Guardaplata-Platako itsasargia: datuak eta erreferentziak

2015, Urriak 20

Ibilbidea

Ibilbidea (wikiloc)

Datorren larunbatean Platako itsasargia bisitatzera joango gara eta hara joatea pentsatu genuen momentuan bertan Guardaplata eta bere jatorrizko izena, Pordeplat etorri zitzaigun burura ibilaldiaren abiapuntu gisa, bien deituren artean dagoen itxurazko antzagatik.

Itsasargia 1855. urtean eraiki zutenean Plata izena zergatik jarri zioten zehazki ez dakigu, baina seguruenik izena marinelei zor diegu. Izan ere, itsasoko jendeak horrela deitzen die eta kostaldeko horma handi eta zapalei, Pasaiako portuaren bokalean dauden eta itsasargia eraiki zuten bezalakoei.

Guardaplata, ordea, Bidebietako baserri baten izena da, jatorriz Pordeplat bezala ezaguna. Horrela zuen izena Erdi Aro amaieran agertzen denetik XIX. mende erdialdera arte, Guardaplata aldaera hartuko duenean. Baserri garrantzitsua izan zen inguru honetan, XVIII. mendean otoitz-lekua izan baitzuen eta baita errota bat Moneda baserriaren aldetik portura zihoan errekaren behealdean. Pordeplaten lehen aipamena 1456. urtekoa da eta Pasaiako badiaren inguruan dagoen Uliako mendialdea izendatzeko erabili zen. Bere izenak “portua” adierazten du eta zalantzarik gabe La Herrerako ontziralekuaz ari da, Gaiztarroren parean zegoen eta Erdi Arotik XIX. mendearen azken zatian badiaren alde hau lehorreratu zen arte erabili zena. “La Plata” hau, hortaz, Erdi Aroan ditu sustraiak eta Altzan eta Pasaiako badian aurkitzen ditugun garai hartako gaskoi jatorrizko beste izan askorekin erlazionaturik dago, eta bereziki ontziralekuen izenekin, hala nola Port de Laborda (Bordalaborda, Donibane) eta Port de Lazon (Lezo). Ezberdintasun batekin, ordea. Bi horiek leinuen abizena -Laborda eta Lezo-daramaten bitartean, “plata” portuko inguru honen deskribatzailea litzateke. Denbora batean zingiratsu eta gero larrez estalirik dagoen lekuari horrela esaten zaie zenbaitetan gaskoiz.

Platako itsasargia portuan modu seguru batez sartzeko itsasargi eta balizaje sistema baten elementua da, apartekoa, dudarik gabe, bere kokapenagatik batez ere, itsasoa portuarekin eta giza jarduerarekin harremanetan jartzen baititu zuzen-zuzenean.  Gomistegiko biribilgunean kokaturiko Ricardo Ugarteren “Portu batetarako aingura” eskulturak harreman horretaz hitz egiten digu eta baita gogora ekarri ere leku honetan bertan zegoen José Antonio Lasa S.A. enpresa, itsasoko industria eta arrantzari estuki loturik egon zena.

Jarraian aurkituko dituzue ibilaldi honentzako bildutako datu eta erreferentzia bibliografikoak, bidean lagungarriak izango direlakoan, baita Pdf formatuan ere.

azala-guardaplata-platako-itsasargia-2015

Pdf

IBILALDIA: GUARDAPLATA - PLATAKO ITSASARGIA  (2015-10-24)

-ERREFERENTZIAK-

Ibilbidearen ezaugarriak:wikiloc.com

PORDEPLAT-GUARDAPLATA

PLATAKO ITSASARGIA

Itsasargiari buruzko dokumentu gehiago www.altza.info helbidean: Platako itsasargia.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean