Atala: ‘Txangoak’

Guardaplata-Platako itsasargia: datuak eta erreferentziak

2015, Urriak 20

Ibilbidea

Ibilbidea (wikiloc)

Datorren larunbatean Platako itsasargia bisitatzera joango gara eta hara joatea pentsatu genuen momentuan bertan Guardaplata eta bere jatorrizko izena, Pordeplat etorri zitzaigun burura ibilaldiaren abiapuntu gisa, bien deituren artean dagoen itxurazko antzagatik.

Itsasargia 1855. urtean eraiki zutenean Plata izena zergatik jarri zioten zehazki ez dakigu, baina seguruenik izena marinelei zor diegu. Izan ere, itsasoko jendeak horrela deitzen die eta kostaldeko horma handi eta zapalei, Pasaiako portuaren bokalean dauden eta itsasargia eraiki zuten bezalakoei.

  (gehiago…)  »  

Platako itsasargira

2015, Irailak 24

platako-itsasargiaDatorren urriaren 24an, larunbata, Platako itsasargira ibilaldi bat antolatu dugu Uliako Interpretazio Zentroarekin batera. Bidebietatik abiatuko gara eta itsasargira heltzerakoan barrutik bisitatu ahal izango dugu. Aukera paregabea izango da itsasargiaren funtzionamendura eta historiara bertatik hurbiltzeko.

Itsasargian sartzeko aurretik izena eman behar da 943 453526 telefonora deituz edo uliazentroa@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, Nornai plazatik, Gomistegiko ainguraren biribilgunaren ondotik, eta itzulera Ingeles-Iturritik eta Guardaplata bidetik egingo dugu.

  (gehiago…)  »  

Hurrengo +55 ibilaldiak

2015, Irailak 22

txoritokietaMaiatzeko mezuan zenbait ibilaldiren data zehazteko geratu ziren. Hona hemen:

Irailak 24: ULIA
Ulia mendiko inguru altzatarrean zehar.
9:30ean, Mirakruz Gainan, Arzak ondoan.

Urriak 3: (LARUNBATA): TXORITOKIETAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK: AITZETAKO TXABALA ETA BERROSPIN
Azalpenak Aranzadiren Historiaurrea Saileko Jesus Tapia eta Manu Ceberioren esku egongo dira.
10:00etan: Casares Kultur Etxea. 10:00ean Garberako geltokian.

Urriak 22: SARROETA ETA ZORROAGA
Altza aldeko Martutenen eta Amara Gainan zehar.
9:30ean: San Martzial eliza (Altzagaina).

Aurtengo +55 ibilaldiak

2015, Maiatzak 18

plus-55-natur-astea-2015Honez gero abiatu da “+55 Altzatik abiatutako ibilbideak” egitaraua, gure herriko zenbait txoko eta inguruetako museo zein natur guneak ezagutzeko aukera paregabea.

Orain arte bi ibilaldi egin ditugu. Joan den apirilaren 23an izan zen lehenengoa eta Altzako landare inbaditzaileen mundua ezagutu ahal izan genuen. Bigarrena maiatzaren 14an izan da eta Altzagainatik Astigarragaraino joan ginen Urumea ibarrean barrena.

Aurten egiteko prestatu ditugun hurrengo ibilaldiak hauexek dira:

  (gehiago…)  »  

Uliako haztegiak eta ur-deposituak ezagutu

2015, Otsailak 8

buskando_urbiltegia_ulia_donostia_lumina_nocteUliako Auzo Elkarteak jardunaldi paregabea antolatu du datorren iganderako, hilak 15, udal haztegiak izan zirenak eta ur-deposituak ezagutzeko. Ulia mendirako errepidea hasten den lekuan kokatuak daude, ezkerraldean, eremu itxi batean. Bertan egon ziren Donostiako udal haztegiak 2007. urtera arte, handik Lau Haizetako Audariz baserriaren orubera eraman baitzituzten. Leku berean aurkituko ditugu XIX. mendeko ur-biltegiak, Soroborda eta Buskandoko ur-biltegiak, Mendiolako iturrietatik Donostiara ura eramateko azpiegituren lur azpiko zati ikusgarri bezain ezkutuak.

Horrez gain, leku honetan bertan dagoen Donostia eta Altzaren arteko 22. mugarria ikusi ahal izango du bisitariak, etxe nagusiko paretaren ondoan. Horrela agertzen da mugarri hau deskribatuta 1939. urteko mugarritze-agirian: “Hito de hormigón. Situación: en el paraje denominado “Viveros Municipales”, en la esquina NE. de la casa de Depósito de Aguas de Buscando y en terreno del jardín de los Viveros Municipales del Ayuntamiento de San Sebastián. Observación: al S. los caseríos de Lizardi y Zarategui. Línea de término: AR.”   (gehiago…)  »  

Bigarren hurbilketa Uliaren Historiara: Mendiola

2014, Irailak 3

mirakruz-gordon-koartelaGauza jakina da Ulia leku zoragarria dela, bai natura aldetik ikusita baita giza lorratzak bertan utzi dituen aztarnengatik ere. Merezi du, beraz, ongi ezagutzea eta zaintzea. Orain dela urtebete, AHMk Uliako Interpretazio Zentroarekin batera ibilaldi bat antolatu genuen, Mikel Ubillosek gidatuta. Mirakruz Gainatik abiatuz, Uliaren mendebaldeko bideetan murgildu ginen. (Ikus Hautsa Kenduz eta Wikiloc). Datorren larunbatean, hilak 6, Uliara itzuliko gara beste behin Mikelen eskutik, oraingoan mendiaren ekialdea, Mendiola hobeto ezagutzeko asmoz.Baserriko lanak nagusi izan dira mendeetan mendialde honetan eta, hain zuzen ere, azken garaietan mendia izendatzeko inguruko bizilagunek erabili dugun izenak, Mendiola, izen bereko baserri eta merenderoari zor dio. Horrez gain, badira beste gai batzuk gure atentzioa deituko dutena, hala nola hirira ur edangarria eramateko antolamendua eta militarrentzat inguru honek izan duen garrantzia eta utzi dituen aztarnak.   (gehiago…)  »  

Plus 55 txango gehiago eta argazkiak

2014, Ekainak 17

Orain dela hilabete bat Plus 55 ibilaldien egitaraua aurkeztu genuenean zehazteko geratu ziren irailetik urrira bitarteko egingo direnak. Hona hemen, bada, zeintzuk izango diren txango horiek:

Irailak 25: PASAIAKO BADIARI BIRA
Lau Pasaiak eta Lezo zeharkatuko ditugu, portuari bira emanez.
9:30etan: Herrerako plaza

Urriak 9: INTXAURRONDOKO BASERRIAK
Auzoko eraikin esanguratsuenak ezagutzeko ibilaldia.
10:00etan: Herrerako plaza

Urriak 23: TOLOSA
Gorrotxategi Konfiteri Museoa bisitatuko dugu eta Gipuzkoako antzinako hiriburutik paseotxo bat emango dugu.
9:00etan: Herrerako Renfe geltokia
10:00etan: Gorrotxategi museoaren atarian

Bide batez, txango hauen berri ematearekin batera, maiatzaren 23an Txoritokietara egindako txangoaren argazki sorta bat ekarri dugu.

“+55 Altzatik abiatutako ibilbideak”, egitaraua

2014, Maiatzak 13

Ángel Calvo

Aurtengo denboraldian gure Herriko hainbat txoko ezagutzen jarraituko dugu eta inguruetako herrietako museoak eta inguru naturalak ere bisitatuko ditugu.

Honez gero aurreneko bi ibilaldiak egin ditugu eta hirugarrena datorren ostegunean izango da, maiatzak 22, Txoritokietara. Hona hemen 2014 urteko egitarau osoa.

Janen Ibilaldiak Altzan

2014, Maiatzak 1

jacobsLarunbata honetan “Janen Ibilaldiak” izeneko jardueran parte hartuko dugu, Impact Hub kolektiboak antolaturik. Jarduera hau mundu osoan egun hauetan bertan egiten da Jane Jacobs pentsalari eta ekintzaile amerikarra gogoratuz.

Jane Jacobsek hainbat hirigintza proiektuen aurka idatzi zuen eta hiritarren ekimenak antolatu zituen, izan ere, proiektu horiek, itxuraz hiritar inguru biziak sortzeko pentsatuta bazeuden ere, errealitatean alderantzizko eragina baitzuten. Jacobsen idatzietan garrantzi berezia ematen zaio kaleko espaloiari, -hiritar bizitza sortzaile gisa-, eta baita eraikitako eraikinak eraberritzeak eta berrerabiltzeak zuen garrantziari ere.

  (gehiago…)  »  

Ibilaldia Mendiola aldean

2014, Otsailak 23

mendiola-ibilaldiaAltzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean