Mattinen zarrakamalda

2016, Abenduak 1

zarrakamalda

Iñigo Landa

Euskaraz sortutako komikiak harri bitxiak dira, urtean soilik bat edo bi argitaratzen baitira. 2016 urte honetan harri bitxi horietako bat Altzan sortu da eta Mattin marrazkilaria izan da komikia erditu duena. Komikiak Zarrakamalda du izena eta Txalapartak argitaratu du.

Mattin ezaguna dugu prentsan argitaratutako binetengatik eta liburuak ilustratzeagatik, baita zuzeneko saioak eta abarreko lanengatik ere. Gurean, bi alditan kolaboratu du “Altza hautsa kenduz” sortan, “Larratxo blues” (2011) eta “Artzaia” (2013) komikiekin. Aurten AHMrekin lan egin du “Altza denboraren joan-etorria” liburua ilustratzen, datorren abenduaren 16an Larratxon aurkeztuko dena, hain zuzen.

Zarrakamalda argitaratu berria Mattinen lehen komiki luzea da, orain arteko lanik pertsonalena eta landuena agian. Mattinen berezko marrazketa eta ahotsez kontatua, bere lanetan ohikoa den kolore aberastasuna alde batera geratzen da kontakizun honetan, eta protagonistak, Lokatza ezizenezkoa, 261 orrialdetan zehar bizitzaren gordintasunari aurre egiten dio itxaropena eta etsipenaren artean balantzaka zuri-beltzezko paisaia batean.

Sega eta igitaiaren arteko lanabesa da zarrakamalda. Gutxi ezaguna, sasiak ebakitzeko erabiltzen da ondoren garbitutako lursailean baratze bat lantzeko. Sega eta igitaia bezalako tresnen antzean, duten nekazal funtziotik harago, Mattinen zarrakamaldak ere zentzu figuratibo bat eskaintzen dio irakurleari, bizitzarekiko jarrera batena, etsipenaren gainetik lanaren fruitua jasotzeko itxaropenaren alde egiten duena.

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Joan Mari irigoien

    Biba hi, Mattin, eta biba hi, Iñigo!

    Eutsi goiari!

    jm

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean