Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Amarekin paseoan bere argazkien artean

2018, Martxoak 8

amaren-albuma

Iñigo Landa Ijurko

Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.

Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke.   (gehiago…)  »  

Egaña korrikalaria ahanzturaren putzutik ateratzen

2018, Otsailak 21

claudio-egana-1Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua.   (gehiago…)  »  

Altza elurpean, 1914. urtean

2018, Otsailak 14

lho-10en1914-p31-la-hormiga-de-oro

Bi argazki hauek 1914ko urtarrilaren 10ean La Hormiga de Oro aldizkarian argitaratu ziren, 31. orrialdean. Lehenengoan Altzagaina ikus daiteke, eskolak eskuinaldean eta udaletxea eta eliza ezkerraldean. Bigarren argazkian Intxaurrondoko inguruak agertzen dira. Trena eta tranbiaren bideak ikusteaz gain, eskuinaldean Villa Aramaxpe eta Algarbe baserria ikus daitezke, eta Casa Mons enpresaren eraikina ezkerraldean. Bartzelonako aldizkari karlista honetan argitaratutako irudi hauek Altza elurpean erakusten diguten argazkirik zaharrenak ditugu.

  (gehiago…)  »  

Etxeen eraistea Herreran Donostiako saihesbidea egiteko

2018, Urtarrilak 19

Donostiako saihesbidearen irteera Herreran eraikitzeak -1972ko abuztuaren 12an inauguratu zuen Francok, Herrerako eraispenak egin ziren hilabete berean- larriki kaltetu zuen bertako auzo-bizitza eta horren ondorioak gaur egun arte jasan dituzte herreratarrek. Aurreko egunetan telefono batetik bestera ibili den bideo labur bati esker, eta orain hemen ere ikus daitekeena, Herrerako egungo historia markatu duen garai horren oroimenei irudiak jarri ahal izan dizkiogu.   (gehiago…)  »  

“ALTZA 1977″ liburuska

2017, Azaroak 27

azala

Luismari Ralla Arruti

Bi mila eta hamazazpigarren urtea nahikoa aurreratu zaigu. Izan ere, aurten betetzen dira berrogei urte, gazte ameslari batzuen artean ekin geniola urtekaria izango zen lehenengo ale, eta bakarra, osatzeari.

Altzatarrak, euskaltzaleak, gai sozialei aurre egingo genionak bildu ginen itxaropenez beterik.

Lehenengo udal hauteskundeak ospatzekoak ziren diktadura luze eta gogor baten ondoren. Altzari herri-nortasuna eman nahirik herritar gazte batzuk “eskotea” jarri eta multikopistaz gauzatuko zen liburukirako gastuei aurre egingo genien. Bertan azaltzen diren artikuluen egileek osatzen genuen taldea. Garrantzitsuak ziren gaiak hausnartu, aztertu eta herritartu behar ziren idatzi beharrekoak. Datu historikoei edukia eman nahirik aukeratuak ziren hala nola: 1940an Altzarekin gauzatutako Anexioa, Ikastolaren lehenengo urte haien garapena, Euskararen inguruko zenbait zertzelada, urte haietan emandako zorigaiztoko hirigintzaren azterketa, Los Boscos auzuneko festetan poliziekin gertatutako istiluak, Bordaxar baserriko Zapiraindarren bizipenak eta bertsolaritzari egindako ekarpenak…   (gehiago…)  »  

Mercader oinetxea 1650.urtean

2017, Abuztuak 29

l10674

Arg.: Francisco Armendáriz

Oñatiko Protokoloen Artxiboan gordetako dokumentu batek gure arreta biziki erakarri du. Dokumentua 1650. urtekoa da eta Mercader oinetxearen berreraikuntzaren xehetasunak eskaintzen ditu, baita plano bat ere.

Mercader oinetxea, -gaur egun Merkear aldaera moztuarekin ere ezaguna-, Lau Haizeta aldean zegoen, gaur egungo Larratxoko parkearen goiko sarreraren aurrean. Tamaina handiko zuhaitz multzo bat, desagertutako baserriari bere garaian itzala eta babesa eman ziotenak, baserriaren jatorrizko kokapenaren lekukoak dira.(1)

Etxearen izena Altzaren historiari lotua dago altzatar komunitatearen hasiera-hasieratik, baina Arzak, Aduriz, Berra eta antzeko beste etxeak bezain nabarmena izatera heldu gabe. Abizenak bide laburra egin zuen zeren XVI. mende hasieran, arazo ekonomikoak izan zirela medio, jabetzak saldu behar izan zituzten eta horrela abizena eta oinetxearen arteko lotura hautsi egin ziren.(2)   (gehiago…)  »  

“Argia eta airea langileentzat!”: Etxe Merkeen mendeurrena

2017, Abuztuak 17

40387_ca_object_representations_media_110895_original1

Arg.: Kutxateka

Maria Kristina Koloniaren lehen harria jarriz Etxe Merkeen proiektua abiatu zen orain dela ehun urte. Ekitaldia 1917ko abuztuaren 1ean izan zen eta Maria Kristina “Erregiña Zarra” berak parte hartu zuen. Bai ekitaldi horrek baita hiru urte beranduago egin zen inaugurazioak ere oihartzun zabala izan zuen garaiko prentsan. Proiektua gauzatzea, ordea, ez zen batere erraza izan, materialen prezioak nabarmen garestitu baitziren Gerra Handiaren eraginez eta, ondorioz, hasieran proiektuan aurreikusitako 52 etxeetatik 28ra jaitsi behar izan zen eta, azkenean, bakarrik 13 egin ziren. Inaugurazioaren egunean, 1921eko urriaren 16ean, zortzi etxe zeuden bukatuak eta gainontzekoak obretan.   (gehiago…)  »  

Altzako somatena

2017, Ekainak 14

l11212

Arg.: Miren Mendarte Casares

Orain dela sei hilabete “Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren funtsarekin osatutako argazki sorta ederra bildu zuten, askotariko gaiekin: Donostiako Belle Époque, gertaerak, kirola, Marokoko gerra… Eta argazki horien artean batek atentzioa deitu zigun oso gertukoa zelako eta aspalditik  jakin-mina kilikatu zigulako. Argazkiaren fitxan honela zioen: “Irteera zeremoniotsua Alarderuntz, 1924″, eta irudian gizon armatu talde bat ikus zitekeen, ilaretan Altzako udaletxetik ateratzen, atzealdean Casanao baserriaren fatxada nagusia ikusten delarik.   (gehiago…)  »  

Otxoki baserriaren jabeak eta jabetzak 1854. urtean

2017, Maiatzak 3

17498925_1598816050146273_3060723955745407616_n

Patxi Lazkano, Iñigo Landa

Baserrien inguruan bi mundu kontrajarriek bat egiten dute, eta Otxoki da horren adibide bat. Alde batetik, baserrian bizi direnak, eta bestetik baserriaren jabeak. Lehenengoan baserritarrak eta bere familiak aurkituko ditugu, lurrari baldintza gogorretan lotuak, baratza, sagastia…, eta herri kulturan errotuak, bertsolaritzan eta bola jokoan besteak beste, otxokitarren kasuan bezalaxe. Baserriaren egunerokotasunetik urrun jabeen mundua daukagu, aristokraziaren partaideak gehienetan. Haientzat, errentak eta ohorea biltzeko bitarteko bat baino ez da lurra. Oñatiko Protokoloen Agiritegian dokumentu batekin egin dugu topo, Otxoki baserriaren salerosketari buruzkoa, 1854. urtekoa, eta bere lerroetan jabeei eta jabetzari buruzko datu zehatzak aurkituko ditugu, mugaketa, adibidez, zeinek 1972. urtean Ministerio de la Vivienda delakoak egin zuen desjabetzearekin bat egiten duen.   (gehiago…)  »  

Ez, ez, ez, zentral nuklearrik ez!

2017, Apirilak 28

l16646

Antxon Alfaro

Hurrengo asteetan behin betiko jakingo da Garoñako zentral nuklearra berriro abiarazten den edo betirako ixten den. Egoera honek egin du “Ez, ez, ez zentral nuklearrik ez!” leloa Euskal Herriko kaleetan berriro entzun dezan.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean