Urteroko ohiturari jarraituz, San Martzial egunaren bezperan San Martzial parrokiko abesbatzak Altzako Aita Sierra Abesbatzarekin batera Hilarion Eslavaren Salbea abestu zuten San Martzial elizan. Hona hemen une berezi horren bideoa.
Como todos los años el Lunes de Pascua de Pentecostés celebramos la Romería de Uba.
Organizada por la Parroquia de San Ignacio del barrio de Loiola se celebró la el rezo del Rosario y seguidamente a las 17 horas la Misa.
Infatigable como siempre Norberto Chiapuso se encargó de que todo marchase en orden, recibir de Diputación la imagen y de su traslado, de llevar sus estampas, etc.
Con una tarde espléndida acudieron los romeros de diversos lugares del entorno, principalmente de Loiola y Altza. (gehiago…) »
Aurreko hilabeteetan Altzako udaletxea zaharberritu dute. Eguzki-erlojuaren azpian betidanik ezagutu dugu plaka urdin bat honako testuarekin: “Plaza de San Marcial - Villa de Alza”. Obra egiterakoan eta plaka hori altxatzerakoan beste plaka zaharrago bat geratu da agirian, harrian txertatua: “Plaza del Concejo”. Azken plaka hau, seguruenik, udaletxea eraiki zen garaikoa izan daiteke, 1889. urtekoa, eta urdina geroago jarriko zuten, Altzak 1910. urtean ”Villa” agiria jaso zuen urtekoa edo beranduago jarria.
Euskadiko Justizi Epaitegi Gorenak eman duen epaia entzun ondoren, Altzako Historia Mintegiak 2005. urtean egin zuen deklarazioan esandakoa berretsi egiten du. Era berean, altzatarron eskubideak behingoz errespetatu ditzatela eskatzen die Pasaia eta Donostiako udalei, altzatarrena baita, hiritarrak eta komunitate gisa, bere ondareari buruzko erabakiak hartzeko eskubide osoa. (gehiago…) »
Eguzkiak distiratsu argitu zuen aurreko ostiraleko goizaldea, baina begiak lausotu ziren Oscarren heriotzarekin. Oscar Sola AHMren bazkidea zen, Grupo Delta Ediciones Digitales-eko bazkide eta, batez ere, pertsona ona.
Oscar oso garrantzitsua izan da gure elkartearen lanetan. Estibaus buletinaren lehen aletik azkenera bera tartean egon da, baita gure dokumentuen digitalizazio lanean ere, beti ahal den lan hoberena eginez, profesionaltasunez eta txera handiz.
Bere heriotza izugarrizko galera izan da guretzat, eta are gehiago haren emazte eta bi haurrentzat; doluan lagundu nahi dizuegu, gure maitasunez.
Argia aldizkarian, 1935ko irailaren 1ean argitaratutako zenbakian, Herreran ospatutako bola-txapelketaren berri eman zuten. Kronika izenpetu gabe dago eta argazkietan oinarriturik orrialde oso bat betetzen du (argazkiak alderantziz jarriak badaude ere). Txapelketa Herrerako apeaderoaren parean egin zen, Altzagainera doan errepidea eta trenbidearen artean zegoen bolatokian. Argazkietan Agur etxea, Villa Ura eta Ermita bidea ikus daitezke, besteak beste. (gehiago…) »
EUSKAL TRENBIDE SAREA o lo que es lo mismo en este caso, EUSKO JAURLARITZA han destruido el bolatoki antiguo de la zona portuaria de La Herrera que formaba parte del complejo deportivo del Barrio de Herrera.
Lo han hecho así, sin más, como si no fuera nada. Una tarde vimos como unos señores de una UTE cercaban el bolatoki con una tela a rayas, azul y blanca, aislando la zona de miradas indiscretas. Y… ya no está. Sin una explicación, sin una exposición de qué están haciendo, de quienes son para avasallar de esta manera. (gehiago…) »
1957ko abuztuaren 25ean, Erroman egin zen mundu mailako elkarretaratzean Herrerako San Luis Gonzaga parrokia ordezkatu zuten JOCeko (Juventud Obrera Católica) gazte herreratarrek. Hainbat kultura-, folklore- eta erlijio-ekitaldi burutu ziren bertan, eta Pio XII. Aita Santuak (Eugenio Pacelli) eskainitako jendaurreko harrerarekin amaitu ziren.
Javi Castro (2025, Azaroak 7) «Aportación muy completa e interesante. »
zapi (2025, Urriak 1) «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko..
Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
Ion Urrestarazu (2025, Abuztuak 12) «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
Estibaus (2025, Abuztuak 11) «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
Zigor Etxeburua (2025, Uztailak 23) «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue.
Interesgarria litzateke ...»