Eguna ospatzen, Euskadi lurralde orotan. Gure gizona, Lujanbio’tar Joxe Manuel, euskaldun zintzo izanda ezin ba egon eusko berpizte onetan bere alea erein gabe. Bakoitzak bere aal ta neurriz ospatzekko eguna ba’zan, bertsolariak bere abesti ta jakinduriz. Goizueta erriak izango zuan poza “Txrrita”ri entzuteko; baña Jainkoaren asmoetan, gure begiak itxu. Goizueta’n etzan entzun Joxe Manuel’en bertso ederrik. Alaitasunezko aldi ordez, negargarrizko gaixo aldia.
Asteazkenean, kristau zintzoari dagozkion egintzat bete ondoren, Jaunagana igestu zitzaigun. Otoitz, euskaldunok, bere alde. (gehiago…) »
25.urteurrena ospatzeko ekitaldien antolaketan Luciak bere jaioterria ezagutzeko gonbidapena luzatu zigun. AHMko bazkidea da Lucia eta Hautsa Kenduz IX. liburuan eta Lekukoak proiektuan, idatziz eta bideo grabaketan jasoak ditugu Altzara etorri aurretik eta ondorengo bere bizipen eta oroimenak. Datorren ekainak 18, larunbata, berarekin batera pasatu nahi dugu eguna eta bere eskutik Burgoseko herria ezagutu. Bere gomendioak jarraitu ditugu eguna antolatzeko: Gaztelura igoko gara lehenik, Bureba eskualdearen balkoia izendatzen den muinora. Herrian zehar ibilaldia burutu aurretik, Museo de La Radio y Espacio Medioambiental zentroa bisitatuko dugu. Azken honetan, Poza de la Salen jaiotako, Felix Rodríguez de la Fuente naturalistaren haurtzaro eta gaztaroari buruzko erakusketa ikusiz. Gatzagen Interpretazio Zentrora joango gara, herri honen nortasuna eta historian funtsezko izan den gatzaren ustiapenaren berri izateko. Oña herrian bazkalduko dugu eta Altzara itzuli aurretik San Salvador Eliza bisitatuko dugu.
Martxoan “Gipuzkoa. Udal errepublikanoetatik frankistetara. 1936-1937″ liburua aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Egileek, Ane Beledo, Iñaki Egaña, Cristina Martín eta Montse Zato, herriz herri udal artxiboak arakatu dituzte udalbatzetan egon ziren aldaketak jasotzen dituzten dokumentuen bila. Honen segidan irakur dezakezue Altzari dagokiona. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute.
Ángel Calvo
+55 ALTZATIK ABIATUTAKO IBILBIDEAK izen berriarekin heldu diogu Casares Kultur Etxeak eta Altzako Historia Mintegiak elkarrekin antolatutako 2011. urteko txango egitarauari.
Denboraldi honetan museoak, erakusketak, ibilbide etnobotaniko bat eta sei txango prestatu ditugu, Altzan eta inguruetan aldaketa handiak ezagutzen ari diren lekuetara gerturatzeko asmoz.
ÁngelCalvo
Dos son las cosas que han marcado este año la Romería de Uba. La falta de Norberto Chiapuso y el tener la ermita el culto compartido con los cristianos ortodoxos.
La primera es una triste sensación íntima de la falta de una persona tan ligada a esta celebración y que tantas veces le has visto participar y organizarlo todo.
Nuevas personas se han encargado en suplirle y en hacerlo todo bien, pero perdónenme para mi no es lo mismo y con la jubilación no hace mucho tiempo de Don Fernando Garijo se ha cumplido un ciclo en la historia de esta romería. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegia