Mendiola baserriko lehen berriak
Iñigo Landa, Patxi Lazcano
Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz. (gehiago…) »