Atala: ‘Notiziak’

Basografia, naturarekin konektatzeko argazkilaritza

2025, Ekainak 3

basografiaOstegunean, ekainak 5, eta aurtengo Naturaldiaren egitarauaren barruan, Basografia izenburuko jarduera burutuko da Egoitz Arruti Uriaren eskutik. Saioa Tomasene kultur etxean izango da, 19:00ean, euskaraz.

Basografia, oro har, basoekin dugun harremanaren inguruko hausnarketa bat da. Besteak beste, naturaren kontenplazioak pertsonen artean izan dezakeen eraginaz hitz egingo da, eta, adibidez, baso bat begiratzeko modua erakutsiko da. Era berean, irudiak, zehazki, argazkilaritzak egun duen boterea aztertuko da, eta horri buruzko iritziak plazaratzeko saioa izango da. Finean, Basografia inguruan dugun zaratari ihes egin, eta naturarekin konektatzeko tresna gisa argazkilaritza erabiltzeko saiakeraz arituko da. Horretarako, hainbat urtetan zehar basoan jasotako erakutsiko dira, eta, baita ere, ezkutuko kamera bidez grabaturiko animalien irudiak ere.   (gehiago…)  »  

Euskaraldia Altza Herrian

2025, Maiatzak 16

euskaraldia_2025

Atzo, hilak 15, Euskaraldiaren laugarren edizioa hasi zen, eta hilaren 25era arte luzatuko da. “Elkar mugituz egingo dugu!“. Aurrekoetan bezala edizio hau jardueraz beteta dator. Hona hemen Altza Herrian antolatu direnak:   (gehiago…)  »  

XXXIX. Mus Txapelketa

2025, Otsailak 15

mus-euskal-giroa

Euskal Giroa Elkartea

Euskal Giroak mus usaina du aurten ere eta oraingoan 39. edizioa du. Otsailaren 24an, astelehena, hasiko da Euskal Giroko lokaletan, arratsaldeko 8etan, eta inauguraziotik aurrera beti izan den bezala, deialdi irekia egiten dugu inguruko guztiarentzat. Zortzi Errege eta irabazitako hiru txikoren bi partida jokatuko dira, bakoitza egun berean kanporaketak markatuko dituena. Orain arte ikusi dugunarekin, ziur gaude sari interesgarriak eskuratzeko arituko diren zaleen erantzuna oso ona izango dugula.   (gehiago…)  »  

“Altza 1931-1937: ilusio galduen kronika”

2025, Otsailak 7

azala

Ekialde Barrutiko Memoria eta Historia Lantaldea

Datorren otsailaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etan, Nao Etxea Jubilatu eta Pentsionisten Elkartearen egoitzan, Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egingo dugu. Dokumental labur bat da, Ekialdeko Barrutiko Historia eta Memoria lantaldearen ekimenez egina, 2021eko irailaren 11n, Altzako udaletxe zaharrean, eta Bigarren Errepublika ekarri zuten udal hauteskundeetatik aurrera eratutako udalbatzari eskaini zitzaion aitortzaren egitarauaren barruan dago. Dokumentala euskaraz egina dago eta gaztelaniazko azpitituluak dauzka.

Dokumental laburra egiteaz gain, Gerra Zibileko biktima altzatarrei buruzko txostena egiteko enkargua eman zitzaion Aranzadi Zientzia Elkarteari, eta altzatarren udaletxeko osoko bilkuren aretoko altzariak zaharberritzearekin amaitu zen.   (gehiago…)  »  

Gatazka, gobernantza eta paisaia Pasaiako badian

2025, Urtarrilak 7

ricobarcosOrain dela zortzi urte, Enrique De Rosak, garai hartan doktoregoko ikaslea zenak, Pasaiako badiako mapak biltzen zituelarik, Interneten aurkitu zuen Altzako Tokiko Bilduman bildutako funtsa, eta gurekin harremanetan jarri zen. Hortik aurrera, haren ikerketan lan egiten zuen bitartean, bi urte baino gehiago iraun zuen trukea hasi zen, mapak eginez, bizi-istorioak bilatuz, inkesta irekiak eginez. Inkesta horiek baliagarriak izan zitzaizkion diagnostikoa aztertzeko eta, ondoren, Badiaren hiri-berroneratzearekin lotutako gertakariei irtenbidea emateko. Enrique AHMko liburutegia eta Bilduma Lokaleko funtsak kontsultatzen aritu zen, bereziki XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako hemeroteka. Azkenik, doktore-tesia defendatu zuen 2022an, izenburu honekin: “Conflicto, Gobernanza y Paisaje en la Bahía de Pasaia (Gipuzkoa). Dinámicas territoriales de evolución y cambio de usos”.   (gehiago…)  »  

Jarduerak Herrreran Gabon jaietan

2024, Abenduak 24

gaiztarro

Herripe auzo elkartea

Herrerako herri mugimenduek Gabonetako jaietan gure auzoari jai-kutsua emateko konpromisoa hartu dute, Altzan bizi ditugun joera ezberdinak barne hartzen dituen jai-kutsua. Jaiotza tradizionaletik hasi (Gaiarro-Bidebieta1), beste urte batez auzokoek eta merkatariek eraikia, eta urtarrilaren 5ean El Nido tabernan emango den kontzertura arte.   (gehiago…)  »  

Altza 2025 egutegiaren eta altza.info webgune berrituaren aurkezpena

2024, Abenduak 6

gonbidapena2025

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu datorren abenduaren 20an, ostirala, 19: 00etan, Tomasenen, Altza 2025 egutegiaren eta Altzako Tokiko Bildumaren web orri berrituaren (www.altza.info) aurkezpenera parte hartzera. Horrekin batera, arratsaldean zehar, 6etatik 8etara, Bilduman berriki sartutako dokumentuekin prestatu dugun erakusketa txiki bat ikusi ahal izango duzue, “Aldaketen garaiak (70eko eta 80ko hamarkadak)” izenburupean.   (gehiago…)  »  

50 urte “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zela

l23649

Antxon Alfaro

Aurten 50 urte ospatzen dira “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zenetik. 1974ko abuztuaren 20an, 24 bizilagun bildu ziren “Altza gaina, Arriberri, Arrizar, Buenavista, Los Boscos, Molinao, Oleta-Picabea, Roteta eta Santa Barbarako barrutiak” ordezkatuz; eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilari elkartea legeztatzeko eskatzea erabaki zuten.

Lehenengo bilera azaroaren 30ean egin zen, eta akta-liburuan jasotzen denez, ardurak honela banatu ziren: lehendakari Ignacio Jauregui izendatu zuten; lehendakariorde, Ignacio Maritxalar; idazkari, Roberto Mendiguren eta diruzain, Andrés Garciandia. Gainerako kideak 20 hauek izan ziren: Joaquín Atorrasagasti, Martín Elizasu, Braulio Maeztu, Mariano Martínez, Julio Santos, Saturnino Aristegui, Mª Jesús Baigorretegui, Mario Domínguez, Esteban Frutos, José Aranguren, Santiago Sanfrancisco, José Manuel Varona, Florencio Alonso, Jesús Cuevas, Víctor Fernández, José Joaquín Aguirre, José Zubieta, Julian Bidegain, José Ignacio Goñi eta Félix Iranzo.   (gehiago…)  »  

Javi Castrok Errotarri proiektuari buruz idatzitako liburuaren aurkezpena

2024, Azaroak 8

javi-argibel

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako 45. Etnografia Jardunaldien barruan, gure lankide eta lagun Javi Castro Montoyak “Proyecto Errotarri sobre investigación de canteras moleras” izenburuko liburua aurkeztuko du. Aurkezpena datorren ostiralean, hilak 15, 19:00etan izango da, San Telmo Museoan.

Javi Kimika Zientzietan lizentziaduna da eta hainbat ikerketa etnografiko eta historiko egin ditu. Azken hamabost urte hauetan, bereziki, Errotarri proiektua landu du, hargin lanbide zaharraren ezagutza zabaltzea eta Euskal Herriko eta inguruko errotarri-harrobien aztarnak ezagutaraztea helburu duena. Proiektu hori 2005ean sortu zen Europako proiektu baten barruan dago: Atlas Meulières, Grenobleko Frantziako Unibertsitateak zuzendua. 589 eremu katalogatu ditu, 5.000 errotarrien hondar baino gehiagorekin, hau da, Europako proiektuan katalogatutako harrobien % 45. Palentzian 212 harrobi aurkitu dira, 135 Araban, 105 Nafarroan, 75 Bizkaian, 50 Gipuzkoan eta 6 Kantabrian, baita Lapurdin eta Nafarroa Beherean ere. Orain arte errota-harrobi gehien dituen udalerria Brañosera (Palentzia) da, Zuia eta Zigoitia arabarren atzetik.   (gehiago…)  »  

Errepresio frankista jasan zuten emakumeak (1936-1945)

2024, Urriak 15

zuloaga

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Datorren urriaren 28an, 18:30ean, Herrera K.E.n(San Luis plaza), Ione Zuloaga Muxika historialariak hitzaldia eskeiniko du  ”1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua” gaiaren inguruan.

Bigarren Errepublika eta gerra garaiko emakumeen egoera, errepresioaren arrazoiak, ondorioak eta errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera emango digu hitzaldiak. Donostian gertatutakoak eta bereziki Ekialde Barrutiko kasuak aipatuko dira bertakoen bizipen eta errealitateei ahotsa emateko asmoz.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean