Club Atlético Herrera kirol elkartea
Antxon Alfaro
Atletismo alorrean Herrera Kirol Elkartea izan da zalantzarik gabe erreferenterik nagusiena Herreran, baina ez da bakarra izan.
Isidro Pouzas Iraola “Pausas”-ek kontatu diguenez, 1960. urte inguruan, Herrerako parrokiaren “Los Luises” taldeko gazte batzuek (Isidro Pouzas, Jose Luis Salaberria, Jose Luis Zaspe,…), Don Marcos apaizaren laguntzaz, Club Atlético Herrera kirol elkartea martxan jarri zuten.
Garai hartan, Herreran, futbola eta pilota ziren gazteak gehien erakartzen zituzten kirolak. Hala ere, Isidro, Maria Kristina Koloniako etxeetan jaio eta bizi bazen ere, Club Atlético Rentería kirol elkartearen bitartez hurbildu zen atletismora, bertan hasi baitzen krosetan eta pistako probetan korri egiten. (gehiago…) »