Atala: ‘Notiziak’

2011 egitasmoa

2010, Urriak 1

AHM

Atzo arratsaldean AHM-ko hogeita bat bazkide bildu ginen 2011 urterako jarduera-egitasmoaren zirriborroa egiteko; egitasmo berezia, jakina, mintegiaren hogeita bosgarren urtearena baita.

Bileran jorratutako jarduerak datorren urtean zehar garatuko dira, baina azaro aldean ekitaldi berezia antolatuko da. Egitasmoa AHM-ren ohiko lanarekin lotutako jarduerekin osatuta dago gehien bat (argitalpenak, erakusketak, txangoak, dokumental bat…), eta bestelakoak ere izango dira, Altzatik kanpo eta barruan oihartzun zabalagoa edukitzeko asmoz pentsatuak (topaketak, musika…).

Horietako batzuk dagoeneko martxan daude. Abenduan, adibidez, 2011 urterako egitasmoarekin batera, elkartearen web orriaren (www.altza.net) irudi eta eduki berriak aurkeztuko ditugu, baita mahai gaineko egutegi bat, argazki zaharrekin osaturik, urtean zehar gure egitasmoa burutzen lagunduko diguna.

Azaroaren erdialdean berriro bilduko gara egitasmoa borobiltzeko eta hari-mutur guztiak lotzeko.

AHMren biltzeko deia

2010, Irailak 23

AHM

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIAk 25 urte egingo ditu datorren urtean. Bere sorreran, 1986. urte hartan, altzatar multzo batek elkartzeko beharra ikusi genuen asmo garbi batekin: frankismoaz baliatuz Donostiako zentralismoak ia desagerrarazitako Altzaren identitatea eta ondarea berreskuratzea.

Hogeita bosgarren urteurren hau dela eta, ekitaldi sorta bat prestatzen hasiak gara, 2011 urtean zehar burutzeko. Jarduera batzuen zirriborroa egin dugu eta zurekin konpartitu nahi genuke. Zirriborro hori elkarteko bazkide guztien artean jorratu nahi genuke eta egin nahi ditugun ekitaldi horien bideragarritasuna aztertu, baliabide materialen aldetik ikusita, baita giza baliabideen aldetik ere.

Honetaz hitz egiteko eta AHM-ko bazkide eta lagunen laguntza biltzeko asmoz bilera bat egingo dugu datorren irailaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 7:00ean, CASARES Kultur Etxean. Honen bitartez, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

batzarra

“La siega”, Antonio Dávila

2010, Abuztuak 10

la-siegaOrain dela hiru urte, “Altza, Hautsa Kenduz - IX” liburuan “La Siega” izenburuko idazlana argitaratu genuen, Antonio Dávila García-k idatzita.

Dávila Zalamea de la Serenan jaiotako altzatarra da eta sorlekuarekin harreman estua mantentzen du. Idaztearekin gozatzen du eta narrazioa emigrazioaren bizipenetik idatzia dago, bizipen pertsonala eta traumatikoa. Aurten bigarren zatia idatzi du “Guipúzcoa” izenburukoa, aurrekoaren jarraipena, eta maiatzean osorik argitara eman du José Damián Gil Pizarro, “Asociación Cultural Dístylo” eta egileak berak editatuta. “La siega”-rekin batera, Pablo Guerrero-ren hiru abestien hitzak (”Cantares de trilla”, “Emigrante” y “Extremadura”) eta hiztegitxo bat ere aurkituko ditu irakurleak argitalpenean. Liburuxka Arrizarreko Peñuelo liburu dendan eros daiteke 5 eurotan.

“Altzako baserriak lehenengo karlistadan”

2010, Uztailak 15

Iñigo Landa

altzakobaserriak

Herri baten historian gogorrak eta gogoan hartzekoak izaten dira gerra garaiak. Altzan, momentu horietako bat lehen karlistada izan zen eta gure artean merezi duen arreta izan du; Charo Roquero historialariak karlisten eta liberalen arteko borrokak gure herrian sortu zituzten kalteak eta ondorioak sakon aztertu zituen “La Primera Guerra Carlista y sus consecuencias (1832-1862)” (Altza, Hautsa Kenduz IV) artikuluan.

