Artxiboak 1997, Urriak 18

Scribos.txt

1997, Urriak 18

Maite Lopetegi

Apiril aldean gure eskuetara etorri zen Scribos.txt izeneko literatur altxorra. Koadernotxoan, Juan Carlos Sanchez eta ITZIARren ideia eta lana, Casaresko liburutegiaren inguruan bildutako hamabost gazteren lan literarioak biltzen dira, narrazioa, kontakizunak eta poesia batik bat jorratzen direlarik. Edukia eta estiloaren aldetik emaitza anitza da, gogoaren barrutik idatzitako testuak komiki zaporea daukaten kontakizunekin tartekatzen dira, gaztetasunaren energian aurkitzen dutela egileek batasuna. Ondoren, lanaren erakusgarri bat azaldu nahi dizuegu, Marta Mirasolain-ek idatzitako poema baten zatia, liburuxkaren zaporea dasta dezazuen eta gogokoa baldin baduzue Casaresko liburutegira jo beharko duzue osorik irakurtzeko. Merezi duelakoan gaude. Ez dadila Scribos.txt hau lore bakarreko landarea izan.   (gehiago…)  »  

Garbera

1997, Urriak 18

Iñigo Landa

Garbera izena Altzako baserri eder baten izena da eta baita bere inguruan dagoen auzoarena ere. Altzatarrok ezezik hainbat eta hainbat bertsozalek ere ezagutzen dute Garbera Bixente Barandiaran bertsolari ospetsua baserrian bertan bizi delako. Azken bolada honetan, Garberan hipermerkatu bat eraiki dutelako, nonnahi idatzita ikus dezakegun izena da eta, publizitatean ikus daitekeen G horrek pentsaraz lezakenaren kontra, ondo badakigu ez daukala zerikusirik Donostiako badiarekin.

Denetara, lau etxe izan dira Garbera izenarekin ezagunak. Bi zutik diraute, Garberabia baserria, eta ondoan dagoen Garbera-txiki, Palacio izenarekin ere ezagutzen dena. Beste biak dagoeneko desagertu dira: Garbera-goya eta Bustintxulo izenarekin ere ezaguna zen Garbera-berri baserria, biak “Ministerio de la Viviendaren” expropiazioaren eraginez desagertu zirenak. Herrerako Futbol-zelaia ere, Garberako-gaña izeneko parajean egin zen, geroago autobideak betirako Garberatik bereiztu zuena. Aipatutako bost puntu hauek ideia ematen digute Garbera leku-izenak historian izan duen hedaduraz eta kokapenaz, hots, Ametzagañaren magaletik Txingurri eta Larratxo erreketaraino.   (gehiago…)  »  

50 años después Eroski “aterriza” en Garbera

1997, Urriak 18

Juan Carlos Mora

Dirigir una mirada al pasado siempre es recomendable. Si además, se proyecta sobre el lugar de nuestras vivencias, resulta sorprendente y emotivo. Esto es, ni más ni menos, lo que sucede con la zona de Garbera, lugar que parece estar abocado a una historia llena de sobresaltos y de ser pasto de proyectos faraónicos.

Así, hace 50 años, la prensa donostiarra se hacía eco en sus páginas de un avanzado proyecto, que pretendía dotar a Donostia de un aeropuerto, que iría emplazado en la zona alrededor de Garbera, tal y cómo se observa en el croquis adjunto. Según se desprende de su lectura, el estado de gestación del mismo se encontraba bastante avanzado por esas fechas (1947), calculándose la ejecución de las obras en 80 millones de pesetas, y teniendo las pistas unas medidas de 1300 por 500 metros.

Estibaus

Atalak

Urria 1997
A A A O O L I
« api   Abe »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean