Zabalaga (A. Calvo, 2021)
Joan den hilean, Plus 55ekin Chillida Leku museoa bisitatu genuen, Hernaniko Zabalaga oinetxe zaharraren lurretan. Patxi Lazcano Sorzabal altzatar baserriei buruz egiten ari den dokumentazio-lanari esker, Altzatik datu berriak emateko moduan gaude, hernaniar orube horrek XVII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara izan duen ibilbideari buruz, Altzako Larrerdi loturaren parte izanik. [1]
Lehenik eta behin, bi mende pasatxoko ibilbide horren laburpen azkar bat egingo dugu, eta, ondoren, Zabalagaren historia osatzeko ekartzen zaion dokumentazioa aztertuko dugu zehatzago, esan bezala, Larrerdirekin harreman estua duena.
Larrerdiko maiorazkoa Migel Arzakek eta Katalina Perez Aszinak sortu zuten 1682ko apirilaren 23an, Larrerdi oinetxea eta bere jabetzak emanez. Ondorengoetako batek, Migel Arzakek, 1731ko urriaren 29an egin zuen testamentuan, lotura horri Zabalaga oinetxea gehitu zion, bere ondasunekin. (gehiago…) »