Berriki, Joxemi Sanchez-i esker, hobeto ezagutu ditzakegu borrokaldi horiek Altzan eragin zituzten ondorioak. Euskal genealogiaz eta tokiko historiaz arduratzen den Antzinako elkarteak Interneten bitartez argitaratzen duen Antzina aldizkariaren azken zenbakian “Altzako baserriak lehenengo karlistadan” artikulua idatzi du Sanchez-ek. Artikuluan kaltetutako baserriei buruzko informazioa osatzen eta zehazten saiatu da eta, batez ere, datu horiek eskaintzeko modua nabarmendu nahi genuke, baserrien zerrendarekin egin duen taula eta mapa, alegia: baserrien erreferentzia dokumentala, gerra ondoren zeukaten egoera, kiskaliak (”k” hizkiarekin taulan eta puntu horiz mapan), edo txikituak (”t” hizkia eta puntu gorria), gaur egun daukaten izen aldaera, “d” hizkia erabiliz desagertu diren baserrien kasuan, eta baserri bakoitzaren koordenatuak eta kopena mapan eskainiz.

XIX. mendeko irudiak

2010, Apirilak 17

Iñigo Landa

Datorren apirilaren 30 arte Donostiako Koldo Mitxelenan irudi bilduma interesgarri bat ikus daiteke. Marrazkiak Lehen Karlistadan Ingalaterrako ilustratzaile militarrek egindakoak dira.

Baten batek ezin badu joan edo Aldundiaren funtsetan dauden irudiak ikusi nahi baditu, Interneteko web orri honetara jo dezake: XIX. mendeko Albuma. Behean, web orri horretan Altzarekin loturik aurkitu ditugun irudiak ikus ditzakezue; asko Pasaiako badiarenak dira eta albo batean Buenavistako bazterra ikus daiteke.

Bihar, hilak 25, bi hitzaldi

2010, Martxoak 24

Bihar, hilak 25, arratsaldeko 7:00etan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hitzaldi bat izango da Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta. Hitzaldia Alberto López arkitektoak eskainiko du izenburu honekin: “LURRALDEA, HIRIA ETA KRISI EKONOMIKOA: Donostiako eredua. Hiri plangintza orokorraren ikuspegi kritiko bat”. Alberto López arkitekto hirigile doktorea da eta Portugalete, Castro Urdiales, Etxebarri eta Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Nagusien eta Bilboko HAPN-ren aurrerapenaren egilea da.

  (gehiago…)  »  

AHM-ren ohiko batzarra

2010, Otsailak 19

Datorren martxoaren 4an, osteguna, Altzako Historia Mintegiaren Urteko Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu Casares Kultur Etxean. Lehen deialdia arratsaldeko 19:00etan izango da eta bigarrena 19:30ean.

Ohiko gaiak aztertuko ditugu, -2009 urteko memoria eta kontuak, eta 2010 urterako egitasmoak-, eta, horrez gain, aukera bat izango dugu AHM-ren egungo egoeraz hitz egiteko eta datorren urtean ospatuko dugun 25. urteurrenari begira antola daitezkeen jardueren inguruan ere bai.

Antolaketarako, etortzeko asmoa duzuenok ahal bada aurretik batzordeko bati jakinarazi (Jon, Antxon, Angel, Javier, Iñigo). batzarra-2009

Historiako argitalpen berriak

2010, Otsailak 6

Iñigo Landa

Altzaren historiarekin zerikusi zuzena duten bi argitalpenen berri ematera gatoz, bat Ametzagainako Paleolitikoko aztarnategiaren gainean eta bestea Pasaiaren hastapenen inguruan.   (gehiago…)  »  

2010 urteko egutegia

2009, Abenduak 25

Joan den ostiralean, Altza Hautsa Kenduz liburuaren aurkezpenarekin batera 2010 urteko egutegia aurkeztu genuen.

Aurrekoetan bezalaxe, 2009 urtean zehar bildutako argazkien artean batzuk aukeratu ditugu eta horiekin osatu dugu urte berrirako egutegia.

  (gehiago…)  »  

18an elkartzekoak gara Hautsa Kenduz berriaren inguruan

2009, Abenduak 4

“Altza, Hautsa Kenduz” liburu sortaren hamargarrena prest dago. Bi urtean behin argitaratzeari eutsi dio eta, betiko ildoan, mamitsu eta gogotsu dator, altzatarren nondik norakoa ezagutzearekin arduraturik dagoen ororentzat gustukoa izateko asmoz. Hirurehun orrialdetan zehar, historia, kazetaritza, arkitektura, literatura, elkarteen lana, argazkiak, eta abar, elkarrekin datoz altzatarren iraganaren eta orainaren ezagutza eta ezaupidearen zerbitzura, gure ondarearen zerbitzura.

Ale berri hau osatzen duten lanak hauek dira:

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2025
A A A O O L I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »
  • zapi
    (2025, Urriak 1)
    «ekintza ikusgarria eta erabat berritzailea gure Herriaren nodik norakoak belaunaldi berriei hausnartzen laguntzeko.. Proposamen bat..lanaren azalpenetan korrikarako egin zen hormirudiarekin bukatzen ...»
  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»

etiketak


Sarean