Artxiboak 2016, Abenduak 20

Liburua eta egutegia zure esku

2016, Abenduak 20

zure-eskuJoan den ostiralean jai-giro ederrean aurkeztu genituen “Altza denboraren joan-etorrian” liburua eta 2017ko egutegiak. Hogeita hamar urte bete ditugu eta, nola ez, Altza eta altzatarrak izan ziren urteurrenaren protagonistak: garai ezberdinetako altzatarren irudiak egutegi txikian eta Altza eta bere inguruen txori-begiz egindako marrazki bat egutegi handian. Liburuaren irudiak bezala, hauek ere Mattinek eginak.

  (gehiago…)  »  

“Altza denboraren joan-etorrian” liburuaren aurkezpena

2016, Abenduak 6

Datorren abenduaren 16an, arratsaldeko 7:00etan, “Altza denboraren joan-etorrian” liburua aurkeztuko dugu Larratxo Kultur Etxean. Aurkezpen hau berezia izatea nahi dugu eta ahalegin guztiak egiten ari gara hala izan dadin.

Altzatarrek historian zehar egin duten bilakabidea ezagutzeko gogoz, 30 urte bete ditu aurten Altzako Historia Mintegiak. Urteurrenaz baliatuz, proiektu berri bati ekiteko aukera ona iruditu zaigu, gure herriaren historia irudidun baten argitalpena hain zuzen, non orain arte Altzaren Historiari buruz ikasi dugun guztia laburbildu eta irudikatuko dugun.

  (gehiago…)  »  

Mattinen zarrakamalda

2016, Abenduak 1

zarrakamalda

Iñigo Landa

Euskaraz sortutako komikiak harri bitxiak dira, urtean soilik bat edo bi argitaratzen baitira. 2016 urte honetan harri bitxi horietako bat Altzan sortu da eta Mattin marrazkilaria izan da komikia erditu duena. Komikiak Zarrakamalda du izena eta Txalapartak argitaratu du.

Mattin ezaguna dugu prentsan argitaratutako binetengatik eta liburuak ilustratzeagatik, baita zuzeneko saioak eta abarreko lanengatik ere. Gurean, bi alditan kolaboratu du “Altza hautsa kenduz” sortan, “Larratxo blues” (2011) eta “Artzaia” (2013) komikiekin. Aurten AHMrekin lan egin du “Altza denboraren joan-etorria” liburua ilustratzen, datorren abenduaren 16an Larratxon aurkeztuko dena, hain zuzen.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2016
A A A O O L I
« Aza   urt »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean