Esnabide: zazpi galdera otsoari
Iñigo Landa
Prentsaren bitartez jakin dugunez, Donostiako udalbatzak Altzako lurretan auzo berri bat egiteko plana onartu du Esnabiden, Don Bosco, Beraun eta autobidearen arteko mendi magala berde malkartsuan. Denera 251 etxebizitza izango dira, babes ofizialeko 173 eta beste 76 tasatuak. Etxebizitzaz gain, aparkalekuak, ekipamendu pribatuak eta… 251 zuhaitz aldatuko dituztela diote, zuhaitz bat etxebizitza bakoitzeko. Berdez makilatu nahi dute oso iluna den hirigintza plan bat. Notiziak hainbat galdera sortarazi digu eta, beste behin adarra jotzen ari zaizkigula iritzita, frankismoaren azken urte horietan argitaratutako umorezko Hermano Lobo aldizkariaren “7 galdera otsoari” atalean erabiltzen zuten eredua hartu dugu haiei ere adarra jotzeko gogoz. Otsoaren erantzuna beti “uuuuuu” izango da. Irakurleak bere erantzunak izango ditu. (gehiago…) »