Atala: ‘Tokiko Bilduma’

“Alza, Distrito Municipal… Sí o No” (1975)

2024, Maiatzak 3

gazte-leku1975eko Santa Barbarako Gazte-Leku elkartearen aldizkariak errepasatzen ari gara, Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezkeenak. Urte haietan sortu berria zen Altzako Auzo Elkarteko kide zen Roberto Mendigurenen idatzi bat aurkitu dugu.
Jarraian osorik eskaintzen dugun idazki horrek ia berrogeita hamar urte geroago indarrean jarraitzen duten eskariak jasotzen ditu.

  (gehiago…)  »  

Ontzigintza Altzan, zertzelada batzuk

2024, Apirilak 12

Itsasontziak eraikitzeko industria garrantzitsua izan zen XVI. eta XIX. mende bitartean Pasaiako badiaren inguruko herrietan, Errenterian, Lezon, Pasaian eta, neurri apalago batean, Altzan, batez ere materialen hornikuntzarekin lotutako jardueretan, baina baita itsasontzien eraikuntzan ere, Herrerako ontziralekuaren inguruan eta Buenavistako Berratxokoan atondu ziren ontzioletan. [1]

1802-costa-de-alza

“Costa de Alza”, 1802 (1. ir.)   (gehiago…)  »  

Altza kartografia historikoan

2024, Martxoak 5

"Fuerte de Alza" (1838)

"Fuerte de Alza" (1838)

Artxiboetan katalogatutako planoak eta mapak oso lagungarriak dira gertaera historikoak garatzen diren espazioak hobeto ezagutzeko. Krokis soil bat zein maparik landuena eta ederrena oso lagungarriak izan daitezke biltzen duten informazio baliotsuagatik. Egungo garapen teknologikoari esker, dokumentu horiek gordetzen diren artxiboek erraztu egiten dute ikertzaileei eta jakin-minez daudenei funts horietarako sarbidea ematea.

Defentsaren Liburutegi Birtualean (Biblioteca Virtual de la Defensa) esaten ari garen horren adibide bat da. Bertan, Defentsa Ministerioaren dokumentu-zerbitzuetan gordetako kartografia historikoaren bilduma bikaina eskaintzen da, eta webgunearen bidez oso kalitate onarekin eskura daiteke.   (gehiago…)  »  

Bola-jokoaren lehen aipamena Altzan

2024, Urtarrilak 16

jan-steen-bolariak

"Bolariak", Steel 1660 (1)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Bola-jokoarekin lotutako lehen erregistroa Altzan 1694. urtekoa da, eta boloak jartzeko landutako harrizko lauza bat Julimasene baserrira [2] eramatearekin lotuta dago.

Bola-jokoa unibertsala da, eta antzinatik jokatu izan da, askotariko aldaerekin. Gipuzkoan, lehen albisteak Erdi Arokoak dira eta gutxi dira, eta oraintsuago sagardotegiekin lotura estua duen kirol herrikoia izan da. [3] Gaur egun praktika oso murritza izan bada ere, oraindik ere presente dago gure artean, batez ere Herreran, non duela urte pare bat bolatoki berri bat eraiki den Arrobitxulo parkean eta partidak antolatzen jarraitzen den.   (gehiago…)  »  

Julian Mas Julimasene baserriko jabearen berriak

2023, Azaroak 11

julimasene-2023-10-27

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Julimasene Herreraren eta Intxaurrondoko goialdearen artean zeuden baserrien artean geratzen den bakarra da, eta hori, inolako babesik izan ez badu ere.

Bere ibilbide dokumentala duela seiehun urte hasi zen, 1512an, La Floresta izenarekin. Hori izango da baserriaren izena 1688 inguruan [1] Julian Mas izeneko batek baserria erosi eta La Floresta izenarekin batera Julian Masen etxea edo Julimasene deitzen hasi arte, izen horrekin iritsi baita guregana.

Nor zen Julian Mas? Pertsonaia horrek, zuzenean edo zeharka, auzi askotan parte hartu zuenez, Gipuzkoako Artxibo Historikoetan gordetako dokumentazioaren bidez jarraitu ahal izan diogu arrastoari [2].   (gehiago…)  »  

Ihitokitik marea-errotara: Maubernet (XVI. mendea)

2023, Uztailak 12

iparragirre-errota1

Iparragirre-Errota (1. ir.)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Errenteriako kontzejuko akten artean, 1529ko irailaren 7an egindako erregimentu arrunteko akta bat dago, Juan Perez de Arriaga altzatarrak, Arriaga etxearen jabeak, aurkeztutako idazki bat jasotzen duena. Molinao aldean errota bat eraiki nahi zuen bere lurretan. Hitzez hitz honela dio: “queria hedificar e faser vn molino en sus tierras que tenia junto al braço de mar que ba del Pasaje a Molinao e avia de tomar el agoa del dicho braço de mar e pasar la presa en la base del braço de mar…“. [1]

Dokumentu horrek Altzak historian zehar izan dituen sei errotetatik marea-errota izan den bakarra aipatzen du, Maubernet, Malbernet, Albernat, Abernat, Iparragirreren errota, eta, oraintsuago, Aberneta, egungo Eskalantegi kaleko altzatarren aldean zegoena. [2]   (gehiago…)  »  

Oleta eta Buenavistaren antzinako hiru argazki

2023, Ekainak 29

Oleta Urte hasieran, Luis Mari Flórezek Ernabido / Arnaobidao, Moneda, Casares, Intxaurrondo-Zar eta Aranzuriene baserrietako argazki interesgarriak ekarri zizkigun Estibausera, San Telmo Museoko artxiboan aurkituak. Orain San Telmon gordetako argazki berri batzuk pasa dizkigu, Oletaren bi, guztiz berriak, eta Buenavistaren beste bat. Argazkien egilea Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) da eta Galarza Funtsaren parte dira.

Argazkien data zehatza ez dakigu. Artxiboko fitxetan Oletaren argazkiak 1913tik aurrerakoak direla jartzen du, eta Buenavistatik Altzagainera doan errepidea eraiki gabe dagoela ikusten denez, 1933a baino lehenagokoak izan behar dute, urte horretan hasi baitziren obrak. Buenavistaren ikuspegiak, bestalde, 1930. urte inguruko data darama. Hemen ere ez da 1933. urtean egin zen errepidea ageri.   (gehiago…)  »  

Ametzagainako hegoaldeko hegala XX. mendearen hasieran

2023, Ekainak 9

ametzagaina-1910

Loiolako kultur etxeak joan den apirilean Garberan aurkeztu zuen argazki-erakusketan, ezagutzen ez genuen Ametzagaina mendiaren hegoaldeko hegalaren eta Urumeako erriberen ikuspegi orokorra ikusi ahal izan genuen. 1912a baino lehen hartutako argazkia izan behar du, urte horretan inauguratu baitziren Espartxoko zubia Urumea ibaiaren gainean eta Mesedeetako Amaren erietxea Uban, argazkian agertzen ez direnak.   (gehiago…)  »  

Paris baserria

2023, Ekainak 2

1970 aldera (Arg.: Rosa Batalla

Paris 1980 aldera (Arg.: Rosa Batalla)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

“Primo de Ribera diktadorearen garaia zen. Apostuak eta idi demak debekaturik zeuden, baita akuilua eztenarekin eramatea. Londres baserriko Esteban, ori nolabait akullua eztenakin zuela, arrapatu guardiak eta amar pezeta munta, eta guardiak:
- “¿De donde es uste?
- “De Londres.”
- “Donde está Londres?”
- “Alao de Paris.” -Biak ondoan baitia-.
Bañan munta pagatuta, libre.”
[1]

Paris Garberako baserri txiki bat zen, gaur egun izen bereko landetxe bat hartzen duen orubean kokatua. Hurrengo lerroetan baserri altzatar honen mende bateko historia labur baina trinkora hurbilduko gara, dokumentuetan agertu zenetik XX. mendearen hasierara arte.   (gehiago…)  »  

Udaberria

2023, Martxoak 23

Juanito Garbizu

1

Iritxi zaigu udaberria

aldendu zaigu negua

hodei multzoak lurrindu dira

oskarbi dago zerua

mendi gainetik gozoro dator

eguzki distiratsua

edertasunez apainduz goiko

baserria ta ingurua

ohi diren bezela huts egin gabe

agertu zaigu kukua.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»

etiketak


Sarean